Edukira joan

Cluedo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cluedo edo clue, 1949an Waddingtons enpresak argitaratutako mahai-jokoa da. Anthony Ernest Prattek, Birminghameko musikari eta lantegi bateko langile batek, asmatu zuen, bere emaztearekin batera, argitaratu baino lehen, zehazki bost urte lehenago, Murder izenarekin. Hilketa baten ikerketari buruzko joko ideia patentatu nahi zuten. Bikoteak enpresa bati erakutsi zion jokoa, eta, beste itzulingururik gabe, enpresak jokoa argitaratzea onartu zuen, baina izena aldatuz. Clue (arrasto) eta Ludo (jolastu) hitzak elkartuz. Parker Brothers enpresak jokoaren eskubideak lortu zituen Amerikan Clue gisa argitaratzeko. Aurrerago, Hasbrok bi konpainiak erosi zituen (Waddingtons eta Parker Brothers), eta jokoaren eskubideak bereganatu.

Joko honen helburua hilketa bat ebaztea da. Horretarako, jokalari bakoitzak istorioaren trama osatzen duten pertsonaietako baten rola hartu behar du.

Jokalari bakoitzak irudimena probatu beharko du hiltzailea aurkitzeko, bera desbideratzen saiatzen den bitartean.

Belaunaldiz belaunaldi gehien jokatu den mahai-jokoetako bat da[1]

Cluedoko txartel batzuk

Sei susmagarri posible daude (cluedo bakoitzean), kolore bakoitzari bat egokitzen zaio, Cluedo klasikoan:

Ingelesez Euskaraz Gazteleraz Koloreak
Miss Scarlett Eskarlata Andrea Srta Escarlata gorria
Colonel Mustard Mostaza Koronela Coronel Mostaza horia
Miss. Peacock Hegazterren Andrea Sr Blanco zuria
Mr. Green Berde Jauna Sr Verde berdea
Miss. White Zuri Jauna Sr Blanco zuria
Plum Teacher Arana Andereñoa Profesora Moradillo bioleta

Bederatzi gela daude hilketa gerta daitekeen etxean. Izkinetako lau geletako bakoitzak pasarte sekretu bat du, maparen diagonalean dagoen gelara eramaten duena. Erdiko gelak sarbidea debekatuta du. Koloretako espazioek jokalari bakoitzaren susmagarriaren fitxari dagokion kanpoko perimetroa inguratzen dute. Pertsonaia bakoitza dagokion kolorean hasten da.

Hilketa egin ahal izateko sei arma erabil daitezke:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Berunezko hodia
  • Labana
  • Soka
  • Argimutila
  • Pistola
  • Giltza ingelesa
  • Hiltzailea
  • Lekukoa
  • Konplizea
  • Bekataria
  • Defensorea
  • Inspektorea

Jokalari bakoitzak pertsonaiaren pieza bat aukeratuko du. Adibidez, partida batean hiru jokalari bakarrik badaude, hiru pertsonaia bakarrik aukeratu ahal izango dira. Batek karta motaren arabera sailkatu eta multzo-karta bakoitza buruz behera nahastuko du.

Begiratu gabe, susmagarriaren karta, arma karta eta gela karta hartuko dute eta gutun-azal sekretuan sartuko dituzte. Gero, norbaitek gainerako kartak elkarrekin nahastuko ditu, eta jokalariei banatuko dizkie erloju orratzen noranzkoan kartak amaitu arte.

Garrantzitsua da hiltzailearen arma ausaz gela batean jartzea eta bat baino gehiago ez jartzea gela bakoitzean. Hala ere, Cluedoren bertsio moderno batzuek areto espezifiko batzuetan egokitzen dituzte armak.[2][3]

Hasi baino lehen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Hiru karta aukeratu, kategoria bakoitzeko bat, inork ikusi gabe, eta jarri gutun azal konfidentzialean, gero taularen erdian jarri.
  • Susmagarriak taula esleitutako eremuan jarri. (Jokalari bakoitza susmagarria da.) Taularen gainean beti jartzen dira susmagarri guztiak, edozeinek egin zezakeelako hilketa.
  • 6 arma jarri bakoitza bere gelan
  • Kartak nahastu eta jokalarien artean buruz behera banatu.
  • Jokalari bakoitzak bere kartak begiratzen ditu eta bere libretan bere esku dituenak idazten ditu, horrela erruduna nor den ondorioztatu ahal izango baitu. Eskura dituzun kartak automatikoki irtenbide posibleetatik ezabatzen dira.

