Erich Fromm
Erich Fromm (Frankfurt am Main, Alemania, 1900eko martxoaren 23 – Muralto, Suitza, 1980ko martxoaren 18a) Estatu Batuetako psikoanalista eta filosofoa izan zen, alemaniarra jatorriz.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1934ean Estatu Batuetara emigratu zuen, Alemania nazitik ihes, eta Ameriketan moldatu zuen bere obra.
Freuden ikasle izan zen, baina, hark ez bezala, pertsona biologiaren emaitza izateaz gainera, gizartearena ere bazela uste zuen. Frommek psikologiaren eta gizartearen psikoanalisiaren printzipioen bidez kultura-arazoei irtenbidea emanez, Frommek uste zuen gizadia gai izango litzatekeela psikologikoki gizarte osasuntsu bat eratzeko.
Erich Fromm 1900. urtean jaio zen martxoaren 23an, Frankfurt am Mainen. Bere gurasoak judu ortodoxoak ziren, eta bera euren seme bakarra izan zen. Jaio zen herrian bertan, 18 urte zituela, Frankfurt am Mainen hasi zituen jurisprudetzia ikasketak. 1919ko udan, Frommek Hidelbergeko Unibertsitatean hasi zituen ikasketak, eta soziologia ikasteari ekin zion, Alfred Weberrekin hasi zen ikasten, Max Weber soziologoaren anaia zenarekin, Karl Jaspersekin eta Heinrich Rickertekin. 1922an bere titulua jaso zuen, eta hurrengo urteetan zehar, psikoanlista bilakatzeko bere burua lantzen ibili zen Frieda Reichmann izeneko erietxe batean. 1930ean Frankfurteko Gizarte Ikerketa Institutuan sartu zenean, amaitu zuen bere entrenamendu psikoanalitikoa.
Fromm Mexiko Hirira joan zenean, 1949an, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAM) irakasle bihurtu zen eta psikoanalisi atal bat ireki zuen medikuntza fakultatean. Bitartean, Michigango Estatuko Unibertsitatean psikologiako irakasle ari zen 1957tik 1961era, eta New Yorkeko Unibertsitateko Arte eta Zientzietako graduondoko ataleko psikologiako irakasle laguntzaile 1962tik aurrera. UNAMen klaseak eman zituen erretiroa hartu arte, 1965ean, eta Mexikoko Psikoanalisien Elkartean (SMP) klaseak eman zituen ere, 1974ra arte. 1974an Mexiko Hiritik Muraltora (Suitza) joan zen bizitzera, eta 1980an hil zen etxean, larogehi urteak bete baino bost egun lehenago. Denbora guzti horretan, Frommek bere praktika klinikoari eutsi zion eta zenbait liburu argitaratu zituen.
Bere burua ateotzat hartu arren,[1] bere jarrera "ez-teista mistizista" moduan definitu zuen. [2]
Teoria psikologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1941eko bere hastapen lanarekin hasita, Askatatsunetik iheska (AEBetan Escape from Freedom eta Britainia Handian The Fear of Freedom izenez ezaguna), Frommen idazkiak nabarmenak izan dira uztartu dituztelako bai gai sozial eta politikoak eta baita oinarri filosofiko eta psikologikoak ere. Askatatsunetik iheska jotzen da, hain zuzen, psikologia politikoaren sorkuntzan mugarritzat. Bere bigarren lan nabarmena, Man for Himself: An Inquiry into the Psychology of Ethics, 1947an argitaratua, Askatatsunetik iheska lanaren jarraipena eta sakontzea da. Oro har, bi liburu horiek Frommen giza izaeraren inguruko teoriaren oinarriak jartzen dituzte. Frommen libururik ezagunena Maitatzearen artea izan zen, nazioarteko harrakasta bilakatu zen 1956an argitaratu zenetik, eta bertan aurreko bi liburuetan marraztutako giza izaeraren teoriaren printzipioak biltzen eta osatzen dira. Ondorengo liburuetan Maitatzearen artean agertu printzipioak behin eta berriz erabiliko ditu.
