Edukira joan

Lauko Aliantzaren Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Passero lurmuturreko batailaren irudikapena
James FitzStuart, Berwickeko I. dukea

Lauko Aliantzaren Gerra (1717–1720) Filipe V.a Borboi Espainiakoaren (Gaztelakoaren), bere emazte Elisabet Farnesio eta haien ministro buru Giulio Alberoniren anbizioen emaitza izan zen, Vienako Habsburgoei onuran galdutako Italiako lurraldeak berreskuratu nahi izan baitzituzten, baita beharbada Frantziako tronua ere bere egin ere.

Filipe V.a eta Espainiako Koroa Britainia Handi, Frantzia, Austria eta Herbeheretako Errepublikaren aliantza baten kontra borrokatu ziren (geroago Savoiak ere bat egin zuen haiekin), baita gerra galdu ere. Borrokak 1717an hasi baziren ere, gerra ez zuten deklaratu 1718ko abendu arte. 1720ko otsaileko Hagako Itunak gerraren azkena ekarri zuen.

Ondorioz, berretsi egin zen Espainiako (Gaztelako) Koroak Europan zituen domeinu gehienen galera, eta Filipe V.ak Siziliari eta Sardiniari uko egin zien. Lauko Aliantzaren Gerrak eragin zuzena izan zuen Euskal Herrian: 2019ko apirilean Berwickeko duke frantsesak Lapurditik Bidasoa gurutzatu zuen 20.000ko armada baten buru, eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba okupatu zituen, Blas de Loyolaren espainiar armadak berak Bizkaia okupatu eta gutxira. 1719ko abendu hasieran, izandako porrotak eraginda, espainiar errege-erreginek Alberoni ministro burua kargugabetu egin zuten, eta Frantziako Koroarekiko hurbilketa hasi.

Ikus, gainera