Melissa Benoist
Melissa Benoist | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Melissa Marie Benoist |
Jaiotza | Houston, 1988ko urriaren 4a (36 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Abeokuta (en) Denver |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Blake Jenner (2013, 2015 - 2017ko abendua) Chris Wood (2019ko irailaren 1a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arapahoe High School (en) 2007) Marymount Manhattan College (en) 2011) Artean graduatu : theater arts (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, dantzaria, telebista zuzendaria, ahots-aktorea, telebista-ekoizlea eta zinema ekoizlea |
Altuera | 1,73 metro |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | pop musika |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Melissa Marie Benoist (Houston, 1988ko urriaren 4a) aktore estatubatuarra da. Supergirl pertsonaiaren rola hainbat telesailetan betetzeagatik da ezaguna, baina aurrez Glee telesailaren 5. denboraldian aktore nagusia izan zen. Antzerkiari dagokionez Broadwayn debuta egin zuen 2018an.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Melissa Benoist Houstonen jaio zen, Texasen[1]. Aita Jim Benoist fisikaria zuen, frantziar jatorrikoa. Gaztea zela gurasoak banandu egin ziren eta amarekin Denver hirian (Colorado) hazi zen[2].
Hiru urte zituela dantza klaseak hartzen hasi zen eta nerabezaroan Littleton (Colorado) hiriko Antzerki akademiarekin Disneylanden hiru udatan musikaletan hartu zuen parte. Littletongo antzerki akademiarekin antzezlan asko egin zituen[3], bai eta Denverreko Town Hall Arts Centerren ere. Institutuko jaialdietara joan beharrean Evita antzeztu zuen Country Dinner Playhousen[3]. 2007an graduatu ondoren New Yorkera joan zen antzerki musikaletan ibilbidea egiteko asmoarekin[4]. 2011 urtean Marymount Manhattan Collegen Antzerki Artetan graduatu zen.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parte hartu zuen aurreneko filma Tennessee izan zen, Mariah Carey protagonista zuen. Hurrengo urteetan telesail batzutan agertu zen atal bakarrean. 2012an Glee telesailean hartu zuten eta laugarren sasoian ohiko aktorea izan ondoren 5. sasoian protagonistetako bat bihurtu zen. 2014an Whiplash filmean paper garrantzitsua izan zuen. Hiru Oscar Sari jaso zituen filmak, muntatze onena, soinu onena eta taldeko gizonezko onena izan baitzen.
2015ean Supergirl telesaileko protagonista izateko aukeratu zuten[5]. Kara Danvers eta Supergirl pertsonaia bikoitza egin zuen. Arrakasta handia izan zuen telesailak eta emakumezko superheroi batek lortzen zuen aurreneko prime-timea izan zen 1979ko Wonder Woman teleailaz geroztik[6]. Honi lotuta hainbat telesailetan hartu du parte Kara Danvers eta Supergirl pertsonaiak interpretatuz.
Hainbat filme ere egin ditu, Patriots Day eta Jay and Silent Bob Reboot esate baterako. Azken honetan bere burua interpretatzen du.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskolako aurreneko seihilekoan bizikletan zihoala taxi batek atzetik jo eta erori egin zen. Ordutik orbana dauka bekainean[7]. Hori dela eta bizikleta baten tatuaia egin zuen oinean[8]. 2015ean ezagutzera eman zuen Glee telesaileko korpotagonistarekin ezkondua zegoela, Blake Jenner aktorearekin[9], baina 2017an dibortziatu egin ziren[10]. Dirudienez harreman eskasa zuten bien artean, bortxakeria kasuak ere aipatu zituen[11].
2017an Chris Wood-en "I Don't Mind" webgunean gaixotasun mentalen estigma geldiarazteko lanean ari dela, onartuaz 13 urte zituenetik depresioa eta antsietate arazoak izan dituela[12]. 2019an Chris Woodekin ezkondu zen[13] eta 2020an haur baten esperoan daudela zabaldu dute[14].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2008 | Tennessee | Laurel | |
2014 | Whiplash | Nicole | |
2015 | Band of Robbers | Becky Thatcher | |
Danny Collins | Jamie | ||
The Longest Ride | Marcia | ||
2016 | Lowriders | Lorelai Baker | |
Patriots Day | Katherine Russell | ||
2017 | Billy Boy | Jennifer | |
Sun Dogs | Tally Petersen | ||
2019 | Jay and Silent Bob Reboot | Bere burua | |
2022 | Clerks III | Auditioner |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2010 | Blue Bloods | Renee | Atal bakarra |
The Good Wife | Molly | Atal bakarra | |
Law & Order: Criminal Intent | Jessalyn Kerr | Atal bakarra | |
Law & Order: Special Victims Unit | Ava | Atal bakarra | |
2011 | Homeland | Stacy Moore | 2 atal |
2012–2014 | Glee | Marley Rose | ohikoa 4. sasoian eta protagonista 5. sasoian |
2015–2021 | Supergirl | Kara Danvers / Supergirl | Protagonista |
2016–2020 | Arrow | Kara Danvers / Supergirl | Ohiko aktorea |
2016– | The Flash | Kara Danvers / Supergirl | Ohiko aktorea |
Legends of Tomorrow | Kara Danvers / Supergirl | 3 atal | |
2018 | Waco | Rachel Koresh | Telesail laburra |
2019 | Batwoman | Kara Danvers / Supergirl | Atal bakarrean |
