Edukira joan

Udako ordutegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Udako ordutegiaren erabilpena hedatuagoa dago bi hemisferioetan latitude handiagoa duten herrialdeetan.      Erabiltzen da      Dagoeneko ez da erabiltzen      Ez da inoiz erabili

Udako ordutegia (DST) eguzki ordu gehiago erabiltzeko sortutako ordu aldaketa da. Modu honetan egunean zehar eguzki argi gehiago izango dugu nahiz eta goizean murrizten den, horrela energia gehiago aurreztea lortzen dugu. Udaberri hasieran ordu bat aurreratzen da eta udazkenean aldiz, ordu bat atzeratzen da. Antzinako zibilizazio askok, aldiz, udan eguzki argiko orduak luzatzen zituzten.

Gaur egungo udako ordutegia Benjamin Franklinek proposatu zuen lehen aldiz eta geroago, 1907. urtean, William Willettek berritu zuen. Erabili zen lehen aldia, 1916. urtean izan zen I. Mundu Gerra bitartean ikatza aurrezteko asmoz. Arazo asko egon arren lurralde askotan ordutegi aldaketa hau erabiltzen da ordutik. Aldaketaren xehetasunak herriaren araberakoak izaten dira eta denboran zehar aldaketak jasaten ditu.

Benjamin Franklin-en erretratua

Antzinako zibilizazio batzuk, egiptoarra eta erromatarra esaterako, beraien ordutegia eguzkiarekiko egokitzen zuten gaur egungo udako aldaketa baino ordu-malgutasun handiagoarekin, normalean eguzki argia iraupen bereko hamabi ordutan banatzen zuten eta modu horretan argi orduak luzeagoak ziren udan zehar.

1784. urtean Benjamin Franklinek anonimoki gutun bat argitaratu zuen. Bertan, esaten zuen Frantziako jendeak kandeletan aurrezten zutela goizean ohi baino lehenago esnatuz eta modu horretan eguzki argi hobeto erabili ahalko zituzten. Franklinek proposatu zuena zera zen: leiho-tapei zerga ezartzea, kandelak mugatzea eta herritarrak egunero goizago esnatzea elizetako dorretako kanpaiak joz. Antzinako Erromak bezala XVIII. mendeko Europak ere ez zituen ordutegi finkoak. Hau ez zeukaten arren, denbora gutxian aldatuko zen, trenbidearen eta komunikazio sareen poderioz denbora estandar bihurtzeko beharra sortu zen.

William Willettek udako ordutegia asmatu zuen.

1905. urtean William Willet eraikitzaile ingelesak udako ordutegia sortu zuen ez zitzaiolako golfean jolasten zegoen bitartean gelditu behar izatea gustatzen, eguzki argirik gabe geratzen zelako. Bi urte geroago bere proposamena argitaratu zuen baina hau ez zen momentuan martxan jarri. Alemania, bere aliatuak eta Alemaniak okupatzen zituen lurraldeak izan ziren udako ordutegia ezartzen lehenak, 1916ko apirilaren 30ean. Ingalaterrak, gudan zeuden lurralde gehienak eta ia Europako lurralde gehienek jarraitu zioten. Errusiak eta beste lurralde batzuk urte bat itxaron zuten aldaketa egiteko eta Estatu Batuek, ez zuten ezarri 1918. urtera arte. Ordutik aurrera proposamen, doiketa eta kontraerabaki asko egon dira.

Abantailak eta desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1907. urtean Willettek egindako proposamena aisialdiko aktibitateak egiteko ahalmena pairatzen du eguzki argi gehiagorekin. Baina noski honek ez du egunaren iraunpena aldatzen: egunak luzeagoak izango dira udako solstiziotik urbilago daudenak, egun hauetan, goizean aprobetzatzen ez diren orduak arratsaldera pasatzean datza.

Energiaren erabilpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizean ordutegia atzeratzean eta arratzaldean luzatzean, energia ere aurrezten da ez delako hainbeste energia gastatu behar argiztapen artifizialean eguzki argia izanez gero. Egunean zehar eguzki argia gehiago erabili ahalko dugu udako ordutegian eta ez dugu eguzki argi pixka bat ere xahutuko. Adibidez Estatu Batuetan 1975. urtean ikusi zuten aldaketa hau eginez gero martxoan eta apirilean energiaren %1a aurrezten zutela. Teknologia Institutu Nazionala aldiz, urte bat geroago egindako ikerketan ikusi zuen energia kopuru hori ez zela aurrezten eta energia kantitate berdina erabiltzen zela. Australian 2000. urtean udako ordutegia erabiltzen hasi ziren negua amaitzear zegoenean baina goizean erabilitako elektrizitatearen kontsumoa zein honen prezioak gora egin zuten. Estatu Batuetan, 2007.urtean ez zegoen egon energia aurrezketa esanguratsurik baina gasolinaren kontsumo %1ean igo zen. Zenbat eta ekuatoretik urbilago egon orduan eta justifikazio gutxiago du ordu aldaketak. Izan ere, eguzki orduak berdintsuan dira udan zein neguan.

Udako ordutegiak osasunean zenbait efektu eragiten ditu. Lanerako ordutegi finkoa duten gizarteetan ordutegi aldaketak arratzaldean argi gehiago ekartzen du eta honekin batera, kalean ariketak egiteko aukera gehiago. Eguzkiarekiko erakusketa aldatzen du; baina abantaila edo desabantaila bat dela ezateko denbora eta pertsona kontutan hartu beharra dago, izan ere, eguzki argiak D bitamina jaurtitzen ditu azalera, baina gehiegizko erakusketak azaleko minbizia izatera eraman gaitzake. Eguzki argiak zerikusi zuzena du neguko depresioekin. Udako ordutegiak mota honetako depresioa duten pertsonei lagundu diezaieke, pertsona hauek lehenago jeikiaraziz baina halere badaude pertsonak kontrako sintomak jasaten dituztenak. Honetaz aparte, beste desabantaila batzuk ere badaude, esaterako, ordu aldaketak arazoak sortzen dituzte lo egiterako orduan, loaren efikazia eta iraupena murriztuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]