Solna
Solna | ||
---|---|---|
Suediako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Konderria | Stockholmgo konderria | |
Uppland | Probintzia | |
Alkatea | Pehr Granfalk (en) | |
Herriburua | Solna (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 59°22′N 18°01′E / 59.37°N 18.02°E | |
Azalera | 21,66 km² | |
Mugakideak | Stockholm udalerria, Sundbyberg udalerria, Danderyd udalerria eta Sollentuna udalerria | |
Demografia | ||
Biztanleria | 85.696 (2024ko irailaren 30a) 432 (2024) | |
Dentsitatea | 4.287 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1971ko urtarrilaren 1a | |
Hiri senidetuak | Valmiera, Gladsaxe Municipality (en) , Kalamaria (en) , Pirkkala (mul) , Ski (en) , Burbank, Bemowo (en) eta Varsovia | |
Hizkuntza ofiziala | suediera eta finlandiera | |
http://www.solna.se/ |
Solna Suediako hiri bat da eta Stockholmgo konderriko hirugarren hiria da. 2015eko erroldaren arabera 76.158 biztanle ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stockholmen iparraldean kokaturik dago, hiriburuko Norrmalm eta Bromma barrutiez inguratuta. Azalerari dagokionez Suedia guztiko azalera txikiena duen hirugarrena da. Stockholmen suburbioa da erabat.
Haga parke ezaguna dauka eta bertan XVII eta XVIII mendetako hainbat jauregi daude. Haga, Ulriksdal eta Gustavo III.aren pabiloia.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi parrokiak osatzen dute udalerria, Solna berak eta Råsundak. Era berean funtzio administratiborik ez duten zortzi auzotan banatzen da: Bergshamra, Haga, Hagalund, Huvudsta, Järva, Råsunda, Skytteholm eta Ulriksdal.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suediako talderik onenetakoa den AIK Fotboll taldea bertakoa da eta AIK Solna izenaz ere ezagutzen da. Suediako 11 Liga eta 8 Kopa eskuratu ditu. Stockholm inguruko taldea izanik Djurgårdens IF-rekin lehia estua izaten du. Bere Friends Arena estadioan Suediako selekzio nazionalak ere jokatzen du.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Haga parkea.
-
Haga Echo Temple.
-
Solnako eliza.
-
Karlberg jauregia.
-
Solna Gymnasium (eskola).
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gladsaxe (Danimarka)
- Ski (Norvegia) (Norvegia)
- Pirkkala (Finlandia)
- Valmiera (Letonia)
- Burbank (California) (AEB)
- Kalamaria (Grezia)
- Bemowo (Polonia)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Suedieraz) Solnako udalerriaren webgunea