Edukira joan

Antropologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
88.9.223.41 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 19:13, 11 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Antropologia (grezieratik άνθρωπος, anthropos, "gizakia" eta λογος, logos, "ezagutza") gizakia bere arlo guztietan, soziala, kulturala eta fisikoa (anatomia, fisiologia, patologia, eboluzioa) ikertzen duen zientzia da. Zientzia holista da bi zentzutan: gizaki guztiez aldi guztietan eta gizartearen dimentsio guztiez arduratzen da. Antropologia eta beste gizarte zientzien arteko desberdintasun nabariena kulturen arteko parekatzean datza.

Hainbat tradizio bereizten dira antropologian, non garrantzitsuenak frantziar eskola soziologikoa Émile Durkheim, Marcel Mauss, Claude Lévi-Strauss), antropologia sozial britaniarra J.G. Frazer, Bronislaw Malinowski, A.R. Radcliffe-Brown, E.E. Evans-Pritchard) eta antropologia kultural estatubatuarra (L.H. Morgan, Franz Boas, Marvin Harris, Clifford Geertz, Margaret Mead, Ruth Benedict) diren.

Frantziar ereduak gizakiaren aspektu sinboliko eta sozialei ematen die garrantzia gehienbat, etnologia soziologiaren azpi-jakintzagai bihurtuz. Eredu anglosaxoiak antropologia lau azpi-jakintzagaiotan zatitzen du:

  • Antropologia fisikoa edo antropobiologia, gizakien ezaugarri fisikoen bilakaeraren aniztasuna ikertzen duena.
  • Antropologia soziala eta antropologia kulturala, edo antropologia sozio-kulturala: ikerketa arloak gizarte sareak, legea, politika, erlijioa, sineskerak eta abar dira.
  • Arkeologia, gizarteak beraien hondarren bidez ikertzen duena.
  • Hizkuntza-antropologia: hizkuntzaren aldaketa toki eta denboran zehar, hizkuntzaren gizarte erabilerak eta hizkuntza eta kulturaren arteko erlazioa ikertzen duena.

Antropologia eboluzionista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1850etik aurrera Europa eta Ameriketako Estatu Batuetan eboluzionismo korrontea garatzen da. Antropologo ezagunenak: Morgan, Tylor eta Frazer dira. Oinarri teorikoa: kultura guztiek garapen prozesu berdina dutela da, garapen prozesu lineala. Mendebaldeko gizartea, garapenaren gailurra litzateke. Kontzeptu teorikoa: garapen lineala. Kulturaren ikuspegia: kultura bakarra eta unibertsala da. Kultura barruan elementu material eta ez-materialak daude.

Eboluzionismo soziala biologikoa baino lehen garatu zen. Hasieran azalpenak emateko Jainkoa erabiltzen zen argudio gisa, ilustraziotik aurrera zientzialariak beste argudio batzuk bilatzen hasiko dira. Teknologia eta aurrerapenak izango lirateke garapen honen indarra, jada ez dago Jainkoa gizakia baizik, aldaketak hauek dira.

Antropologiak aurrerapen teknologikoetan sinesten du, baita mendebaldetarren gailurra lortzeko ere. Kultura primitiboak etnografiatzen hasten dira, ondoriotzat ez daudela herri basatiak existitzen, denek kultura bakar bat dago soilik bakoitzak garapen fase ezberdinetan daudela. Gizakia genero, espezie bakarra da, baita kultura eta giza historia.

Kolonizazio prozesuan garrantzitsua izan zen, kolonialismoak antropologia aitzakiatzat hartu zuen, justifikazio gisa.

Antropologia difusionista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mende bukaera eta XX. mende hasieran kokatzen da. Batez ere Europan garatu zen: Britania Handia eta Alemanian eta bere eragina azkar Ameriketako Estatu Batuetara hedatu zen.

