Andrii Xevtxenko
Andrii Mykolajovytx Xevtxenko[1] —ukraineraz: Андрі́й Микола́йович Шевче́нко; Yahotyn, Kieveko oblasta, Sobietar Batasuna, 1976ko irailaren 29a) ukrainar politikaria eta futbolari ohia da.
Futbolaritzat, 2004an Urrezko Baloia lortu zuen, eta aurreko urtean UEFAko Txapeldunen Liga eskuratu zuen AC Milanekin. Honekin batera hainbat liga eta kopa tituluak lortu ditu Ukraina, Italia eta Ingalaterran. Halaber, Europako klub txapelketen historian, guztira 67 gol eginda, gol gehien egin duten futbolarien artean hirugarrena da, Filippo Inzaghiren eta Raúl Gonzálezen ondoren.
Gainera, Ukrainako selekzio nazionalarekin final-laurdenetara iritsi zen 2006ko Munduko Futbol Txapelketan, hau da, bere herrialdeko taldeak jokatutako lehenengo munduko txapelketan.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrii Xevtxenko |
- ↑ Euskaltzaindia: 156. araua: Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema.
- 1976ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Ukrainako futbolariak
- Ukrainako politikariak
- Urrezko Baloiaren saridunak
- Chelsea Football Clubeko futbolariak
- AC Milango futbolariak
- Premier Leagueko jokalariak
- UEFAko Txapeldunen Liga irabazi duten jokalariak
- 2006ko Munduko Futbol Txapelketako jokalariak
- UEFA Euro 2012ko jokalariak