Edukira joan

Éric Rohmer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Éric Rohmer

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaurice Henri Joseph Schérer
JaiotzaTulle1920ko martxoaren 21a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 13. barrutia2010eko urtarrilaren 11 (89 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaHenrike IV.a lizeoa
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, kazetaria, idazlea, gidoilaria, zinema-kritikaria, film-muntatzailea, irakaslea, aktorea, eleberrigilea eta antzerki zuzendaria
Enplegatzailea(k)Cahiers du cinéma
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakJean Renoir
MugimenduaNouvelle Vaguea
Izengoitia(k)Éric Rohmer eta Gilbert Cordier
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0006445 Allocine: 849 Rottentomatoes: celebrity/eric_rohmer Allmovie: p108731 TCM: 164310 TV.com: people/eric-rohmer
Musicbrainz: 1c53b6e4-ab56-41ab-af94-02263380e2b3 Discogs: 3231213 Find a Grave: 46576405 Edit the value on Wikidata

Éric Rohmer —jaiotza-izena: Jean-Marie Maurice Schérer— (Tulle, Frantzia, 1920ko martxoaren 21a - Paris, Frantzia, 2010eko urtarrilaren 11) zinemagile, idazle, kazetari eta kritikaria izan zen.

Rohmer izan zen Nouvelle Vague mugimenduaren azken zuzendaria Munduko Bigarren Gerraren ondoren. Cahiers du cinéma agerkariaren arduraduna izan zen 1957tik 1963ra, bere lankide gehienek (Jean-Luc Godard eta François Truffaut tartean) trantsizioa egiten zuten bitartean film kritikariak izatetik zinemagileak izatera, nazioartean arreta bereganatuz.

Ospea mundu mailan lortu zuen Oscar Sarietarako izendatuta izan zenean 1969an Ma nuit chez Maud pelikularekin. Bi urte geroago Donostiako Zinemaldian sari nagusia eskuratu zuen Le Genou de Claire-rekin eta Veneziako Mostran 1986an Le rayon vert-ekin .

Bere heriotzaren ostean 2010ean, The Daily Telegraph egunkariko hil-mezuan deskribatu zuten "Frantziako Uhin Berriaren zinemagilerik iraunkorren" moduan, baita bere azken urteetan "oraindik publikoak ikusi nahi zituzten pelikulak egiteagatik" nabarmendu ere.

Ibilbidea

Zinema-irakaslea izan zen, eta zinema-kritikak idatzi zituen Gazette du Cinéma eta Cahiers du Cinéma aldizkarietan; 1957an Alfred Hitchcocki buruzko liburu bat idatzi zuen Claude Chabrolekin batera. Nouvelle Vague mugimenduko kidea izan zen. Hasieran film laburrak egin zituen; 1959an lehen film luzea egin zuen, Le signe du lion (Lehoiaren zeinua). Telebistarako film pedagogikoak ere egin zituen.

Rohmerren filmografiak bi sail nabarmen ditu; Contes moraux (Ipuin moralak) da lehena, zazpi filmetan gizon baten eta bi emakumeren historia umore handiz eta antzezle ezezagunekin, komedia moduan kontatzen duena: La collectionneuse (1967, Bildumagilea), Ma nuit chez Maud (1969, Mauderenean pasa nuen gaua), Le genou de Claire (1970, Claireren belauna). Gero bi eleberri klasiko egokitu zituen: La marquise d´O (1976, O-ko markesa) eta Perceval, le gallois (1978, Perceval, galiarra).

1980tik aurrera Comédies et Proverbes saila (Komediak eta esaera zaharrak) egin zuen; egunoroko pasadizoak kontatzen dituzten filmak, hizketen bat-batekotasuna, kronika kutsua eta umorea ezaugarri dutenak eta antzezle ezezagunekin eginak: La femme de l´aviateur (1981, Abiadorearen emaztea), Le beau mariage (1982, Ezkontza ederra), Le rayon vert (1986, Izpi berdea).

1990ean beste sail bat hasi zuen, Contes des quatre saisons (Lau urtaroetako ipuinak): Conte de printemps (1990, Udaberriko ipuina) eta Conte d´hiver (1991, Neguko ipuina).

Les Amours d'Astrée et Céladon (2007) du azken filma.

Filmak

  • Journal d'un scélérat (1950)
  • Présentation ou Charlotte et son steak (1951)
  • Les Petites filles modèles (1952)
  • Bérénice (1954)
  • La Sonate à Kreutzer (1956)
  • Véronique et son cancre (1958)
  • Le Signe du Lion (1959)
  • La Carrière de Suzanne (1963)
  • La Boulangère de Monceau (1962)
  • Nadja à Paris (1964)
  • Place de l'Étoile (1965)
  • Une Étudiante d'aujourd'hui (1966)
  • Fermière à Montfauçon (1967)
  • La Collectionneuse (1967)
  • Ma nuit chez Maud (1969)
  • Le Genou de Claire (1971)
  • L'Amour l'après-midi (1972)
  • La marquise d´O (1976)
  • Perceval le Gallois (1978)
  • La Femme de l'aviateur (1980)
  • Le beau mariage (1982)
  • Loup y es-tu? (1983)
  • Pauline à la plage (1983)
  • Les Nuits de la pleine lune (1984)
  • Le Rayon vert (1986)
  • Quatre aventures de Reinette et Mirabelle (1987)
  • L'Ami de mon amie (1987)
  • Conte de printemps (1990)
  • Conte d'hiver (1992)
  • L'Arbre, le maire et la médiathèque (1993)
  • Les Rendez-vous de Paris (1995)
  • Conte d'été (1996)
  • Conte d'automne (1998)
  • L'Anglaise et le duc (2000)
  • Triple Agent (2004)
  • Les Amours d'Astrée et Céladon (2007)

Sariak

  • Berlingo Zinemaldian Zilarrezko Hartza eta Epaimahaiaren Sari Berezia 1969an La Collectionneuse filmarekin eta Pauline à la plage-rekin Zilarrezko Hartza Zuzendaririk Onena moduan 1983an.
  • Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra Le Genou de Claire pelikularekin 1970ean.
  • Canneseko Zinemaldian La Marquise d'O filmarekin Epaimahaiaren Sari Nagusia 1976an.
  • Veneziako Mostran Urrezko Lehoia Le Rayon vert-ekin 1986an, Conte d'automne-rekin Urrezko Osella, Gidoirik Onenarena eta Sergio Trasatti Saria 1988an eta Ibilbidearen Urrezko Lehoia 2001ean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Éric Rohmer Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak