Bizar-aitzur
Bizar-aitzur | |
---|---|
bizar-xafla | |
Bizar-aitzurra[1] bizarra kentzeko tresna bat da, larruazala bizar-xaflaren gehiegizko esposiziotik babesten duena bizar-labana batek eragin ahal dituen bezalako ebakien aukera gutxituz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizar-aitzurra erabili aurretik bizar-labanak erabiltzen ziren. Zauriak egiteko hauek zuten erraztasuna zela eta, labana eta azalaren babes batzuk asmatuak ziren aitzurra sortu aurretik. Ondoren etorri zen aitzurra, azala hobeto babesteko asmoa zuela.
Gaur egungo aitzurraren lehenengo tresnak —hau da, jada labana ez zirenak— 1888an sortzen zituzten Kampfe anaiek[2], eta alde bakarretik egiten zuten bizarra. Gaurkoen itxura zuten heldulekuak eta buruak, baina bestelakoa zen bizar-orria.
1900 urtearen inguruan zabalkunde handia lortu zuen aitzurrak, King C. Gillette enpresabururen bitartez. Ahobiko aitzurra horren asmakizuna[3] izan zen. Baita bizar-orri arina eta aldagarria erabiltzea ere. Lehen Mundu Gerran zabalkundea are handiagoa egin zen, modelo hau soldadu amerikarrei banatu zitzaienean (3,5 milioi).
Hemendik aurrera zenbait berrikuntza sortzen dira. Lehenengoa 1920. urtean Schick Razors-ek sortu zuen: orrien kartutxoa[4]. Kartutxoak zuzenean sartzen zuen orria aitzurraren buruan eta horrela babesten zuen erabiltzailea zaurietatik. Orri hauek estuak eta aho bakarrekoak ziren. Hala ere, bi sistema hauek, eta beste batzuk erabiltzen ziren garai horretan.
Beste hobekuntza bat etorri zen 1960an, Wilkinson-ek orriak altzairu herdoilgaitzez egiten hasi zenean. Batetik garbiagoak ziren eta bestetik gehiago irauten zuten. Segurtasuna areagotu zen 1970 hauek plastikozko kaxatxoetan sartzen hasi zirenean.
1974an Bic-ek erabili eta botatzeko aitzurra asmatu zuen. Batez ere plastikozko aitzurra zen eta orri txiki batez hornituta zegoen, hau da, merkea.
Gaur egungo egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun bizar-aitzurrak modelo askotakoak aurki ditzakegu: ahobiko orri sinpleetatik, orri anitzeko buru aldagarriak dituztenetaraino, erabili eta bota modeloak tartekatuz. Eta esan beharra dago gaur egun guztiek konpetentzia gogorra dutela bizar-aitzur elektrikoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Norbere Irudia, Ile-apaindegiak eta Estetika Hiztegia] [2009]
- ↑ «Espacenet – search results» worldwide.espacenet.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
- ↑ «Espacenet – search results» worldwide.espacenet.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Magazines, Hearst. (1934-10). Popular Mechanics. Hearst Magazines (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).