1920ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 3 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1920ko irailaren 5a |
Amaiera | 1920ko irailaren 12a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Donostia |
Txapeldunordea | ez |
← 1919
|
1921 →
|
1920ko Kontxako Bandera (Banderaren 28. edizioa), urte horretako irailaren 5ean eta 12an jokatu zen; Donostiak bere 12. Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Kontakizuna
Bandera istilutsua izan zen:[1] lehen jardunaldian, sanjuandarrak izan ziren irabazle, donostiarrei 10 segundo aterata. Estropada amaitzean, pasaitarrek erreklamazioa aurkeztu zuten, Donostiak ababorretik 3. baliza utzi zutelako arauz 2. baliza utzi behar zutenean. Epaileek ez zuten erreklamazioa ontzat hartu, donostiarrek ez zutelako abantailarik lortu eta inori kalterik ez ziotelako egin. Badirudi, antolakuntzak ez zuela sobrako bosgarren baliza bat kendu eta hortik etorri zela Kirikoren nahasmendua-edo. Nolanahi ere, Pasai San Juan eta Donostia sailkatu ziren bigarren jardunaldirako; eta, urte haietan egiten zen moduan, traineruak trukatu egiten ziren bigarren jardunaldi horretan.
Bigarren jardunaldian, Donostia sanjuandarren traineruarekin aurkeztu zen (arauak agindu bezala traineruak trukatu egiten baitziren), eta pasaitarrak ageri ez. 13 minutuz zain egon ondoren, irteera eman zen eta Donostiak 19:45 bikaina lortu zuen. Kaira iristean, trainerua jasotzera joan ziren pasaitarrek ontzia garbitu egin zuten, kutsatua balego bezala. Istiluak izan ziren, baina ezer larririk ez.
Esaten zenez, sanjuandarren jarreraren arrazoia omen zen beren ontzia askoz arinagoa zela donostiarrena baino, eta, ondorioz, susmoa zutela Donostiak erraz irabaziko zutela bigarren jardunaldian, pasaitarren trainerua erabiliko zutenez.[2].
Epaileen erabakiarekin konforme ez zeudenez, San Juan eta Santurtzik beste estropada bat antolatu zuten Zarautzen irailaren 26an. Sanjuandarrak atera ziren irabazle, 18 segundoko aldearekin.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Pasai San Juan Donostia Santurtzi Zumaia Hondarribia |
San Juan Nª Sra del Carmen San Nicolas San Telmo Ama Guadalupekoa |
Frantzisko Laboa "Matxet" Frantzisko Zubiaurre "Kiriko" Juan Unzuri Anselmo Zubia Ramon Lekuona |
Emaitzak
Bigarren jardunaldian traineruak trukatu egin zituzten bi lehenek.
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | |
1 | Donostia | 20:22 4/5 | 19:45 | 40:07 4/5 | |
2 | Pasai San Juan | 20:12 3/5 | |||
3 | Santurtzi | 20:39 | |||
4 | Hondarribia | 21:13 | |||
5 | Zumaia | 21:39 |
Tripulazio irabazlea
- Donostia
- Patroia: Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"
- Arraunlariak: Sebastian Bakeriza, Juan Kaperotxipi, Celestino Aristigieta, Valentín Bakeriza, Inazio Agote, Roke Landaberea, Fermin Aristigieta, Marcial Alvarez, Jose Juan Aldanondo, Joxe Mari Zubiaurre, Pascual Vicuña, Javier Galdos, Antton Bakeriza. Ordezkoak: Francisco Blanco, Jose Balenziaga, Tomas Agote, Inazio Karril.
Kontxako Banderak | ||
---|---|---|
1879 • 1880 • 1881 • 1883 • 1887 • 1889 • 1890 • 1891 • 1892 • 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1903 • 1906 • 1909 • 1910 • 1911 • 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |
Erreferentziak
Bibliografia
- AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
- ZAVALA, Antonio (2003): Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma. Sendoa Argitaletxea, ISBN 84-95378-64-7