Edukira joan

Itzulera Energetikoaren Tasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:13, 28 otsaila 2022

Itzulera Energetikoaren Tasa, IET, ingelesez EROEI (Energy Returned On Energy Invested) (Inbertitutako energia eta jasotako energiaren arteko arrazoia) eta EROI (Energy Return On Investment) ere deitua, energia-iturri jakin batetik eskuratzen den energia-kopurua da, horretan gastatutako energia-unitate bakoitzeko.

Kontzeptua Charles A.S. Hall-ek eta Klent A. Klitgaard plazaratu zuten 2011n.[1]

IET Energiaren erauzketaren gastua neurtzeko tresna bat da, dirua erabili beharrean, energia unitateak erabilita.

IET energia-iturri baten (edo energia ekoizteko sistema baten) errentagarritasuna kuantifikatu nahi duen parametro bat da, ekoizteko behar den energia neurgailu gisa erabiliz, (neurgailu gisa dirua erabili beharrean). Sortutako energiaren eta iturri hori erabili ahal izateko kontsumitutako energiaren arteko zatidura gisa definitzen da, energia iturriaren bizitza baliagarri osoan zehar[2]. (Energia iturri askok IET desberdina daukate, esate baterako petrolio putzu bat aurkitu eta berehala eta agortzeko zorian daguen unean).

Ekuazio moduan:

t = E/K

t IET denean,
E energia iturri batek sortutako Energiaren kopurua da, eta
K iturri hori erabili ahal izateko kontsumitutako energiaren kopurua.

Zenbakitzailea eta izendatzailea unitate berberetan ebaluatzen dira, nahitaez, eta horrela lortutako erlazioa adimentsionala da, adibidez, 30:1, "30 / 1" bezala adieraz daitekeena.

Garai batean oso energia gutxi inbertitu behar zen energia asko erauzteko. IET oso altuak lortzen ziren.
Gaur egun askotan energia asko inbertitu behar da energia erauzteko. IET oso baxuak lortzen dira oso urrutian erauzi behar bada, oso sakonean, harkaitz gogorretan zulatu behar bada, etab.

Horrek esan nahi du prozesu jakin batek 30 kcal ematen dituela inbertitutako kcal bakoitzeko; edo 30 kilojoule ematen dituela inbertitutako kilojoule bakoitzeko, edo 30 petrolio upel ematen dituela horiek erauzteko inbertitu den petrolio upel bakoitzeko.[3][4]

Energia iturri bat zenbat IET altuago orduan eta emankorrago. Esate baterako, petrolio lortzeko energia gastatu behar da. Petrolio hori oso eskuragarri baldin badago, upel gutxi gastatuta lortuko ditugu petrolio upel asko (IET oso altua). Baina petrolioa lortzeko oso urrutira joan behar bada, oso sakonetik atera behar bada, harkaitzak txikitu behar badira petrolioa erauzteko, etab., orduan petrolio hori oso garesti aterako zaigu (IET oso baxua, IET oso eskasa).

IET betiere energia unitate jakin batzuekin kalkulatzen da eta, esate baterako petrolioaren prezioen aldagaia, zergen aldagaia, etab., gure ekuaziotik kanpo geratzen dira.[5]

Itzulera Energetikoaren Tasaren helburua, antzeko beste edozein parametrorena bezala, hainbat energia-iturriren informazioa homogeneizatu ahal izatea da, horietako edozein gurea bezalako gizarte industriala hornitzeko baliagarria den ala ez zehazteko[6].

Horrela, esate baterako, konparatu daiteke 1.000 [[Watt|Kw] bat lortzeko zenbat energia erabili behar den hainbat energia iturri desberdinetatik abiatuz.

A energia iturriaren IET 2:1 baldin bada eta B energia iturriaren IET 10:1 baldin bada, argi dago B energia iturri hori A energia iturria baino askoz emankorrago dela. (Gero kalkulatu beharko litzateke, esate baterako zenbat kutsatzen duen duen A energia iturriak eta zenbat B energia iturriak, etab.

Erreferentziak

  1. Hall, Charles A. S.. (2012). Energy and the wealth of nations : understanding the biophysical economy. Springer ISBN 978-1-4419-9398-4. PMC 759858944. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  2. Antonio Turiel. (2018-08-22). «The Oil Crash: Tasa de Retorno Energético: concepto, significado y limitaciones» The Oil Crash (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  3. (Gaztelaniaz) De Castro, Carlos. «Una crítica al concepto de la TRE (Tasa de Retorno Energético)» Grupo de Energía, Economía y Dinámica de Sistemas (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  4. Rcarles. (2018-01-08). «Autonomía y Bienvivir: La Tasa de Retorno Energético: origen, historia y crítica al reduccionismo energético» Autonomía y Bienvivir (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  5. (Gaztelaniaz) Energia.ds.uva. «¿Cuánto petróleo hace falta para extraer un barril de petróleo?» Grupo de Energía, Economía y Dinámica de Sistemas (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  6. (Gaztelaniaz) De Castro, Carlos. «Una crítica al concepto de la TRE (Tasa de Retorno Energético)» Grupo de Energía, Economía y Dinámica de Sistemas (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.