Joko bitartean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Escarlata Andrea hasten da, gero ezkerreko jokalariak jarraitzen dio.
  • Taulan mugitzeko, bi modu dituzu: dadoak edo pasarte sekretu bat.
  • Dadoekin: Dadoak jaurti eta pieza mugitu dadoak adierazten duen zenbakira. Mugimenduak bertikalak edo horizontalak izan daitezke. Inoiz ez modu diagonalean. Helbidea alda dezakezu, baina ezin zara gela berean bi aldiz egon, ezta beste susmagarri batek okupatutako batean amaitu ere.
  • Pasarte sekretuak erabiliz: Taularen izkinetako gelek pasarte sekretu batzuk dituzte. Gela horietako batean bazaude, pasaje sekretua erabil dezakezu.
  • Gela bateko atea susmagarri batek blokeatzen badu, ezin izango duzu zeharkatu jokalaria mugitu arte.
  • Gela batean sartzean, krimena nork eta zein armarekin egin den iradokia behar duzu. Hori egiteko, susmagarria uste duzun pertsonaia eta erabili duen arma bertako gelara eraman behar dituzu.
  • Beste jokalariak defendatu behar dira. Susmagarri den ezkerreko aldean dagoen jokalaria hasten da.
  • Jokalariak iradoki zenituen elementuetako kartaren bat badu, ezkutuan erakutsiko dizkizu. Horrela, zure libretan oharrak apuntatu ahal dituzu eta aukerak ezabatuko dituzu. Norbaitek frogatzen badu zure iradokizuna faltsua dela, jokoak ohi bezala jarraitzen du, baina inork ez badu egiaztatzen edo zure libretan dagonarekin krimenaren soluzioa baduzu, salaketa jar dezakezu.

Jokoaren amaiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salaketa egiteko ez da beharrezkoa krimena zuk uste duzun gelan egotea. Akusazio bat behin bakarrik egin daiteke jokoan. Zure salaketa ona bada partida irabazten duzu, ez baduzu asmatzen, ezin izango duzu beste salaketarik egin, ezta taulan mugitu ere, eta zure gutunak erakutsi behar dituzu iradokizun bat ezeztatzeko.

1985ean Jonathan Lynnek Clue izeneko filma argitaratu zuen, jokoaren argumentu bera zuena, komedia pixka bat barne. Horrek ekarri zuen 1999 urtean jokoan oinarritutako serie eta film asko sortzen hastea. Adibidez, Alfred Hitchcock-en Rope filma, hobetu ezinezko krimen bati buruzkoa. Murder by Death ere, Robert Moore zuzendua,eta Rian Johnson-en Knives Out ere Cluedon inspiratutako film ezagunen artekoak dira. Film ezagun horien artean, Clue izeneko telesail bat atera zuten 2011n, Terry McDonoughek zuzendua.[9][6][10]

Bertsio ezberdinak[11] [12]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cluedo Adin min.
Harry Potter +9
Junior +5
Game of thrones +18
Star Wars +8
Klasikoa +10
Big Bang Theory +8
Sherlock +8
Downton Abbey +8
IT +15
Ghostbusters +8
Nightmare Before Christmas +8
Liar +8
Rick and Morty +17
Scooby Doo +8
FC Barcelona +8
The Simpsons +10

Urteetan gehien saldu den jokoetako bat izanik, azken urteetan gehien saldu den Cluedo mahai jokoa "Cluedo klasikoa" da: atzetik, Harry Potterren Cluedoa, klasikoaren arau berak dituena, baina tematika ezberdin batekin. Gehien saldu diren beste batzuk: Cluedo Travel, Sherlock, Downton Abbey, Ghostbusters eta Nightmare Before Christmas Cluedoak dira.

Jokoak ikaskuntza kooperatiboa eta integratua irakasten du, burua lantzeko eta pistak aurkitzeko. Laburbilduz, Cluedo jokoa gizartean duen maitasunari buruz laguntza ematen du, hainbat unibertsitatea erabiltzen dute ikasleen koperatibismoa lantzeko eta arazoak ahalik eta azkarren konpontzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) wegame. «Qué es un Cluedo en vivo y que caracteriza a esta experiencia» WeGame (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  2. (Gaztelaniaz) Games, We Are. (2015-06-19). «Cómo Jugar al Cluedo: La Guía Definitiva» We Are Games (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  3. «Cluedo: Cómo jugar al Cluedo – Instrucciones y reglas 🥇 🥇» www.eljuegodemesa.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  4. a b (Ingelesez) published, Annie Collyer. (2020-11-05). «How to play Cluedo?» Real Homes (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  5. (Ingelesez) «How to Play Clue (Cluedo)» wikiHow (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  6. a b (Gaztelaniaz) Clue (Serie de TV) (2011). (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  7. Cluedo. Action Time, Granada Television, Waddingtons Games 1990-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Películas parecidas a El juego de la sospecha (Cluedo) | Mejores recomendaciones» parecidas.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  9. «clue serie tv - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  10. (Gaztelaniaz) Un cadáver a los postres (1976). (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  11. (Gaztelaniaz) Los juegos de mesa de Cluedo con temáticas sorprendentes. 2021-11-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  12. «Comprar versiones cluedo 🥇 【 desde 8.34 € 】 | Mr juegos de mesa» www.mrjuegosdemesa.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).[Betiko hautsitako esteka]
  13. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]