Antropologo garrantzitsuenak: F. Graebner eta Fr. W. Schimidt izan ziren. Beraien oinarri teorikoa: kulturek asmatzeko gaitasun mugatua dutela da, berezko joera besteena kopiatzea/imitatzean datza. Kontzeptu teoriko gisa: mailegua eta kultur zirkuluak erabiliko dituzte. Kulturaren ikuspegia aldiz, kultura bakarra eta unibertsala dela aldarrikatuko dute eta zibilizazioaren zentrotik periferietara hedatzen dela.

Garapena ez da lineala, zentrala baizik. “Kultur-hobi”, zentrotik periferiara hedatuz doa. Horrela, mundua eremuetan zabaldutzen da. Antropologoen helburua kultur-hobiak zein diren eta hedatze prozesua nola gertatzen den aztertzea da. Kultur-zirkulu kontzeptua Ratzel eta Barandiaranek ere jorratu zuten: zirkuluak aztertu zituzten eta maileguen helburua zein zen jakin nahi zuten, urratson arabera:

  1. Berezko ezaugarri kulturalak topatzea.
  2. Lurralde-natural bati lotuta egotea, geografia eta paisaiaren garrantzia.
  3. Kultura baten bizitzari dagozkion elementu guztiak barnebiltzea.

Horrek zentzua ematen dio teoriari. Kulturak lotzen dituen maileguak dira, ez garapen lineala.

Antropologia hiperdifusionista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elliot-Smith ordezkari nagusia zen. Berak defendatu zuen gure zibilizazioaren oinarria Egipton zegoela. Gaur egun teoria honek ez du balio. Hau izan zen garaiko eztabaida handiena: zein ziren kultur hobiaketa zenbat kultur-hobi zeuden.

Ameriketako Estatu Batuetan beste korronte bat garatu zen. Difusionismotik at kokatu zena eta ez zitzaien maileguen afera interesatzen: Boas, Wissler eta Herkovits (akulturazioa). Bi kulturak talka egiten dutenean zer gertatzen den aztertu nahi zuten. Beraien aburuz, talka hori akulturalizazio gisa ulertu behar da. Kulturen nozioak bainoago (hots, maileguak bainoago), talka interesatzen zitzaien. Bi kultura elkartzean prozesu bat gertatzen da eta beti kultura bat gailentzen da.

Antropologia kulturalista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eboluzionismoan kultura bakar baten ideia zegoela zioten, kulturalistek aldiz, komunitate bakoitzak bere kultura propioa eta hau bertan soilik aztertu daitekeela aldarrikatuko dute. Ezin da globalizaziorik egin. Antropologia bisualak hainbat kezka plazaratzen ditu. Metodologiari dagokionez datuak jasotzeko modu berri bat aurkeztu zuten.

XX. mendean sortu zen, Ameriketako Estatu Batuetan. Antropologo ospetsuenak Mead, Benedict eta Boas dira. Oinarri teorikoak hauek ziren: eboluzionismoari kritika egin zioten eta aniztasun kulturala aldarrikatu nahi zuten. Kontzeptuei zegokienez,kultur aniztasuna, kultur erliaibismoa eta etnozentrismoa. Kulturaren ikuspegiaz denaz bezainbatean. kultura guztiak bereizten dira eta bakoitza bere garapen historikoaren emaitza da. Kultura beste testuinguruetan ikertu behar da.

  • Nortasunaren teoria:
    • Mead (antropologia feministaren sorrera).
    • Benedict: patroi batzuk: Patterns of culture  (1934) Patroi horiek lotuta azaltzen dira testuinguru eta garapen historikoarekin. Akordio batzuk behar dira horretarako.

Antropologia funtzionalista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasiera Europan garatu zen korrontea, batez ere, Frantzia eta Britania Handian. Antropologo ospetsuenak Malinowski, Durkheim, Mauss, Radcliffe-Brown izan ziren. Oinarrizko teoria: ezagupena esperientzian oinarritzen da. Gizarte gertakari bakoitza bere testuinguruan interpretatu behar da. Kultura erakundetan gauzatzen da eta funtzio zehatz bat betetzen du gizartean.

