Libe Altuna
Libe Altuna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1916ko azaroaren 12a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Markina-Xemein, 1993ko martxoaren 10a (76 urte) |
Familia | |
Aita | Joseba Altuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Begoñazpi Ikastola |
Libe Iñese Altuna Okamika[1] (Bilbo, 1916ko azaroaren 12a – Markina-Xemein, Bizkaia, 1993ko martxoaren 10a) irakaslea eta euskaltzalea izan zen, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea.[2]
Joseba Altuna irakasle eta euskaltzalearen alaba zen.[3]
Andereño aitzindaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Libek Bilboko maistra-eskola normalean ikasi (Bizkaiko Lehen Mailako Irakasle Eskola) eta lehen hezkuntzako irakasle izateko agiria eskuratu zuen.[4] 1937ko martxoaren 18an Mundakako haur-ikastolako irakasle izendatu zuten[5].
Mundakan andereño zela, erbestera joan zen beste andereño batzuekin batera, besteak beste, Pilare Alba, Polixene Trabudua eta Genoveva Leibarrekin. Hasiera batean Donibane Garazira joan ziren, Eusko Jaurlaritzak haurrak gerratik babesteko antolatutako koloniara, La Citadelle izeneko gotorlekuan egokitua. Espainiako gerra amaituta, zenbait hilabete gehiagoz iraun zuen koloniak, Frantziako armadak berreskuratu zuen arte. 1939ko udazkena zen eta orduan euskal umeak Armendaritze, Poyanne, eta Cagnotte bezalako herrietan zeuden beste euskal kolonietan barreiatu zituzten[6]. Libe Poyanne-ra (Landak) joan zen.[2]
Bertan gerraren ondorioz ebakuatuak Izan ziren umeen hezkuntzan jardun zuen. Itzuli zenean Berrizko Mesedeetako Komentuan hasi zen lanean eta irakasten jarraitu zuen Berriz, Markina edo Bilboko zentroetan. Bilboko Begoñazpi Ikastolako zuzendari Izatera iritsi zen.[2] Garai hartako Bilboko apezpikuak 1970ean berrizko moja mertzenarioa zen Libe Altuna izendatu zuen Ikastolako zuzendari. Begoñazpiko lehen andereñoak Lina Arejo, Clotilde Caminos eta Estibalitz Beistegi izan ziren. Eurekaz batera, laguntzaile lanetan Nati Irigoien, Miren Garamendi eta Maria Luisa Llonak jardun zuten.[7][8]
« | Hasiera baten Begoñazpi Ikastolaren lehenengo zuzendaria izan zan Libe Altuna eta bere taldeak bizkaieraz be irakatsi eitekeala eta beraz ikastolan bizkaiera erabiliko zala erabagi eben. Libek ezer argi baeukan tokian tokiko euskera erabili behar zana zan. Bizkaian bizkaieraz” esaten eban berak eta ideia hau hezkuntza komunitate osoari (irakasle, langile, guraso eta haurrei...) biziarazteko gai izan zan. | » |
—Mª Carmen Landajo[9] |
-
Donibane Garazin, andereño erbestean umeekin.
-
Donibane Lohizunen, Andima nebarekin.
Kolaboratzailea Euskaltzaindian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal kulturaren zale porrokatua zen eta 1968an Arantzazuko Batzarrean parte hartu zuten lau emakumetako bat izan zen (besteak Julene Azpeitia, Julita Berrojalbiz eta Miren Goñi izan ziren).[10][11]
Emakume Abertzale Batzako kidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakume Abertzale Batzako (EABko) kidea zen eta behin oraindik 15 urte zituela mitin batean parte hartu zuen Sorne Unzueta-rekin (“Urtasus”). Eurekin batera zen mitinean Estepan Urkiaga “Lauaxeta” idazlea, herrietako EAB sortzeaz eta emakumezko mitinlariak formatzeaz arduratzen zena.[15][16][3]
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015: Bizkaiko Foru Liburutegiak 2015eko Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, bederatzi orri-markatzaile banatu zituen, Bizkaiko beste horrenbeste maistraren biografiaz, Bizkaiko maistrak: etorkizunari bidea zabaltzen lelopean. Bizkaiko Auzo-Ikastolen gaineko erakusketa bat ere antolatu zuen Foru Liburutegiak maistra hauen lanari gorazarre egiteko:[17]
- Juliana de Agirrezabala y Pagola (1854-1912)
- Libe Iñese Altuna Okamika (1916-1993)
- Alicia de Aretxabaleta Mendia (1901-2004)
- Julene Azpeitia Gomez (1888-1980)
- Consuelo Gallastegi Uriarte (1900-1980)
- María Angeles Garai (1930)
- Monika Lekunberri Uriona (1914-1987)
- Juliana Mujika Agirrezabal (1905-1991)
- Polixene Trabudua de Mandaluniz (1912-2004)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «LA DIPUTACIÓN PUBLICA LA UNIDAD PARA LA SOSTENIBILIDAD: IGUALDAD ENTE MUJERES Y HOMBRES DENTRO DEL PORTAL BIZKAIA 21 - Comunicación - Bizkaia.eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ a b c Altuna Okamika, Libe. (2015). https://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Altuna_eusk.jpg. Bizkaiko Maistrak. Etorkizunari bidea zabaltzen. Libe Iñese Altuna Okamika-ren orri-markatzailea.
- ↑ a b Goikoetxea Arrieta., Juan Luis. (2009-05-09). Luis Baraiazarra Txertudi. Idazle jakituna, ekintzaile aurrelaria 45 urtez.. .
- ↑ Altuna, Libe. «PS-BARCELONA,893,10 - Títulos de maestros de Primera Enseñanza» PARES (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ Euzkadi ́ko Agintaritzaren Egunerokoa 161. zk., 1937ko martxoaren 18a..
- ↑ Chueca, Josu. (2004). «1937 Gerrako haurren koloniak» Argia.
- ↑ «Begoñazpi Ikastola | Las ikastolas | Enseñanza en euskera» www.begonazpi.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) GORRITI, i. (2011-02-19). «Clotilde abrió caminos en Begoñazpi» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ Landajo, Mª Carmen. (2006). «Bizkaieraren ibilbidea Begoñazpi Ikastolan» Mendebalde (Mendebalde).
- ↑ Aranburu, Gotzon. (2018-09-30). «Euskara batua ere garrasi artean jaio zen» Zazpika (1027) (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
- ↑ Iraola, Arantxa. ««Benetan sinesten zuten»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) IBARGUTXI, FELIX. (1970-01-01). «Arestiren 'doblea'» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. «Arantzazurako aldapak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
- ↑ Ibargutxi, Félix. (2018-09-30). «Santutegiko iraultza» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
- ↑ Unamuno Garate, Maribi. (2018). Emakumeak ondarearen transmisioan. Hari luzea.. Mendebalde Kultura Ekkartea. Euskalingua 2018,32,, 14-29 or..
- ↑ «Aulesti 30 urte kiñu baten. 1932-09-22 Murelaga» Aulesti.eus (Aulestiko udala): 90-91..
- ↑ «Bizkaiko Maistrak. Etorkizunari bidea zabaltzen» www.bizkaia.eus (Foru Liburutegia - Bizkaia.Eus) (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).