Modern Times
Modern Times (euskaraz Garai Modernoak) Charlie Chaplinek zuzendu, idatzi, ekoitzi eta antzeztutako 1936ko drama-komedia filma da. Chaplinez gain, Paulette Goddard, Henry Bergman, Stanley Sandford eta Chester Conklin aktoreek antzeztu zuten.
Filmak, umorez eta sarkasmoz, XX. mendearen lehen erdialdeko eta Depresio Handiaren garaiko gizarte industriaren irudi gordin eta erreala erakusten du: produkzio sistemen hobekuntza, gizakiaren menpekotasuna dela medio, gizakiaren kalterako. Filmaren barruan, ekonomiaren historian ikertzen diren bi mugimendu garrantzitsu agertzen dira:
- Taylorismo, lantegietako produkzioa hobetzeko egiten diren aldaketa guztiak bultzatzen dituen mugimendua, enpresen jabeek eta antolatzaileek sustatua. Helburu nagusitzat langileen produktibitatea hobetzea du eta, horrenbestez, enpresaren etekina.
- Fordismoa, muntatze katearen eta beste neurrien aplikazioa lantegietan produktuen ekoizpena bultzatzen duen mugimendua.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma fabrika bat (Electro Steel Corp enpresarena) ireki eta langileak sartzen diren unean hasten da, Depresio Handiaren garaian. Protagonista, langile xume bat, Charles Chaplinek berak interpretatua, lantegi batean lan gogorra egiten hasi da. Muntatze katean endredatu da. Horren ostean, zenbait pertsona agertu dira lantegian makina berri batekin. Makina horren funtzioa langileek lantegian bazkaltzeko denborarik ez galtzea da. Charles Chaplini makinaren lehenengo probak egin dizkiote, baina probak txarto atera dira; makina apurtu egin da. Geroago, Charlesek beste langileei eragotzi die eta ez du lanik egiten. Horregatik, lantegitik bota dute.
Lantegitik ateratzean, konturatu da aurrean duen autoari bandera bat jausi zaiola, zama arriskutsuak markatzeko erabiltzen diren bandera gorri horietako bat. Halako batean, kasualitatez atzetik komunisten manifestazio bat hurbildu zaio. Poliziak manifestazioaren kontrako erasoa egin du eta protagonista komunistatzat hartu. Kartzelara eraman dute: hango jantokian, ondoan duen presoa kokaina trafikatzailea da. Hortaz, zenbait polizia haren bila dabiltza. Gizonak, ohartutakoan, poltsikoan daukan kokaina gatzaren ontzian jarri du. Chaplinek ontzi hori hartu eta bere janariari bota dio: jarraian, drogaren ondorioz, txoratuta dabil eta ez da ohartu bere zeldara itzuli behar duela eta bere zeldako atea itxi diote. Bat-batean, trafikatzailea agertu da poliziei pistolarekin apuntatuz, baina protagonistak poliziak salbatu ditu. Horren ondoren, Chaplin kartzelatik libre geratu da, baina ez du kartzela utzi nahi, bertan oso gustura dago-eta.
Beste aldetik, hiri bereko familia bateko seme-alabak umezurtz geratu dira.
Kartzelako nagusiak papertxo bat idatzi dio Charlesi lana errazago bilatzeko. Orduan, laster lan batean kontratatu dute, baina hain pertsona traketsa da, non kaleratu duten. Ustekabean, Chaplinek neska umezurtzarekin (Paulette Goddard) topo egin du, neskak ogi lapurtua daramala. Chaplinek kartzelara itzuli nahi duenez, polizia agertutakoan Charliek aitortu du berak ebatsi duela. Hortaz, autoan sartu dute, kartzelara eramateko. Geroago, neska umezurtza kotxean agertu da, poliziek zerbait lapurtzen harrapatu dutelako. Ezustean biek elkarrekin ihes egin dute.
Horren ostean, Chaplinek hainbat departamentu dituen eraikin batean lana aurkitu du. Neska ohe-departamentura lo egitera gonbidatzen du eta denda ireki baino lehen esnatzeko abisatuko duela diotso. Zoritxarrez, zenbait lapur bertaratu dira. Neskak ihes egiteko denbora nahikoa du, baina Chaplin lo geratu denez, berriro kartzelera bidal dute. Hamar egunen buruan, kartzelatik irtendakoan, neskak zurezko etxetxo bat eraiki du eta dantzari lana lortu. Neskak Chaplini hantxe lan egin dezakeela esan dio. Azkenean, umorista lana du, baina handik denbora laburrera, polizia neskaren lanera joan da hura harrapatzera. Berriro ihes egin dute eta bizitza elkarrekin hasieratik hastea erabaki.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Charlie Chaplin: langilea
- Paulette Goddard: neska umezurtza
- Henry Bergman: jatetxearen jabea
- Tiny Sandford: Big Bill, langilea
- Chester Conklin: mekanikaria
- Hank Mann: kabaretaren jabea
- Stanley Blystone: umezurtzaren aita
- Al Ernest Garcia: Electro Steel Corp fabrikaren jabea
- Richard Alexander: presoa
- Cecil Reynolds: erreberendoa
- Mira McKinney: erreberendoaren emaztea
- Murdock MacQuarrie: presoa
- John Rand: presoa
- Wilfred Lucas: ofizial gaztea
- Edward LeSaint: sheriffa
- Sammy Stein: kapataza
- Juana Sutton: botoidun atorra duen emakumea
- Ted Oliver: Billowsen laguntzailea
- Gloria DeHaven: umezurtza
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Neska umezurtza (Paulette Goddard)
-
Mekanikaria
(Chester Conklin)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1936ko filmak
- Charlie Chaplinek zuzendutako filmak
- Charlie Chaplinek idatzitako filmak
- Charlie Chaplinek antzeztutako filmak
- Paulette Goddardek antzeztutako filmak
- Henry Bergmanek antzeztutako filmak
- Chester Conklinek antzeztutako filmak
- Al Ernest Garciak antzeztutako filmak
- Edward LeSaintek antzeztutako filmak
- Gloria DeHavenek antzeztutako filmak
- Hank Mannek antzeztutako filmak
- J. C. Nugentek antzeztutako filmak
- John Randek antzeztutako filmak
- Murdock MacQuarriek antzeztutako filmak
- Richard Alexanderrek antzeztutako filmak
- Lloyd Ingrahamek antzeztutako filmak
- Frank Moranek antzeztutako filmak
- Stanley Blystonek antzeztutako filmak
- Fred Malatestak antzeztutako filmak
- Charlie Chaplinek ekoitzitako filmak
- Langile mugimenduari buruzko filmak
- Depresio Handian girotutako filmak
- Drama filmak
- Umorezko filmak
- Amodiozko filmak
- Zuri-beltzeko filmak