Edukira joan

We Shall Overcome

Wikipedia, Entziklopedia askea
We Shall Overcome
Joan Baezen musika-lana
Egilea(k)Joan Baez
IzenburuaWe Shall Overcome
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoaprotesta abestia
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Argumentu nagusiaracial equality (en) Itzuli
HitzakMetroLyrics

We Shall Overcome (eusk. 'irabaziko dugu') gospel protesta-kanta bat da, Amerikako Estatu Batuetako eskubide zibilen aldeko mugimendu afroamerikarraren ereserki bihurtu zena. Pete Seegerrek eta Joan Baezek egin zuten ospetsu. Charles Albert Tindley metodistak moldatu zuen 1900. urtean.[1]

Charles Tindleyk 1901ean Filadelfian konposatutako espiritual beltz batetik dator titulua. Tindley Afrikako eliza metodista bateko ministro izan zen. Himno eta kantu ugariren musika eta hitzak konposatu zituen. Hitzak Tindley-ren jatorrizko melodiarekin konbinatu zen geroago. Hitz berriek "We shall overcome some day" esaldia izan zuten komunean. [2][3]

1946an, Charlestonen, American Tobacco Companyko langileek, batez ere emakume beltzak zirenak, protesta-kantak abestu zituzten greba batean. Lucille Simmons izeneko emakume batek abestiaren bertsio motela interpretatu zuen beste abesti baten erritmoarekin. Zilphia Horton, Highlander Centers eskolako sortzaileetako bat, han zegoena, hitzak ikasi zituen eta hurrengo urtean Pete Seegerri helarazi zion.[4]

Bertsio herrikoia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joan Baez abesten, 1963
Binilo disko bat abestiaren bertsio batekin.

1963az geroztik, Joan Baezekin lotu izan zen maiz kanta, Hark grabatu eta interpretatu egin baitzuen ,hainbatetan 1969eko Woodstockeko Festibalean esaterako.

Eragina kulturan eta munduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965eko martxoaren 15ean, Amerikako Estatu Batuetako presidente Lyndon Johnsonek We shall overcome esaldia erabili zuen kongresuaren aurreko hitzaldi batean.

Ipar Irlandako Eskubide Zibilen Elkarteak bere ibilaldietan erabili zuen esaldia, eta atzera begirako "We Shall Overcome - The History of the Struggle for Civil Rights in Northern Ireland 1968-1978" autobiografia ere eman zion.

Bloody Sunday filmak Ian Cooper manifestazioko burua erakusten du, tiroketa hasi aurretik gaiaren bertsio laburtua kantatuz.

Jairo abeslari argentinarrak abestiaren bertsio bat interpretatu zuen 1982ko uztailaren 9ko Hiribidean, herrialde hau gobernatu zuen azken diktadura militarraren amaiera aldera.[5]

Kantua Joan Baezi entzunda, Eibarko Lurgabe taldeak bertsio bat prestatu zuen, Juan San Martinen hitzak eta Jose Mari Altunaren arreglo eta armonizazioarekin.[1]

Jatorrizkoa Euskarazko bertsioa

(Juan San Martin, 1971)

We shall overcome, we shall overcome,

we shall overcome, some day.

Deep in my heart, I do believe,

We shall overcome some day

Nagusituko gara, nagusituko gara

Nagusituko gara, noizbaiten

barne gogoz gu, sinisturik

egunen baten nagusi.

We'll walk hand in hand, we'll walk hand in hand,

we'll walk hand in hand, some day.

Deep in my heart, I do believe,

We shall overcome some day.

Elkarturik joanez, elkarturik joanez

denok elkarturik, noizbaiten

barne gogoz gu, sinisturik

egunen baten nagusi,

The whole wide world around, the whole wide world around

the whole wide world around, some day.

Deep in my heart, I do believe,

We shall overcome some day.

Bakezko bizitza, bakezko bizitza

bakez bizitza gu, noizbaiten

barne gogoz gu, sinisturik

bakez biziko gara.

We are not afraid, we are not afraid

we are not afraid, today.

Deep in my heart, I do believe,

We shall overcome some day.

Ez dugu beldurrik, ez dugu beldurrik

Bildurrik gabe gu, noizbaiten

barne gogoz gu, sinisturik

egunen baten nagusi.

Beste bertsio batzuk:[1]

  • Josu Landak Pete Seegerren omenez euskaratutakoen artean: Garaituko dugu
  • Garik, Fermin Etxegoienek prestatutako hitzekin: Eutsiko diogu[6]
Joan Baez Etxe Zurian «We Shall Overcome» abesten, 2010

Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Araolaza, Gari. «Nagusituko gara: Pete Seeger eta Arrieta familia» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  2. Lynskey, Dorian. (2011). 33 revolutions per minute : a history of protest songs, from Billie Holiday to Green Day. (1st ed. argitaraldia) Ecco ISBN 0-06-167015-4. PMC 641532418. (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  3. (Ingelesez) Bobetsky, Victor. (2014). The complex ancestry of "We Shall Overcome". Choral Journal 57, 26-36. or..
  4. Pete Seeger talks about the history of "We Shall Overcome". YouTube.
  5. «Jairo - Biografía de Jairo» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  6. Gari. 'Eutsiko diogu!' - Paperezko Kontzertuak. Youtube.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]