Dominatrix
Dominatrix (latinetik dominatrix, ‘subiranoa’ edo ‘anderea’; pluralean dominatrixak), edo emakume menderatzailea bondage, sadomasokismo, diziplina ingelesa, menderatze edo men egite sexu-praktiketan menderatzaile papera betetzen duena da; praktika hauek BDSM akronimoarekin izendatzen dira. Menderatzailea gizona bada "maisu" esaten zaio. Batzutan domme hitza erabiltzen da. Menperatuak gizonak zein emakumeak izan daitezke.
Irudia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo irudi esterotipikoan dominatrixek gomazko edo larruzko catsuit darama, takoi luzeetako botak edo lentzeria beltza, galtzerdi beltzak eta takoi luzeak. Dominatrix profesionalek horrelako janzkera eramaten dute. Estetika hau, «Larruzko Venua»rena, XX. mende hasieran zabaldu zen. Urte haietan, 20. eta 30. hamarkadetan, zigorkatze gaia erakusten zuten argazkiak eta irudiak asko zabaldu ziren.[1]
Harremana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Menderatuek, emakumeak zein gizonak, errespetuzko adierazpenekin zuzentzen zaizkie: «madame» edo «maîtresse». Dominatrix asko profesionalak dira: horrelako joku erotikoetan parte hartzeagatik kobratzen dute. Normalean, profesional horiek ez dituzte kontaktu sexualak izaten zeren eta hori prostituzioa izango bailitzateke.
Dominatrix ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Theresa Berkley (?-1836)
- Eugénie Guillou (1861-1933 inguru)
- Catherine Robbe-Grillet (1930)
- Gala Fur (1948)
- Maîtresse Françoise, Annick Foucault-en izengoitia.
- Maîtresse Nikita (1960)
- Maîtresse Cindy
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Underground zinemako adibide asko daude (Preaching to the Perverted (1997), Barbet Schroederen Maîtresse (1975), e.a.). Zinema komertzialean Stephen Lancek 2014an zuzendutako My Mistress filma dugu. Roman Polanskiren Bitter Moon filmean mundu horren erreferentziak badira ere.
Literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marika Moreski idazle frantziarra BDSM gaia duten liburuak idatzi ditu.
- Catherine Robbe-Grilletek, Jeanne de Berg izengoitiaz, horrelako eleberriak idatzi ditu, esaterako Cérémonie de femmes, 1985ean plazaratuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Dominatrixei buruzko artikulua.
- (Gaztelaniaz):Zer da dominatrix bat?