Trondheim
Trondheim Trondheim | |||
---|---|---|---|
urban area in Norway (en) | |||
Hiriaren ikuspegia. Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Norvegia | ||
Konderria | Sør-Trøndelag | ||
Eskualdea | Trøndelag | ||
Alkatea | Rita Ottervik | ||
Izen ofiziala | Trondheim Nidaros | ||
Jatorrizko izena | Trondheim | ||
Posta kodea | 7004 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 63°26′N 10°24′E / 63.44°N 10.4°E | ||
Azalera | 342,30 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 212.660 (2023ko urtarrilaren 1a) 17.800 (2022) | ||
Dentsitatea | 3.699 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 997 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Graz, Donetsk, Split, Darmstadt, Dunfermline, Kópavogur, Östersund udalerria, Klaksvík, Odense Municipality (en) , Petah Tikva, Ramallah, Tampere, Tiraspol, Vallejo, Odense eta Norrköping udalerria | ||
http://www.trondheim.kommune.no/ |
Trondheim (antzina, Nidaros) Norvegiako erdialdeko hiria da. 2006an 160.950 biztanle zituen; beraz, biztanleriari dagokionez, Norvegiako hirugarren hiria da, Oslo eta Bergenen atzetik. Hala ere, erregistratu gabeko 20.000 ikasle inguru bizi dira bertan. Sør-Trøndelag probintziako hiriburua da, Trondheim fiordoaren ertzean. Arrantza, merkataritza eta bidaiari portua, nazioarteko aireportua eta industria (ontziolak, janari industria, zurgintza, papergintza, larrugintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) ekonomia jarduera nagusiak dira.
Aipagarriak dira katedral gotikoa eta XVII. mendeko Kristiansten-en gotorlekua.
Historia
997an Olav I.ak Nidaros hiria sortu zuen eta Norvegiako hiriburu izan zen, XIV. mendea arte. 1152an artzapezpikutegi bihurtu zen eta Erreforma garaia arte, norvegiar hiri nagusia izan zen. Erreformaz geroztik, Trondheim izena hartu zuen. 1658an, Roskildeko hitzarmenaren ondorioz, Suediaren mende geratu zen, eta 1660an, Kopenhageko itunaz, Danimarkaren administraziopean. Karlos VII.a Suediakoak berreskuratu zuen (1718) eta 1930-1931 urteetan Nidaros izena hartu zuen berriro. Alemaniarrek 1940an konkistatu zuten eta beren itsas armadaren base bihurtu zuten.
Ondarea
- Nidaros katedrala: 1300an amaitua.
Auzoak
- Midtbyen (44.967 biztanle)
- Østbyen (42.707 biztanle)
- Lerkendal (46.603 biztanle)
- Heimdal (30.744) biztanle)
Klima
Azken urteetan, aldaketa klimatikoa dela eta, Tronheimgo tenperatura bi gradutan berotu da bataz beste, hona hemen egungo klimaren datuak:
Datu klimatikoak (Trondheim (2009)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.9 | -0.6 | 4.6 | 11.0 | 14.7 | 16.7 | 20.0 | 19.8 | 14.4 | 7.0 | 6.1 | 0.6 | 9.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.5 | -5.4 | -0.8 | 3.6 | 6.2 | 8.5 | 11.8 | 11.9 | 8.4 | 1.3 | 0.2 | -5.0 | 3.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 92 | 93 | 52 | 17 | 52 | 65 | 134 | 54 | 204 | 78 | 22 | 53 | 824 |
Iturria: Meteorologisk institutt |
Herri eta hiri senidetuak
Trondheimek honako hiri senidetuak ditu:[1]
|
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.