Edukira joan

Jerusalem

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Koordenatuak: 31°46′44″N 35°13′32″E / 31.7789°N 35.2256°E / 31.7789; 35.2256
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wayratuta (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:42, 29 uztaila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Jerusalem
ירושלים
القدس
ירושלים (Yerushaláyim)
القدس (al-Quds)
hiria
Hiriaren ikuspegia Irudi gehiago
Administrazioa
HerrialdeaTxantiloi:Herrialde info Palestina historikoa
ProbintziaJerusalem barrutia
AlkateaZaki al-Ghul (ekialdean)
Nir Barkat (mendebaldean)
Izen ofizialaירושלים
القدس
أورشليم
Jatorrizko izenaירושלים
القدس
Posta kodea91000–91999
Geografia
Koordenatuak31°46′44″N 35°13′32″E / 31.7789°N 35.2256°E / 31.7789; 35.2256
Map
Azalera125,156 km²
Altuera754 m
MugakideakRamat Rachel (en) Itzuli, Mevaseret Zion (en) Itzuli, Beit Zayit (en) Itzuli, Hizma (en) Itzuli, Al-Ram, Ramallah, Even Sapir (en) Itzuli, Beit Jala, Abu Dis, Ora (en) Itzuli eta Betleem
Demografia
Biztanleria936.425 (2019)
70.704 (2015)
Dentsitatea7.466 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. IV. milurtekoa
Telefono aurrizkia2
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakNew York, Ayabe (en) Itzuli, Praga, Rio de Janeiro, Cusco, Fez, Bratislava, Kiev eta Tbilisi
http://www.jerusalem.muni.il

Jerusalem[1][2] (hebreeraz: ירושלים‎Yerushalayim; arabieraz: القدس‎al-Quds), Asiako mendebaldeko hiri bat da, Ekialde Hurbilean, Mediterraneo itsasoa eta Itsaso Hilaren arteko Judeako mendietako goi ordoki batean kokatua. Munduko hiri zaharrenetarikoa da. Hiri santutzat dute hiru abrahamdar erlijio nagusiek, hau da, judaismoak, kristautasunak eta islamak. Israeldarrek eta palestinarrek beren hiriburutzat aldarrikatzen dute, Israelek hor baititu bere gobernu erakunde nagusiak, eta Palestinako Estatuaren asmoa baita bere botere erakundeen egoitza han ezartzea; hala ere, aldarrikapen bietako batek ere ez du nazioarteko onarpen zabalik.

123 km² ditu, eta 2018an 919.438 biztanle zituen. 650-840 metro inguruko garaieran dago, eta mugakide ditu Ramala hegoaldean, Betleem iparraldean, Jeriko mendebaldean, eta Tel Aviv hego-ekialdean.

Antzinako garaietatik

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. XIV. mendean kanaandar jebustarrek sortu zuten. Jerusalem izenaren jatorria Uru-Salem (Salemen Gunea) omen da. Salem kanaandarren eta, beraz, feniziarren jainkoetako bat zen. Kanaandarrak herri semitikoetako bat ziren, hebrearrak eta arabiarrak bezala. Kanaandarren garaiaren ondotik gobernatzaile eta okupatzaile franko izan ditu Jerusalemek: hebrearrak, babiloniarrak, pertsiarrak, mazedoniarrak, erromatarrak, bizantziarrak, gurutzatu kristauak, omeiarrak, abbasidarrak, aiubiarrak (eta beren buru Salah Ed-Din edo Saladino kurdua), mamelukoak, otomanoak, ingelesak... Gaur egun, Israelgo armada eta kolono judu armatuak ikusten dira kaleetan.[3]

K.a. 990. urte inguruan, David erregeak konkistatu zien jebustarrei eta bere erreinuko hiriburu izendatu zuen. Haren seme Salomonek Yahveren kultua onartzen zuen lehen tenplua eraiki zuen. K.a. 920an, Judako erreinuko hiriburu izatera pasa zen eta hortik aurrera hainbat inbasio atzerritar nozitu zituen: asiriarrak, babiloniarrak, mazedoniarrak eta erromatarrak. 132an juduak erromatarren aurka altxa ziren: zanpatuak izan zirenez, horrek judu diasporari hasiera eman zion.

Damaskoko atea (1900)

Erdi Aroan Bizantziar Inperioaren eta arabiarren esku egon zen, 1099 gurutzadetan gudaroste kristauak konkistatu zutelarik. 1187an Saladinek hiria berriz hartu zuen, eta handik aurrera, 1228 eta 1244en arteko tartean ezik, kristauek ez zuten inoiz gehiago Jerusalemen agindu. 1517tik aurrera otomandar turkiarren esku egon zen.

