Club Polideportivo Cacereño
Ezizena(k) | El Decano del fútbol extremeño | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1918 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Príncipe Felipe edukiera: 5.972 lagun inaugurazioa: 1977 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Carlos Ordóñez | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Julio Cobos | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bigarren maila RFEF | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 6.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Club Polideportivo Cacereño futbol talde extremaduratarra da, Cáceres hirikoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1918 urtean sortu zen Club Deportivo Cacereño izenarekin Sport Cacereño eta Athletic Cacereño taldeek bat egin zutenean. 1952. urtean hirugarren maila irabazi eta Bigarren mailara igo zen. Hau lortu zuen aurreneko talde extremeñoa izan zen. Urtebete baino ez zuen egin maila hartan. Taldearen 50. urteurrena ospatzeko Atlético Madrilen aurka (3-2) eta Real Madrilen aurka (1-3) jokatu zituen partidak. 1975. urtean hartu zuen gaur egungo izena, Club Polideportivo Cacereño.
1990. hamarkadan bigarren B mailan aritu zen eta 1998. urtean lehen mailako txapeldun gelditu zenez bigarren mailarako play-offak jokatu zituen, baina ez zuen helburua lortu. 2012an Errege Kopako final hamaseirenak jokatu zituen Malagaren aurka eta etxean 3-4 galdu bazuen ere La Rosaledan 0-1 garaile atera zen. 2022-23 denboraldian berriz jokatu zituen final hamaseirenak, eta partidu bakarrean Real Madrilek 0-1 emaitzaz garaitu zuen.
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024-25 denboraldia barne
- Denboraldiak 1. mailan: 0
- Denboraldiak 2. mailan: 1
- Denboraldiak 2. B mailan: 18
- Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 0
- Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 4
- Denboraldiak 3. mailan: 56
- Ligako posturik onena: 16.a 2. mailan (1952-53)
Azken urteetako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Maila | Postua | Errege Kopa |
---|---|---|---|
2007-08 | Hirugarren Maila | 9.a | . |
2008-09 | Hirugarren Maila | 2.a (igo) | - |
2009-10 | 2. B Maila | 15.a | - |
2010-11 | 2. B Maila | 13.a | - |
2011-12 | 2. B Maila | 7.a | - |
2012-13 | 2. B Maila | 12.a | final 1/16 |
2013-14 | 2. B Maila | 10.a | - |
2014-15 | 2. B Maila | 12.a | - |
2015-16 | 2. B Maila | 16.a (jeitsi) | - |
2016-17 | Hirugarren Maila | 1.a | - |
2017-18 | Hirugarren Maila | 2.a | 1. itzulia |
2018-19 | Hirugarren Maila | 2.a | - |
2019-20 | Hirugarren Maila | 3.a | 2. itzulia |
2020-21 | Hirugarren Maila | 1.a/1.a | - |
2021-22 | Bigarren maila RFEF | 3.a | 1. itzulia |
2022-23 | Bigarren maila RFEF | 4.a | final 1/16 |
2023-24 | Bigarren maila RFEF | 6.a | 1. itzulia |
2024-25 | Bigarren maila RFEF |
Irabazitako txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997-98 (I multzoa).
1943/44, 1950/51, 1951/52, 1960/61, 1967/68, 1977/78, 1981/82, 1986/87, 1995/96, 2001/02, 2016/17, 2020/21
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) webgune ofiziala