Herrien batasuna (Gipuzkoa)
Batasuna zen Gipuzkoako landa-hiribilduen elkarte batzuei foru-araubidean eman zitzaien izena. Elkartzeak hurbileko hiribildu batzuen akordiotik sortzen ziren, aldi baterako konkordia-eskritura sinatzen zutenak eta gero berritzen zihoazenak.[1] Fusio horiei esker, kideen suak — botoen baliokideak — biltzen zituzten, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietara ordezkari amankomun bat bidaltzen zuten, su bateratuen proportzioan.
Urte askoan zehar, Gipuzkoako herri batzuetako, leku txikietako, kontzejuetako eta lurraldeetako bizilagunek bat egin zuten elkarrekin ordezkari bat Ermandadeko Batzar Nagusietara bidaltzeko. Horrela bere jurisdikzioko lursail, baso eta mendiei arreta emateak, interes komunei aurre egiteak edo inguruko herrien laidoen aurrean beren defentsak prestatzeak zekartzan gastuak errazago ordaintzen zituzten. Horrek guztiak batasun multzo bat ekarri zuen. XIX. mendearen erdialdean, 1845eko urtarrilaren 5eko Udalen Legeaz geroztik, herriak beren alkateek gobernatzen hasi ziren, batasun horiek desager arazten. [2]
Ordezkari bakarra aukeratzeaz gain, beste abantaila batzuk ere bazituzten, hala nola dieten kostua aurreztea eta gerra kasuan tertzioen konpainiak osatzerakoan.[3]
Batasunak
Hauek izan ziren Javier Maria Sadaren arabera:[2]
- Aiztondo
- Areria
- Sayaz
- Lenitz Bailara
- Altzaniako Partzoneria
- Aizpurua (batasuna)
- Ainsuberreluz
- Andatzabea
- Artemalastegi
- Atazalbea
- Bozue Nagusia
- Bozue Txikia
- Zegamako Batasuna
- Irimoko Batasuna
- Hiruerrieta
- Legazpiko Batasuna
- Olabideko Batasuna
- Argisandoko Done Gurutzearen Batasuna
- Villafrancako Batasuna
- Oria ibaiaren Batasuna
- San Estebango Batasuna
- Zubiberriaren Batasuna
Bibliografia
- Gorosabel, Pablo de (1862). Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa. Tolosa: Pedro Gurruchaga inprimategia. Wikidata Q119792349.
Erreferentziak
- ↑ Gorosabel, 1862, 33.or.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Javier Maria Sada:Breve historia antigua de los pueblos de Gipuzkoa, Gipuzkoako Foru Aldundia.
- ↑ Gorosabel, 1862, 5.-6.or.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Javier Maria Sada: Breve historia antigua de los pueblos de Gipuzkoa. Gipuzkoako Foru Aldundia.