Lehen Mundu Gerraren ostean, eskualde osoa Britainia Handiaren esku geratu zen. Talde paramilitar juduak erregimen honen aurka agertu ziren, estatu judu independente bat eta errefuxiatu juduen sarrera askea nahi baitzuten, eta hau dela eta borroka armatuari ekin zioten.

1948an britainiarrak erretiratu egin ziren eta lurraldea, NBEan adostu zenaren arabera, bi zati nagusitan banatuta geratu zen, bata, judua, eta bestea, arabiarra, Jerusalem eta Betleem nazioarteko eremu, corpus separatum gisa. Erabaki hori ez da inoiz bete, ordea, 1948ko gerraren eta juduen eta palestinarren arteko liskarrengatik. Soldadu eta administrazio britainiarra erretiratu ahala, sionistek Israelgo estatua aldarrikatu zuten, eta beren miliziek, Palmach, Irgun eta Stern banda nagusiki, Jerusalemen mendebaldea okupatu zuten. 1948-1949 arteko gerran Jordaniak hiriaren ekialdea okupatu zuen.

Sinbolikoki Israelgo hiriburua den arren, praktikan Tel Avivek ditu hiriburu eginkizun gehienak. Jerusalem Israelgo hiriburu izatea ez dago nazioarteak onartua. Horregatik, enbaxada gehienak Tel Aviven daude, nazioartean ez baita onartu Israelek Ekialdeko Jerusalem anexionatu izana, Sei Eguneko Gerraren ondorioz. Ekialdeko Jerusalem da palestinarrek Palestinako Estaturako aldarrikatzen duten hiriburua; Erroma edo Bruselaren antzeko jabetza banatuko formula bat aplikatzea eskatzen du Palestinako Aginte Nazionalak.

Judaismoak hiririk sakratuentzat dauka (Jerusalemgo Tenpluaren mendira begira egiten dute otoitz), bai eta kristautasuneko konfesio batzuek ere. Islamean, aldiz, hirugarren hiri sakratuena da, Mekaren eta Medinaren ostean. Ekialdeko Jerusalemen dago Hiri Zaharra, hiru erlijio monoteisten leku sakratuak dituena. Hiri Zaharrak lau auzo ditu: handienetik txikienera, musulmana, judua, kristaua eta armeniarra (azken hori ere, kristaua).

    Datu klimatikoak (Jerusalem (1881–2007))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 23.4 25.3 27.6 35.3 37.2 36.8 40.6 44.4 37.8 33.8 29.4 26 44.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.8 12.6 15.4 21.5 25.3 27.6 29.0 29.4 28.2 24.7 18.8 14.0 21.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 9.1 9.5 11.9 17.1 20.5 22.7 24.2 24.5 23.4 20.7 15.6 11.2 17.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6.4 6.4 8.4 12.6 15.7 17.8 19.4 19.5 18.6 16.6 12.3 8.4 13.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.7 -2.4 -0.3 0.8 7.6 11 14.6 15.5 13.2 9.8 1.8 0.2 -6.7
Euria (mm) 133.2 118.3 92.7 24.5 3.2 0 0 0 0.3 15.4 60.8 105.7 554.1
Euri egunak (≥ 1 mm) 12.9 11.7 9.6 4.4 1.3 0 0 0 0.3 3.6 7.3 10.9 62
Eguzki orduak 192.2 226.3 243.6 267.0 331.7 381.0 384.4 365.8 309.0 275.9 228.0 192.2 3397.1
Hezetasuna (%) 72 69 63 58 41 44 52 57 58 56 61 69 58.3
Iturria (1): Israel Meteorological Service[4][5]
Iturria (2): Hong Kong Observatory[6]

Biztanleriaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Juduak Musulmanak Kristauak Guztira
1525 1.000 3.700 ? 4.700
1538 1.150 6.750 ? 7.900
1553 1.634 11.750 ? 12.384
1562 1.200 11.450 ? 12.650
1844 7.120 5.000 3.390 15.510
1876 12.000 7.560 5.470 25.030
1896 28.110 8.560 8.750 45.420
1922 34.000 13.400 14.700 62.600
1931 51.200 19.900 19.300 90.500
1944 97.000 30.600 29.400 157.000
1948 100.000 40.000 25.000 165.000
1967 195.700 54.963 12.646 263.307
1980 292.300 ? ? 407.100
1985 327.700 ? ? 457.700
1987 340.000 121.000 14.000 475.000
1990 378.200 131.800 14.400 524.400
1995 482.000 164.300 16.300 662.600
1996 421.200 ? ? 602.100
2000 448.800 208.700 ? 657.500
2004 464.000 ? ? 692.000

Jerusalemdar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]