Atamante
Atamante | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Aiolos (en) eta Minyas (en) |
Ama | Enarete (en) eta Zeuxippe (en) |
Ezkontidea(k) | Nefele, Ino, Themisto (en) eta Gorgopis (en) |
Seme-alabak | Frixo, Hele, Learchus (en) , Melizertes, Ptous (en) , Macistus (en) , Schoeneus (en) , Leukon, Erythrios (en) , Eurycleia (en) eta Erythroe (en) |
Atamante greziar mitologiako errege bat da. Beoziar errege bat da, Koronea izeneko lurraldean errege izan zena, edo, beste batzuen arabera, Tebasen bertan. Eoloren seme eta Helenaren biloba da. Bere elezaharrak, hainbat elezaharrentzako gaia suposatu du, eta, batzuetan, oso kontraesankorrak diren pasadizoekin gainkargatu da.
Bere tragediaren bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsiorik ezagunenak, Nefelerekin ezkondu izanari erreferentzia egiten dio. Honekin, bi seme alaba izan zituen: seme bat, Frixo, eta alaba bat, Hele. Nefele arbuiatu ondoren, Inorekin, Kadmoren alabarekin ezkondu zen. Honekin Learko eta Melizertes izan zituen. Bere seme-alaben ondorengotza eskubideak ziurtatzeko, Inok, bere senarraren lehen ezkontzan izandako bi seme-alabak hiltzea pentsatzen du. Hori lortzeko, herrialde osoko emakumeak konbentzitu zituen gari aleak xigor zitzaten, eta, gizonek garia erein nahi izan zutenean, ez zuen fruiturik eman. Atamantek, orduan, Delfoseko orakulua kontsultatu zuen, eta Inok bere senarraren mezulariak erosi zituen. Hauek ekarri zuten erantzuna honako hau zen: gosetearekin amaitzeko, Frixo sakrifikatu beharra zegoela. Hil behar zutenean, tradizio batzuen arabera, bere arreba Helerekin batera, bere ama Nefelek, urrezko larrudun ahari bat eman zion, airean altxatu zituena, Kolkidara eramanez, Hele bidean ito zen arren.
Beste tradizio baten arabera, mezularia kupidatu egin zen, Atamanteri azpijokoa azalduz. Honek, Inoren sakrifizioa agindu zuen, Melizertes bere semearekin batera. Baina hiltzera zihoazenean, Dioniso Inotaz kupidatu zen, hau, bere izeba baitzen, eta bere inudea izan zen. Honegatik, Ino ikustezin bihurtu zuen hodei batean bildu zuen Ino bera, eta ihes egin ahal izan zuten. Ondoren, Dionisok Atamante eroarazi zuen, bere seme txikia hilko zuena, Learko, irakiten zegoen ura zuen pertz batetara botaz. Aldi berean, Inok, Melizertesekin batera, bere buruaz beste egin zuen, itsasoko jainkoa bihurtu eta Leukotea edo Leukotoe izena hartu zuela dioen bertsioa ere existitzen den arren.
Euripidesen bertsioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euripides, bigarren tragedia baten egilea izango zen, Ino izenburua zuena, Atamanteren hirugarren ezkontza bati buruzkoa, Temistorekin, Hipseoren alaba, lehenengo tragediaren ondoren gertatutakoa, eta elezaharra berrabiarazten zuen. Ino mendira joango zen bere azpijokoak arrakastarik izan ez zuela ikustean, bakanteekin elkartzera, Dionisoren zerbitzariak zirenak. Atamante, Temistorekin ezkondu zen, Esfingio eta Orkomeno izanez, Ino hilda zegoela uste zuenean, baina Ino Atamanterengana itzultzen da, eta honek zerbitzari bezala sartzen du bere jauregian. Temistok, jeloskor, Inoren semeak hiltzea pentsatzen du, zerbitzari berriari fidatuz bere nortasuna jakin gabe, Inoren semeak zuriz eta bereak beltzez janzteko aginduz. Inok alderantziz egin zuenez, Temistok bere seme propioak hil zituen, egin zuenaz konturatu zenean, bere buruaz beste eginez.
Bertsio alternatiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste bertsio batzuk, jarraipen ezberdinak ematen dizkiote lehen tragediari. Beste bertsio baten arabera, Atamantek, lehen gertaeraren ondoren, Beoziatik ihes egiten du, eta herrialde berri batean ezartzen da, orakuluak adierazten diona, ahari bat jaten ari diren otsoak aurkituko dituela esanez. Han ezartzen da, Atamantiako erresuma sortu eta Temistorekin ezkondu. Honekin, Leukon, Eritrio, Eskeneo eta Ptoo izan zituen bertsio honen arabera.