Mike Hoare
Mike Hoare | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kalkuta, 1919ko martxoaren 17a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Durban, 2020ko otsailaren 2a (100 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Mertzenarioa, kontularia, militarra, idazlea, soldadua eta ofizierra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Gradua | koronel |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra Kongoko krisialdia |
madmikehoare.com |
Thomas Michael "Mad Mike" Hoare (Kalkuta, Britainiar Raj, 1919ko martxoaren 17a - Durban, 2020ko otsailaren 2a) britainiar mertzenario eta abenturazalea izan zen.
Indian jaio zen, guraso irlandarrez. Bigarren Mundu Gerran Indian eta Birmanian London Irish Riflesekin borrokatu zen eta komandantea mailaz igo zuen. 1948ko kontabilitatean lizentziatu ondoren Hegoafrikara emigratu zuen.
Kongoko krisialdia (1961-1965)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi mertzenario talde liderra izan zen Kongoko krisialdia zehar.
Katango probintziaren sezesioko saioan parte hartu zuen. Bere taldeari deitzen zion "4 Commando".
1964 Moïse Tshomberen 5 Commando Armée Nationale Congolaise zuzentzeko kontratatu zuen. Taldea hiruehun kidek osatuta zegoen, gehiengoa hegoafrikarrak.
Geroago lagundu zien paraxutista belgikarrei, erbesteratutako pilotu kubatarrei eta CIAko kideei zibilak (Europako eta misiolari) erreskatatzeko. Misioa Operation Dragon Rouge edo Operazio Herensuge Gorri deitu zen.
Commando 5a zuzendu zuen 1964ko uztailetik 1965eko azarora arte.
The Wild Geese filmeko aholkulari bezala lan egin zuen. Marlon Brandok interpretatutako Koronel Alan Faulkner papera hartatik inspirazioa hartu zuen. Gutxienez aktoreen bat, Ian Yuleren, bere taldeko mertzenarioa izan zen.
Seychelleak afera (1981) eta ondoko zigorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981ean estatu-kolpe saioa zuzendu zuen France-Albert René Seychelleetako presidentearen aurka. James Manchamen aldekoek kolpea prestatu zuten laguntza hegoafrikarrarekin eta Washingtonen erabaki zen. Estatu-kolpeak porrot egin zuen eta Hoare hamar espetxe urtetara zigortu zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Congo Mercenary, 1967
- Congo Warriors, 1991
- The Road to Kalamata: a Congo mercenary's personal memoir, 1989
- The Seychelles Affair, 2008
- Three Years with Sylvia, 2010
- Mokoro - A Cry for Help!, 2007
- Mike Hoare's Adventures in Africa, 2010
- The Last Days of the Cathars, 2012
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Mad Mike" Hoare: The Legend, Chris Hoare bere semeagatiko idazkia.