Edukira joan

Tximino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Macaca sylvanus

Tximinoa gizakia ez diren Primate guztiei ematen zaien izen arrunta da.[1] Euskarazko definizioan lemureetatik txinpanzeraino sartzen da eta ez da, beraz, talde taxonomiko baliagarri bat, talde parafiletikoa delako; hau da, tximino guztiak ez dira talde berekoak.

Tximino eta simio hitzen arteko ezberdintasuna egon ohi da, hala ere, hizkera zientifikoan. Ingelesez monkey eta ape hitzak erabiltzen dira bi galde ezberdin izendatzeko. Lehenengoan Platyrrhini eta Cercopithecoidea taldeak sartzen dira, eta bigarrenean Hominoidea taldearen barruan daudenak. Bi kontzeptu hauek itzultzerakoan erabiltzen diren terminologiak aldakorrak dira hizkutzen artean, baina talde parafiletikoa da, hala ere. Gaztelaniazko ohituran ere mono eta simio gisa itzultzeko joera egon da azken urteotan, nahiz eta bi hitz horiek sinonimoak izan.[2] Gaztelaniaz idazten duten adituek Hominoidea terminoa hobesten dute, kontzeptuak argitze aldera.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]