Fay Wray
Fay Wray | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cardston (en) , 1907ko irailaren 15a |
Herrialdea | Kanada Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Manhattan, 2004ko abuztuaren 8a (96 urte) |
Hobiratze lekua | Hollywood Forever Cemetery (en) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Familia | |
Aita | Joseph Heber Wray |
Ama | Elvira Marguerite Jones |
Ezkontidea(k) | John Monk Saunders (en) (1928 - 1939) Robert Riskin (1942 - 1955) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hollywood High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, aktorea, telebista-aktorea eta gidoilaria |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
|
Fay Wray (benetako izenez Vina Fay Wray; 1907ko irailaren 15a; 2004ko abuztuaren 8a) Kanadan jaiotako aktorea izan zen. Ezagun egin zen beldurrezko filmetan lan egiteagatik, eta aurreneko andrea izan zen scream queen izendapena jasotzen (oihuaren erregina). Albertako etxalde batean jaio zen, eta urte gutxi zituela, 1912an, familiak Ameriketako Estatu Batuetara jo zuen, amaren jaioterrira, Salt Lake Cityra[1] eta bi urte geroxeago, Utahko Lark hirira. 1919an berriz Salt Lake Cityn finkatu ziren, eta handik gutxira, Hollywooden (Kalifornia).
Lan txikiak egin zituen hainbat filmetan, eta ezagunago egin asmotan, WAMPAS Baby Star ekimenean parte hartu zuen, urtero zineman lan egiteko hogeita hamar aktoregai aukeratzeko txapelketa modukoa. Horrek Paramount Pictures etxearekin sinatzea ahalbidetu zion, eta ekoizpen etxe horretan dozena bat lan egin zituen[2]. Nabarmentzekoa da 1928ko The Wedding March, Erich von Stroheimen zuzendaritzapean.
Jarraian, RKO Pictures izan zuen lantegi, eta bertan bere lan ezagunena filmatu zuen: King Kong (1933). Wrayk, ileordeko horaila aldean, 10,000 dolarreko saria jaso zuen film horretan aritzeagatik[3] eta arrakasta sekulakoa izan zen: RKO estudioak porrot egiteko zorian zebiltzan, baina salbazioa izan zuten.[4] Handik aurrera, lan txikiagoetan aritu zen eta, gerora eta lau hamarkadatan, telebistarako saioetan hartu zuen parte.
Peter Jackson zuzendariak filmaren bigarren bertsioa egitekoa zela, cameo batean agertzeko eskaintza egin nahi zion, baina jadanik hila zen.[5] Handik bi egunera eta omenaldi gisa, Empire State Building etxe orratzaren argiak ordu laurden batez amatatu zituzten.[6]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 'The Salt Lake Tribune', 2009ko urtarrilaren 26koa, "Utah-Hollywood connection runs deep", p. B2
- ↑ TCM.com - Fay Wray
- ↑ https://web.archive.org/web/20120224002132/http://emol.org/film/archives/wray/
- ↑ http://www.things-and-other-stuff.com/movies/profiles/fay-wray-2.html
- ↑ BBC News report of Wray's death
- ↑ [1]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fay Wray |
- (Ingelesez) Fay Wray Northern Stars atarian
- (Ingelesez) Wrayren biografia