Edukira joan

Lauko Aliantzaren Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki LL (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:51, 14 urtarrila 2019
Lauko Aliantzaren Gerra
Passaro lurmuturreko gudua, 1718ko abuztuaren 11 Richard Paton (1767)
Data1717ko abuztuaren 22a-1720ko otsailaren 17a
LekuaEuropa, Ipar Amerika
EmaitzaAliatuen garaipena
Gudulariak
 Espainia
Jakobitak
 Britainia Handiko Erresuma
 Frantziako Erresuma
 Germaniako Erromatar Inperio Santua
 Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
 Savoiako dukerria
Buruzagiak
Espainia Ledeko markesa
Espainia Montemarreko dukea
Espainia Ormondeko dukea
Espainia Antonio Gastañeta
Frantziako Erresuma Berwickeko dukea
Germaniako Erromatar Inperio Santua Mercyko kondea
Britainia Handiko Erresuma Lord Cobham
Britainia Handiko Erresuma George Byng
Savoiako dukerria Savoiako dukea

Lauko Aliantzaren Gerra (1717–1720) Filipe V.a Borboi Espainiakoaren (Gaztelakoaren), bere emazte Elisabet Farnesio eta haien ministro buru Giulio Alberoniren anbizioen emaitza izan zen, Vienako Habsburgoen onuran Gaztelako (Espainiako) familia adarrak galdutako Italiako lurraldeak berreskuratu nahi izan baitzituzten, baita beharbada Frantziako tronua ere eskuratu.

Filipe V.a eta Espainiako Koroa Britainia Handi, Frantzia, Austria eta Herbeheretako Errepublikaren aliantza baten kontra borrokatu ziren (geroago Savoiak ere bat egin zuen haiekin), baita gerra galdu ere. Borrokak 1717an hasi baziren ere, gerra ez zuten deklaratu 1718ko abendu arte. 1720ko otsaileko Hagako Itunak gerraren azkena ekarri zuen.

Ondorioz, berretsi egin zen Espainiako (Gaztelako) Koroak Europan zituen domeinu gehienen galera, eta Filipe V.ak Siziliari eta Sardiniari uko egin zien.

Lauko Aliantzaren Gerra Euskal Herrian

Lauko Aliantzaren Gerrak eragin zuzena izan zuen Euskal Herrian. Berwickeko dukearen armadako gerlariak Lapurdin eta Nafarroa Beherean izan ziren finkatuta. Herritarrei gehiegikeriak eragin zizkieten, eta protestak ozen adierazi zituzten.[1] 1719ko apirilean Berwickeko duke frantsesak Lapurditik Bidasoa gurutzatu zuen 20.000ko armada baten buru, eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba okupatu zituen, Blas de Loyolaren espainiar armadak berak otsailean Bizkaia okupatu ondoren. 1719ko abendu hasieran, izandako porrotak eraginda, espainiar errege-erreginek Alberoni ministro burua kargugabetu egin zuten, eta Frantziako Koroarekiko hurbilketa hasi.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Veyrin, Philippe. (2011). The Basques of Lapurdi, Zuberoa, and Lower Navarre; Their History and Their Traditions. Center for Basque Studies; University of Nevada, 211 or. ISBN 978-1-877802-99-7..

Bibliografia

(Ingelesez) Kamen, Henry. (). Philip V of Spain: The King who Reigned Twice. Yale University Press ISBN 0300087187. (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).

Ikus, gainera