Edukira joan

Lesbos

Koordenatuak: 39°13′N 26°17′E / 39.21°N 26.28°E / 39.21; 26.28
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lesbos
Datu orokorrak
Garaiera968 m
Motauharte
Azalera1.641 km²
Geografia
Map
Koordenatuak39°13′N 26°17′E / 39.21°N 26.28°E / 39.21; 26.28
UTC orduaEkialdeko Europako Ordua
KokapenaEgeo
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of the Aegean
EskualdeaIpar Egeo
Ur-gorputzaEgeo
Leku geografikoaMediterraneoa
Mendizaletasuna

Lesbos[1][2] (grezieraz: Λέσβος), Egeo itsasoan, Turkiako kostaldetik gertu dagoen greziar uhartea da. 1.632,8 km²ko eremua du eta 2011n 85.330 biztanle zituen. Hiriburua Mitilene da. Antzinatean garrantzi handia izan zuen, eta ezaguna egin zen, batez ere, Safo olerkaria bertan bizi izan zelako. Honen poemak ospetsuak ziren beste emakume batzuekin izaten zituen amodio kontuez idazten zuelako. Hortik dator lesbianismo hitza.

Antzina Pentapolis izena eman zioten eta eoliarrek kolonizatu zuten. K.a. VII. eta K.a. VI. mendeetan kultura loraldia izan zuen. K.a. 428-427an Atenasen kontra matxinatu zen. Matxinadak, ordea, ez zuen ezer lortu eta Lesbos Delosko Ligari elkartu zitzaion. Gero, Bizantziar Inperioaren mende egon zen; Erdi Aroan, berriz, Genovaren (1345) eta otomandarren mende (1462).

Errefuxiatuen krisia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko errefuxiatuen krisiaren ondorioz, 2014tik aurrera Lesbos uhartea Ekialde Hurbileko gatazketatik ihesi zeudenentzat Europarako sarbide bilakatu zen eta Idomeniko kanpamendua atxilotze-zentro bilakatu zen milaka lagunentzat Greziako Gobernuak Europar Batasunaren aginduak jarraiki mugak itxi eta desalojatu zituenean. [3][4][5][6][7]

Donostiako Zaporeak elkarteak hainbat boluntarioren lankidetzarekin otordua prestatzen die egunero Lesboseko Moria kanpamentuko errefuxiatuei 2014tik.[8][9] Lesboseko Moriako kanpamentuan, gobernuak 20.000 pertsona baino gehiago pilatu zituen soilik 3.000 lagunentzat diseinaturiko espazioan, haien behar oinarrizkoenak ere asetu gabe. Espazio-faltak, ura eta janaria lortzeko zailtasunak eta biolentzia ingurugiroak, besteak beste, ezinezkoa egiten zuten halako leku batean bizitza duin bat izatea.[10]

Lesbos uharte bolkaniko menditsua da. Iparralde eta erdialdean kokatutako Lepetymos (968 m) eta Olympo (968 m) mendiak dira gailurrak. Itsasertza oso malkortsua da. Bi badia nabarmen ditu, Gerasekoa hego-ekialdean eta Kallonikoa hego-mendebaldean. Uhartearen %40 olibondoek hartzen dute; guztira 11 milioi bat olibondo daude beste fruta-arbola batzuekin batera. Basoek, berriz, %20 okupatzen dute eta beste guztia lur landua edo hiri-lurrak dira. Uhartearen mendebaldean dagoen harri bihurtutako sekuoien basoa munduko bigarren handiena da.

Ekonomia jarduera nagusia laborantza (garia, garagarra, zitrikoak, olibondoak, tabakoa) da, eta ospe handia du hango ardoak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 154. arauaː Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
  2. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  3. «“Errefuxiatuen kanpamentuetan, Gobernuz Kanpoko Erakunde handiak hedabideak datozenean ateratzen dira”» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  4. «Grezia Idomeniko errefuxiatuen kanpalekua jendez husten hasi da» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  5. (Gaztelaniaz) «Crisis de los refugiados» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-02-02). «Munduko hotelik onenean bizi dira 400 errefuxiatu Grezian» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  7. «N_201606_idomeni_campusa - Info» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  8. Gurean gaur. (2024-07-22). «Laister arte Lesbos!» hamaika.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
  9. «'Lesbos gertutik' dokumentala ikusgai asteburuan Hamaikan» hamaika telebista 2024-09-11 (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
  10. «Lesbos» Zaporeak 2022-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]