Edukira joan

Saluzzoko markeserria

Koordenatuak: 44°35′33″N 7°29′04″E / 44.5924°N 7.4844°E / 44.5924; 7.4844
Wikipedia, Entziklopedia askea
Saluzzoko markeserria
 Italia
Administrazioa
HiriburuaSaluzzo
Deuseztapen data1548 (egutegi gregorianoa)
Geografia
Koordenatuak44°35′33″N 7°29′04″E / 44.5924°N 7.4844°E / 44.5924; 7.4844
Demografia

Saluzzoko markeserria Piemonteko antzinako estatu bat da, Erdi Aroan eta Errenazimenduan Saluzzoko markesek gobernatutakoa (1175-1548). Markeserriak egungo Italiako Cuneo eta Turin probintzien parte bat okupatzen zuten eta tarteka egun Frantzia diren lurralde batzuk ere. Markeserriaren berezko lurraldea Po eta Estura ibaien eta Alpeen artean egon zen.

Alpeen inguruetako estatuak XV. mendean

Konderria izan zen jatorrian eta feudo gisa eman zion Ulriko Manfredo, Turingo markesak, Susako markes Bonifazio del Vasto. Bonifaziok bere seme nagusiari, Manfredori eman zion. Hortiik aurrera del Vasto famiia Saluzzoko konde bilakatu ziren, dinastia bat osatu zuten eta lurralde independente gisa funtzionatu zuen. 1175Ean, Frederiko Iak Bizargorriak, Germaniako Erromatar Inperioaren enperadoreak, konderria markeserri bilakarazi zuen.

Italiar Gerren testuinguruan (1494-1559) Frantziak okupatu zuen 1549an, delvastotarren dinastiari eta markeserriaren independentziari amaiera emanez.

Frantziako Erlijio Gerrak baliatuta Saboiako Karlos Manuel I.ak Saluzzoko markeserria okupatu zuen, izan ere, Liga Katolikoa babesten baitzuen Saboiako dukeak.

Del Vasto familiaren armarria

1601ean, Lyongo tratatuaren bidez Sabaoiak ofizialki eskuratu zuen Saluzzoko markeserria Bresse, Bugey, Gexerria eta Valromeyren truke.

Saluzzoko markesak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]