Bjarne Riis
Bjarne Riis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Herning, 1964ko apirilaren 3a (60 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Bizilekua | Sorengo |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anne Dorthe Tanderup (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
T-Mobile | 1996-2000 |
Safir (en) | 1986-1986 |
Lucas-Arkel | 1987-1987 |
La Vie claire | 1988-1988 |
Système U | 1989-1989 |
Castorama | 1990-1991 |
Ariostea (en) | 1992-1993 |
Gewiss-Ballan (en) | 1994-1995 |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 186 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bjarne Riis (Herning, Danimarka, 1964ko apirilaren 3a - ) txirrindulari ohi daniarra da. Frantziako Tourra irabazi duen txirrindulari daniar bakarra zen, harik eta 2022an Jonas Vingegaardek irabazi arte.
1986. urtean egin zuen debuta. Hasierako urteetan ez zuen garaipen handirik izan. 1989. urtean lehenbiziko etapa garaipenak izan zituen Italiako Giroan eta Etorkizuneko Tourrean.
1992. urtean Danimarkako txapeldun izatearekin bere txirrindulari ibilbideak bultzada handia izan zuen eta hurrengo urteetan garaipen handiak lortu zituen, tartean 1996. urteko Frantziako Tourra. 2007. urtean Kopenhagen emandako prentsaurreko batean 1993 eta 1998 artean EPOz dopatu izana onartu zuen[1] eta Tourreko garaipena eztabaidatua da, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) ez baitu oraindik erabakirik hartu.
1999. urtean Suitzako itzulian erori eta erretiratu egin zen. Ordutik aurrera Danimarkako Team Saxo Bank taldeko zuzendaria da. Bere gidaritzapean izandako garaipen handienak, 2006. urtean Italiako Giroa (Ivan Bassok) eta 2008. urtean Frantziako Tourra (Carlos Sastrek) izan dira.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987
- 3. Belgikako ekialdeko Tourrean
1988
- 2. Escandinaviako errepideko txapelketan
1989
- Frantziako Tourreko etapa 1 (taldekako erlojupekoa)
- Italiako Giroko etapa 1
- Etorkizuneko Tourreko etapa 1
- 2. Grand Prix de la Libération (taldekako erlojupekoa)
1990
- Etorkizuneko Tourreko 2 etapa
1991
1992
1993
- Italiako Giroko etapa 1
- 5. Frantziako Tourrean eta etapa 1
- 9. Munduko errepide txapelketan
1994
- Frantziako Tourreko etapa 1
- 2. Larcianoko Industria eta Eskulangintza Sari Nagusian
- 2. Joseph Vögli Memorialan
- 3. Copenhagueko Sei Egunetan (Urs Freulerekin)
- 5. Züricheko txapelketan
- 7. Lombardiako Giroan
- 9. Munduko errepide txapelketan
1995
- Danimarkako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Danimarkako Itzulia eta etapa 1
- 2. Herningeko Sei Egunetan (Urs Freulerekin)
- 2. Boucles de l'Aulnen
- 3. Frantziako Tourrean eta etapa 1 (taldekako erlojupekoa)
1996
- Danimarkako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Danimarkako erlojupeko txirrindularitzako txapelketa
- Frantziako Tourra eta 2 etapa [2]
- Sabatini Kopa
- Herningeko Sei Egunak (Silvio Martinellorekin)
- 2. Nazioen Sari Nagusian
- 3. Danimarkako Itzulian
- 3. Argovia Kantonamenduko Sari Nagusian
- 3. Emiliako Giroan
- 3. GP Telekomen (Jan Ullrichekin)
- 10. Munduko errepideko txapelketan
1997
- Amstel Gold Race
- Aarhus Sari Nagusia
- Midtbank Sari Nagusia
- Guillaume Tell Sari Nagusian etapa 1
- 2. Frankfurteko Sari Nagusian
- 2. Danimarkako erlojupeko txirrindularitzako txapelketa
- 2. Municheko Sei Egunetan (Silvio Martinellorekin)
- 3. Herningeko Sei Egunetan (Silvio Martinellorekin)
- 7. Frantziako Tourrean
1998
- Danimarkako taldekako erlojupeko txapelketa
- Midtbank Sari Nagusia
- Euskal Bizikletako etapa 1
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli Handia | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | UT | 86. | 100. | 43. | 101. | UT | 70. | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | — | — | 95. | UT | 107. | — | 5. | 14. | 3. | 1. | 7. | 11. |
Espainiako Vuelta | UT | — | — | — | — | — | — | — | UT | — | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria.info:1996ko Tourrean EPOa hartu zuela onartu du Bjarne Riisek, urte hartako garaileak[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ 2007ko maiatzaren 25ean, Bjarne Riisek Frantziako Tourrean dopatu egin zela onartu zuen. Hala ere, aitorpen hori egiteko unean, erreglamentuen araberan delitua preskribaturik zegoenez gero, Bjarne Riis garaipena mantendu zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bjarne Riis - ProCyclingStats
Aurrekoa Miguel Indurain |
Frantziako Tourraren irabazlea 1996 |
Ondorengoa Jan Ullrich |