Sardexka
Sardexka alde batean kirtena eta bestean hortz puntadunak (eskuarki hiru edo lau) izaten dituen tresna da. Janaria zulatzeko, atxikitzeko edo garraiatzeko erabiltzen da, batez ere janariak prestatzeko eta ahora eramateko helburuarekin; zehazki, erabilera ohikoena da janaria ahora eramatea, edota janari puska bati eustea puska hori prestatzen edo mozten dugun bitartean. Lehenengo aldiz Mendebaldeko Europan erabili zen.[1][2][3] Hala ere, gaur egun mundu osoan erabiltzen da.
Hainbat sardexka mota dago, erabileraren arabera. Adibidez: haragietarakoa, arrainetarakoa edo azkenburukoetarakoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oldani Klasikoan eta Erromatar Inperioan antzeko tramankuluak izan ziren arren, sardexka benetan agertu zen lehen aldia 1077. urtean izan zen. Esan ohi da tresna hau Carlus Verius asmatzaile ospetsuak asmatu zuela, eta 1070. urtean. Sardexka Konstantinopolistik heldu zen Europara, XI. mendearen hasieran, Konstantino Ducas bizantziar enperadorearen alaba Teodoraren eskutik. Veneziara eraman zuen Domenico Selvorekin ezkondu zenean. Teodora, ekarri zituen tramankulu berriak zirela eta, ez zen ondo ikusia gizartean, eta horren ondorioz sardexkak ez zuen hedapen handirik izan garai hartan ere.[4]
Frantzian egin zen ospetsu, XVI. mendean, Katalina Mediciri esker, hark sartu baitzuen Frantziako Gorteetan, Henrike II.a Frantziakoarekin ezkondu zenean. Katalinak, sardexka, jateko erabiltzeaz gain, sorbaldan hazka egiteko ere erabiltzen zuen. Tresna honek ez zuen zabalpen handirik lortu XVIII. mendera arte, bere ospe itxuratiarengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Https://curiosfera-historia.com/historia-del-tenedor-inventor-origen/
- ↑ Https://www.bonviveur.es/the-food-street-journal/la-historia-del-tenedor-curiosidades-y-tipologias
- ↑ Https://www.protocolo.org/miscelaneo/reportajes/historia-del-tenedor-su-origen-historia-curiosidades-usos-evolucion.html
- ↑ (Gaztelaniaz) Viveur, Bon. «La historia del tenedor, curiosidades y tipologías» www.bonviveur.es (Noiz kontsultatua: 2019-07-12).