Erich Frommek proposatutako oinarrizko zortzi beharrak:
Need | Description |
---|---|
Transzendentzia | Gizakia mundura haren baimenik gabe jaulkia den unetik, gizakia bere natura harago joateko beharra du gauzak ala jendea sortuz ala suntsituz. Gizakiak gai dira suntsitzeko agresio edo biziraupenarekin zerikusirik ez duten hilketen bidez, baina era berean, sorkuntzarako gaitasuna dute eta baita sorkuntza horiek zaintzekoa ere.[3] |
Sustraitzea | Sustraitzea munduan sustraiak bota eta etxean bezala sentizeko beharra da. Modu produktiboan, sustraitzea gure amaren segurtasunetik harago hazteko eta kanpoko munduarekin loturak ezartzeko gaitasuna da. Ikuspegi ez produktiboan, amaren segurtasun eremutik harago mugitzeko beldurra sortzen da.[3] |
Identitate sentimendua | Identitate sentimenduak modu ez produktiboan taldearekiko adostasunean erakusten da, eta modu produktiboan, indibidualtasunean. The drive for a sense of identity is expressed nonproductively as conformity.[3] |
Orientazio markoa | Mundua eta bertan dugun lekuaren ulermena. |
Kitzikapena eta Estimulazioa | Helburu baten alde aktiboki borrokatzea, erantzun hutsera mugatu ordez. |
Batasuna | Pertsona baten eta "kanpoko natura- eta giza munduaren" arteko batasun-zentzua. |
Eraginkortasuna | Errealizatua sentitzeko beharra.[4] |
Ideia politikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frommen Askatasunetik iheska lan ezagunaren ardatza gizakiak autoritate- eta kontrol-iturri bat bilatzeko duen bultzada da, gizabanako baten benetako nahia askatasuna lortzea zela uste zen arren. Frommek ordena politiko modernoari eta sistema kapitalistari egindako kritikak Erdi Aroko feudalismoaren ideiak arakatzera eraman zuen. Askatasunetik iheska obran, balioa aurkitu zuen norbanakoaren askatasun ezan, egitura zurrunean eta Erdi Aroko gizarteko kideei eskatzen zitzaizkien betebeharretan:
« | Erdi Aroko gizartearen ezaugarri nagusia, gizarte modernoarekin alderatuta, norbanakoaren askatasun eza da... Baina, oro har, pertsona bat ez zen librea zentzu modernoan, ez baitzegoen ez bakarrik, ez bakartuta. Mundu sozialean leku bereizi, aldaezina eta ukaezina zuenez jaiotzatik, gizakia egituratutako osotasun batean zegoen errotuta, eta beraz, bizitzak zalantzarik gabeko esanahi osoa zuen... Konparazioan, lehiaketa gutxi zegoen. Norbanakoa egoera ekonomiko jakin batean jaiotzen zen, tradizioak zehaztutako mantenua bermatzen zuena, eta horrek betebehar ekonomiko jakin batzuk ezartzen zizkion hierarkia sozialean goi mailan zeudenekiko.[5] | » |
Frommen filosofia sozial eta politikoaren gailurra The Sane Society liburua izan zen, 1955ean argitaratua, sozialismo humanista eta demokratikoa defendatzen zuena. Batez ere Karl Marxen lehen lanetatik abiatuta, Frommek askatasunaren ideala berrindartu nahi izan zuen, ez baitzegoen jasota sobietar marxista gehienen ideietan, eta bai aldiz, sozialista libertarioen eta teorialari liberalen idazkietan. Frommen sozialismoak baztertu egiten zituen bai mendebaldeko kapitalismoa bai sobietar komunismoa, azken hori gizatasunik gabekotzat jotzen baitzuen eta alienazioaren fenomeno moderno ia unibertsalaren eragiletzat jotzen zuen. Humanismo sozialistaren sortzaileetako bat izan zen eta Marxen lehen idazkiak eta haien mezu humanista Estatu Batuetako eta Mendebaldeko Europako jendaurrean zabaldu zituen.
1960ko hamarkadaren hasieran, Frommek bi liburu argitaratu zituen pentsamendu marxistaren inguruan (Marx's Concept of Man (Marxen gizakiaren kontzeptua), eta Beyond the Chains of Illusion: My Encounter with Marx and Freud (Ilusio-kateetatik haratago: Marx eta Freudekin nire topaketa). 1965ean, mendebaldeko eta ekialdeko humanista marxisten arteko lankidetza sustatzeko asmoz, Frommek Humanismo Sozialista: Nazioarteko Sinposioa izeneko artikulu batzuk argitaratu zituen. 1966an, Amerikako Elkarte Humanistak Urteko Humanista izendatu zuen.
Denboraldi batez, Frommek parte-hartze aktiboa izan zuen Estatu Batuetako politikan ere. Estatu Batuetako Alderdi Sozialistarekin bat egin zuen 50. hamarkadaren erdialdean, eta ahal zuen guztia egin zuen MacCarthysmoaren joerei ikuspegi alternatiboa ematen. Ikuspuntu alternatibo hori ondoen adierazi zen 1961eko May Man Prevail? An Inquiry into the Facts and Fictions of Foreign Policy artikuluan. Hala ere, SANEren sortzaileetako bat izanik, Frommen aktibismo politiko indartsuena nazioarteko bake-mugimenduan izan zen, armamentu nuklearren lasterketaren eta Estatu Batuek Vietnamgo gerran parte hartzearen aurka borrokatuz. Eugene McCarthy senatariaren hautagaitza babestu eta galtzaile gertatu ondoren, Fromm AEBetako politikagintzatik erretiratu zen, baina artikulu bat idatzi zuen 1974an: Remarks on the Policy of Détente, Estatu Batuetako Kanpo Harremanetarako Batzorde Senatorialarentzat egindakoa. Frommek Nelly Sachs saria jaso zuen 1979an.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idatzi zituen lan ugarien artean (Freuden teoriari, erlijioari, marxismoari buruzkoak), The Art Of Loving (1956, Maitatzearen artea) eta Escape form Freedom (1941, Askatasunetik iheska) dira ezagunenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Keay Davidson: Fromm, Erich Pinchas, American National Biography Online, 2000
- ↑ (Ingelesez) Fromm, E. (1966). You shall be as Gods, A Fawcett Premier Book, 18 or.:ingelesez: Hence, I wish to make my position clear at the outset. If I could define my position approximately, I would call it that of a nontheistic mysticism.
- ↑ a b c (Ingelesez) Erich Fromm & Humanistic Psychoanalysis. 2011-11-12.
- ↑ (Ingelesez) Engler, Barbara. (2008). Personality Theories. Boston: Houghton Mifflin Harcourt Publishing Company. (based on The Sane Society and The Anatomy of Human Destructiveness)
- ↑ Fromm, Erich "Escape from Freedom" New York: Rinehart & Co., 1941, 41 – 42 or.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Askatasunetik iheska. Klasikoak, 1993 (PDF).
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Erich Fromm |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erich Fromm |