Izazpi
Izazpi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 972 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Mendikatea | Izazpi-Samiñoko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Zumarragako Antio baselizatik goruntz doan bidetik. |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Izazpi[1] Gipuzkoako mendia da, Zumarraga, Azpeitia, Ezkio eta Itsaso artean kokatua. 972 metroko altuera du eta Beloki mendiaren alboan dago.[2] Eguraldi ona eginez gero, tontorretik Kantauri itsasoa eta Pirinioak ikus daitezke.
1990ean, Euskal Mendizale Federazioaren mendien katalogoan Izazpe izenarekin agertu zen;[3] katalogo horrek Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia jaso zuenez, eragin handia izan zuen, eta halaxe agertu izan zen 18 urtez. 2008ko uztailean, ordea, Euskaltzaindiak euskara batuan Izazpi zela erabaki zuen.[4]
Izazpiren aipamen zaharrena 1529ko urtekoa da, Amojonamiento de los términos de Velerayn entre Azpeitia e Çumarraga izeneko dokumentuko bi esaldi hauetan:[5]
« | [...] el dho çerro llamado Yçaspi [...]
[...] en el termino llamado Yçaspi ydoya [...] |
» |
Euskara zaharrean, idoia izenak «urmaela» edo «putzua» esan nahi du, eta zalantzarik gabe bi gurutzeen artean diren putzuez ari ziren.
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zumarraga (Ordu 1 eta 30 min.): Antiguako ermitatik, 495 metrotatik.
- Aratz-Matxinbenta (2 ordu): 120 metrotan abiatuta, Beasain eta Urrestilla arteko errepidean.
- Mandubiko mendatea (Ordu 1 eta 45 min.): 532 metrotan abiaturik. Beasain eta Azpeitia arteko errepidean.
- Ezkio ( 437 m ): Atxurtxako mendi-lepotik ( 633 m ).
Gurutzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1948ko ekainean inaugurtau zuten, Carlos Linazasoro "Altzeta"-ren ekimenez eraikia, EAJren eta mendizaletasunaren propagandista aktiboa izan zena. "Pakea eta maitasuna" esaldia grabatuta dago bertan.[6]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Izazpi[Betiko hautsitako esteka], Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura webgunean.
- ↑ Euskal Mendizale Federazioa: Euskal Herriko Mendien Katalogoa, 1990.
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Jose Luis UGARTE GARRIDO (1998): «Urretxu eta Zumarragako Toponimia», Onomasticon Vasconiae, 18. zenbakia, Euskaltzaindia. Ikus 334. orrialdea.
- ↑ Gipuzkoako F. Aldundia: "Izazpiko gurutzea".