Edukira joan

Laterango IV. Kontzilioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laterango IV. Kontzilioa
Map
Motakontzilio ekumeniko
Lateran council (en) Itzuli
Denbora-tarte1215eko azaroaren 11 - 1215eko azaroaren 30a
Data1215eko azaroaren 30a
1215eko azaroaren 20a
1215eko azaroaren 11
1215eko azaroaren 1a
Argumentu nagusiaKatarismo
Waldensians (en) Itzuli
Hirutasun
transubstantziazio
papal primacy (en) Itzuli
KokalekuLaterango jauregia
Amaury de Chartresen jarraitzaileen aurkako zigorra 1210ean, Jean Fouquet margolariaren lan batean, Grandes Chroniques de France de Charles V liburuan jasota, 1370-1379 inguruan.
Laterango IV. Kontzilioa Erdi Aroko grabatu batean.

Laterango IV. Kontzilioa Erroman egin zen, bertako San Joan Laterangoaren basilikan eta hortik izena datorkio. 1215ko apirilaren 4tik 11 arte egin zen. Eliza Katolikoaren arabera, hamabigarren Kontzilio Ekumenikoa eta Mendebaldean egindako laugarrena izan zen. Garrantzi handia izan zuen zeren eta Katarismoa eta Valdensen joera kondenatu baitziren eta, orokorrean, musulmanen aurkako Gurutzada indartu baitzen.

Deialdia Inozentzio III.ak egin zuen. Helburu nagusia, beste gaien artean, Katarismoaren kondena zegoen. Hori dela eta, historialari askoten ustez, Kontzilio honen atzean interes politiko eta ekonomiko handiak zeuden, batez ere Frantziako Erresuma eta Batikanoarenak. Kontziliora deitzeko 1213an bula bat zabaldu zuen: Vineam Domini Sabaoth; horretan laster egingo den biltzarra aipatu zuen, esanez, «antzineko Aita Santuen ohitura jarraituko zuela». Bula horretan bere helburu nagusiak aipatu zituen: Elizaren erreforma eta Leku Santuak berreskuratzea.[1]

Inozentzio III.ak benetan ekumenikoa izan behar zen batzarra nahi zuen. Partehartzaileak asko izan ziren: Erromaren azpian zeuden herrialde kristauen 400 apezpiku baino gehiago joan ziren, erlijio-ordenen 800 ordezkari baino gehiago, hiri askoren enbaxadoreak... Lortu ez zuena Eliza Ortodoxoaren ordezkariak bertaratzea izan zen. Ekialdetik bakarrik aitalehen latindarrak joan ziren.

Erabaki batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirurogeita hamaika kanon onartu ziren gai desberdinei buruz. Hauek izan ziren nagusiak:

  • 1. Kanon: Fede katolikoaren erakusketa. Transubstantziazioari buruzko aipamen labur bat jasotzen du.
  • 2. Kanon: Heresien aurkakoak. Joakim Fiorekoaren eta Amaury de Chartresen ideiak kondenatu ziren.
  • 3. Kanon: Heresien eta heretikoen aurkako neurriak eta mehatxuak.
  • 4. Kanon: Greziarrei exhortatzea eliza erromatarrarekin bat egiteko
  • 5. Kanon: Tradizio guztiek aitortzen zuten aita santuaren aintzatespena. Aita santuaren ondoren, nagusitasuna patriarkatuei egozten zaie ondorengo ordenean: Konstantinopla, Alexandria, Antiokia, Jerusalem.
  • 6. Kanon: Probintzietako batzarrak urtero egin behar ziren moralaren erreforman aurrera egiteko, batez ere kleroarenak.
  • 8. Kanoa: Eklesiastikoen aurkako salaketen prozedura.
  • 11. Kanon: 1179ko dekretu batek, katedraleko eskola bat eratzeko agindua eman zuen baina erabat baztertu zen. Neurria berriro jarri zen indarrean eta teologiako katedra bat sortzeko beharra katedral guztietan agindu zen.
  • 13. Kanon: Kanon honek erlijio ordena berriak ezartzea debekatu zuen. Etxe berria sortu nahi zutenek lehendik onartutako araua aukeratu behar zuten.
  • 68. Kanon: Juduek eta musulmanek jantzi berezi bat jantziko dute horrela kristauengandik bereizteko.
  • 69, Kanon: Juduek kargu publikoak egiteari debekatzen diete, zuzenbide eklesiastikoan Kristau Inperio Santuaren dekretu bat sartuz.
  • 71. Kanon: Gurutzada berri bat antolatzeko arau multzoa eman zuen. Onura espiritualak espedizionarioei ez ezik, konpainiaren prestaketan ekonomikoki kolaboratzen aritu ziren kristau guztiei ere hedatuko lirateke.
  • Álvarez de las Asturiasa, Nicolás (Ed.) "El IV Concilio de Letrán en perspectiva histórico-teológica", Madril, Ediciones Universitarias San Dámaso, lPresencia y Diálogo bilduma, 47 zk., 2016, 1.edizioa, 288 or.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]