Edukira joan

Brassica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brassica
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
Generoa Brassica

Brassica Brassicaceae familiako generoa da, aza jendea batzen dituena[1].

Genero hau nekazaritzan eta baratzezaintzan garrantzitsuak diren espezie asko izateagatik nabarmentzen da. Hainbat sastraka ditu, bai taxoi basatiak bai laborantzatik ihes egindakoak. 30 espezie basati baino gehiago daude, eta kultibar ugari. Asko urterokoak edo biurtekoak dira, eta batzuk zuhaixka txikiak dira.

Espezieak

Brassica barazkiak

Hautespen artifizial hedatuak barazki kultibar ugari sortu ditu Brassica generoan.

Taxoiak
Izena generoa espeziea Kultibar taldea
Etiopiar ziapea Brassica carinata
Aza kizkurra Brassica oleracea Acephala taldea
Bazka-aza Brassica oleracea Acephala taldea
Kai-lan (txinatar brokolia) Brassica oleracea Alboglabra taldea
Aza Brassica oleracea Capitata taldea
Milango aza Brassica oleracea Milango aza taldea
Bruselaza Brassica oleracea Gemmifera taldea
Brokolia Brassica oleracea Italica taldea
Romanescoa Brassica oleracea Botrytis taldea / Italica taldea
Azalorea Brassica oleracea Botrytis taldea
Basaaza Brassica oleracea Oleracea taldea
Bok choy Brassica rapa chinensis
Komatsuna Brassica rapa perviridis edo komatsuna
Mizuna Brassica rapa nipposinica
Arbi-gara Brassica rapa parachinensis
Choy sum Brassica rapa parachinensis
Arbia Brassica rapa rapifera
Arbi-aza Brassica napus napobrassica
Siberiar aza Brassica napus pabularia
Koltza Brassica rapa/napus oleifera
Indiako ziapea Brassica juncea
Ziape zuria Brassica (edo Sinapis) hirta
Ziape beltza Brassica nigra
Tatsoia Brassica rosularis

Erreferentziak

  1. Jakoba Errekondo. Lorez lore. Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).

Kanpo estekak