2020 | Robot Chicken | Laura, Malorie Hayes | Ahotsa, atal bakarrean |
2024 | Master of the Universe: Revolution | Teela | ahotsa |
Girls on the Bus | Sadie McCarthy | Protagonista eta ekoizlea |
Websaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Websaila | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2017-2018 | Freedom Fighters: The Ray | Kara Zor-El / Overgirl (ahotsa) | Supergirl-en Earth-X bertsioa |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Antzezlana | Pertsonaia | |
---|---|---|---|
2000 | The Sound of Music | Brigitta von Trapp | Country Dinner Playhouse |
2003 | The Sound of Music | Liesl von Trapp | Littleton Town Hall Arts Center |
2006 | Bye Bye Birdie | Kim McAfee | Littleton Town Hall Arts Center |
A Chorus Line | Bebe Benzenheimer | Littleton Town Hall Arts Center | |
A Month in the Country | Vera Aleksandrovna | Littleton Town Hall Arts Center | |
2007 | Evita | Perónen maitalea | Country Dinner Playhouse |
Footloose | Ariel Moore | Littleton Town Hall Arts Center | |
Rodger and Hammerstein's Cinderella | Errauskine | Littleton Town Hall Arts Center | |
2009 | As You Like It | Rosalind | Theresa Lang Theatre |
Thoroughly Modern Millie | Millie Dilmount | Marymount Manhattan College | |
2011 | The Unauthorized Biography of Samantha Brown | Kelly | Goodspeed Musicals |
2018 | Beautiful: The Carole King Musical | Carole King | Stephen Sondheim Theatre |
Terms of Endearment | Emma Greenway-Horton | Geffen Playhouse |
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Saria | Kategoria | Telesaila | Emaitza |
---|---|---|---|---|
2013 | Teen Choice Awards | Izar debutaria | Glee | izendapena |
2016 | Saturn Awards | Telesaileko emakumezko aktore onena | Supergirl | izendapena |
Debutaria | Supergirl | irabazi | ||
2017 | Saturn Awards | telesaileko emakumezko aktore onena | Supergirl | irabazi |
Teen Choice Awards | akziozko TV emakumezko aktore onena | Supergirl | irabazi | |
Liplock aukeratua (Chris Woodekin) | Supergirl | izendapena | ||
TV Ship aukeratua (Chris Woodekin) | Supergirl | izendapena | ||
2018 | Saturn Awards | Telesaileko emakumezko aktore onena | Supergirl | izendapena |
Teen Choice Awards | akziozko TV emakumezko aktore onena | Supergirl | irabazi | |
2019 | Saturn Awards | Telesaileko emakumezko aktore onena | Supergirl | irabazi |
Teen Choice Awards | akziozko TV emakumezko aktore onena | Supergirl | izendapena | |
2021 | Critics' Choice Super Awards | Superheroien telesaileko emakumezko aktore onena | Supergirl | irabazi |
Saturn Awards | Telesaileko emakumezko aktore onena | Supergirl | izendapena |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Melissa Benoist, a Colorado native, takes flight as TV’s “Supergirl”» The Denver Post 2015-08-06 (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Tishgart, Sierra. «Melissa Benoist Reveals How She Landed the Role of Marley Rose on 'Glee'» Teen Vogue (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
- ↑ a b (Ingelesez) Moore, John; Post, Special to The Denver Post | The Denver. (2012-09-06). «“Glee” adds a new cast member from Colorado: Melissa Benoist» The Denver Post (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Hayes, Dade; Hayes, Dade. (2018-07-30). «Melissa Benoist On Playing Broadway’s Carole King, ‘Supergirl’s’ Topical Shift And ‘Glee’ Castmate Demi Lovato: Q&A» Deadline (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «'Supergirl' star Melissa Benoist on landing the role of a lifetime» EW.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
- ↑ Current Biography Yearbook 2017. Ipswich, Massachusetts: Grey House Publishing, 43-45 or. ISBN 9781619258488..
- ↑ (Ingelesez) «Melissa Benoist shares series of accident-prone stories on 'The Tonight Show'» EW.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Giddings, Caitlin. (2015-11-03). «TV's Supergirl Rides a Bike» Bicycling (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Glee's Melissa Benoist and Blake Jenner Are Married!» E! Online Mon Jul 13 10:55:00 PDT 2015 (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Melissa Benoist and Blake Jenner Finalize Divorce» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «'Supergirl' Star Melissa Benoist Opens Up in Emotional Video: "I Am a Survivor of Domestic Violence"» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Vargas, Alani. «'Supergirl' Star's Mental Health Campaign "I Don't Mind" Is So Important To Increase Awareness» Elite Daily (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Supergirl Costars Melissa Benoist and Chris Wood Are Married: Reports» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Melissa Benoist on Instagram: “A non-canine child is coming to our family very soon!!! 😱😆😭 @christophrwood has always been an old dad by nature but now he’s going to be a…”» Instagram (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)