Kontzeptu teorikoak: funtzioa eta gizarte egitura.

Kulturaren ikuspegia: kulturak funtzio bat betetzen du. Pertsonen behar psikologiko eta biologikoak betetzen ditu.

Holismoa osotasuna da. Orainaldi etnografikoa beti orainaldian idazten da eta deskribapen nahiko estatikoak dira, Malinowskirenen antzekoak. Kulturak funtzio bat du eta bi funtzio mota bereizten: oinarrizkoak eta eratorriak. Erakundeetan sailkatzen dira kulturak, funtzioaren baitan. Funtzionalismoa Malinowskiren bitartez garatu zen, gehienbat.

Antropologia estrukturalista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen bigarren zatian sortu zen, Frantzian. Antropologo ezagunena Levi-Strauss da. Oinarri teorikoa: kulturak pertsonen arteko batasuna bultzatzen du. Kulturaren aldaezinak unibertsalak dira. Horiek pertsonen arteko ulermena errazten dute. Kultura berdina da, baina horren inguruan interpretazio ezberdinak egiten dira. Kontzeptu teorikoak: gizarte egitura, aldaezinak eta abiapuntua izango dira. Kulturaren ikuspegia: kultura bere gizarte egituraren adierazpidea da. Sistema sinbolikoa da, pertsonen artean komunikazioa errazten dute.

Levi-Straussek gai eta lan anitz jorratu zituen, 102 urterekin zendu zen eta beti lanean jardun zuen. Egitura mentala landu zuen, egitura ikusezinak. Hura izan zen haren bereizgarri nagusia. Giza genero gisan, elementu komunak ditugula adierazi zuen. Hizkuntzalaritza hartu zuen oinarritzat, ikerketa egiteko modu zientifiko bakarra. Kultura bat ulertzeko, hainbat oinarrizko elementu daude: oinarrian, komunikazioa. Intzestoaren tabua azaltzen saiatu zen.

  • Exogamia: kanpoko taldeekin harremana izatea.
  • Endogamia: talde berekoekin harremana izatea.
  • Kultura: gizakiek partekatzen dugun sistema sinbolikoa.

Antropologia feminista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Antropologia feminista»

Antropologia feminista emakumearengan oinarritutako antropologiaren ikuspegia da, 1960ko hamarkadaren amaieran edo 1970koaren hasieran sortua. Garai horretan, eta feminismoak eraginda, antropologo asko, gehienbat emakumeak, kezkatzen hasi ziren emakumeen egoeren inguruan. Androzentrismoaren arazoa mahai gainean jarri, hori ikertu eta salatzen hasi ziren antropologo feministak.

Antropologia feministak, ordea, aintzindari batzuk izan zituen. Zenbait antropologok aurretik aztertu zituzten gizon eta emakumeen ezberdintasunak, besteak beste, Margaret Meadek. Sex and Temperament (1982) lanean, gizartearen eta kulturak sexuaren eraikuntzan duten garrantziaz aritu zen, gaia jorratu zuen lehenetakoa izan zen. 1980eko hamarkadan, antropologia feminista bultzatu zuten bi teoria azaldu ziren:

  1. Ortener, natura/kultura: Kultura guztietan emakumeak naturaren prozesuan parte hartzen du. Ugalketa eta amatasuna, baita harreman psikologikoekin ere. Gizonak ekoizpen eta ekoizle gisa, sormena. Beraz, kulturarekin lotuagoa da gizona.
  2. Rosaldo, pribatu/publikoa: Emakumea etxekoarekin lotzen da; gizona, aldiz, publiko eta prestigioarekin.

Hala ere, bi planteamenduak nahiko antzekoak dira eta kontuan izan behar da hastapenak badira ere, mendebaldeko ikuspegiaren araberakoak direla.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Azurmendi, J.: Gizakiaren filosofia ilustratutik antropologia filosofikora, Jakin, Donostia, 1997 ISBN 84-922537-4-6 (Antropologia kontzeptuaz eta antropologia filosofikoaz)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]