Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Don Karlos1834.go uztailean iritsi zen Nafarroara eta geroztik buruzagi militar liberalak bere atzetik ibili ziren atxilotu nahian. Rodil jenerala zen buruzagi nagusia eta honek guda talde desberdinetan banatu zituen tropak erregegaia arrapatzeko asmoz, Espartero, Lorenzo, Oraa eta Carondelet buru zituztela. Azken hau Vianan zegoen zalditeriko 300 gizon eta oinezko 600 bere gain zituela. Zumalakarregik Oraa eta Lorenzoren taldeetatik ihes egin ondoren, antolatu berria zuen zalditeriaren eraginkortasuna probatu nahi izan zuen. Kanpezun 240 zalduneko taldea osaturik, Vianaruntz jo zuen.
Harrigarria da Vianan kokatuta egonik edozein tropen erasoa sorpresaz jasotzea baina hala gertatu omen zen, irailaren 4an. Karlisten infanteriak hiria erasotzen zuen bitartean, "Nafarroako lantzariek" Carondeleten zalditeriaren aurka jo zuten, Mendabiarako bidean. Karlisten zalditeria zelai irekitan borrokatzen lehen aldiz ari bazen ere, liberalen "Errege-guardia", eliteko zalditeria, ihesean jarri zuten, Zumalakarregik, berak zuzendutako eraso pare baten ostean. Carondelet Logroñon babestu zen, 200 zaldunen galera aitortuz. Karlisten moralerako oso garrantzitsua izan zen borroka hau, Zumalakarregik benetako ejertzito bat antolatzen zeraman lanaren arrakasta agerian uzten baitzuen.