Carlos Fernández Liria
Carlos Fernández Liria | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zaragoza, 1959 (64/65 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea 1981) Licentiate in Philosophy (en) Madrilgo Complutense Unibertsitatea 1987) doktoretza |
Tesi zuzendaria | Sergio Rábade (en) Gabriel Albiac |
Doktorego ikaslea(k) | César Rendueles (en) Luis Alegre Zahonero |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, filosofoa, senior lecturer (en) , bigarren mailako irakaskuntza katedraduna eta television writer (en) |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Carlos Fernández Liria (Zaragoza, 1959) filosofia irakasle, saiogile eta gidoilari espainiarra da. Podemosen erreferente ideologikoetako bat eta Eduardo Fernández Rubiño politikari maldridarraren aita da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sartreren irakurle porrokatua izan da nerabezarotik eta hain zuzen ere, Filosofian doktoratu zen autore horri buruzko tesi bati esker Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 22 urterekin Institutuko katedradun postua lortu zuen eta Bigarren Hezkuntzako irakasle izan zen Espainiako hainbat hiritan.
Laurogeiko hamarkadan, bigarren hezkuntzako irakasle zen bitartean, telebistako gidoilari jardunei ekin zion. Horrela, Santiago Alba Ricorekin eta Carlo Frabettirekin lankidetzan La bola de cristal programan parte hartu zuen. Gaur egun, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Filosofia Fakultateko irakasle titularra da eta zehazki, filosofia garaikidea eta askatasun-teoriak irakaste ditu.
Ezkerreko gizarte-mugimenduen erreferente bihurtu da. Batik bat, ezaguna bihurtu da bere irakasle lanari esker baina baita «Boloniako prozesuaren» aurka egindako militantziagatik. Aipatu beharra dago berak idatzitako Herritartasunerako Hezkuntza —Educación para la ciudadanía— liburua. Bertan hausnartzen du Espainian ikasgai hori ezartzearen inguruan. Komunikabideetan ere sarri agertu da bai irrati zein telebistan Venezuelako egoera eta bolibiarianismoaren inguruan gogoeta egiteko.
2011n Luis Alegrere Zahonerorekin batera, Pentsamendu Kritikoaren Askatzaile Saria jaso zuen Kapitalaren ordena: Zergatik Marx irakurtzen jarraitu —El orden de El Capital: Por qué seguir leyendo a Marx — liburuari esker.
Podemosen erreferentetzat hartzen da Ilustrazioko erakunde errepublikanoen alde egiteagatik eta herritartasunaren kontzeptuaren sustapenagatik. Halaber, gizon berri bat sortzearen asmoa sutsuki kritikatu du marxismoaren akatsetako bat dela uste baitu. Azkenik, bere eragina nabari daiteke alderdiaren koordinazioan bukatu zutelako bere ikasle eta jarraitzaileetako asko.[1][2]
Argitaratu dituen azken liburuak Amodioaren esanahia (Akal, 2020), Marx 1857: Metodoaren eta dialektikaren arazoa (Akal, 2019), Marx hutsetik (Akal, 2018), Zer izan zen bigarren errepublika? Gure historia gazteei azalduta (Akal, 2019), Zer izan zen gerra zibila? Gure historia gazteei azalduta (Akal, 2017) eta Populismoaren alde (Los Libros de la Catarata, 2016) dira. Gaur egun, Youtubeko kanal propioa du, "La Filosofía en Canal" izenekoa. Bertan berak prestatutako Filosofia ikastaroak eta iritzi-bideoak igotzen ditu.
Jarduera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofia irakasle gisa egindako lanaz gain, hainbat saiakera liburu argitaratu ditu filosofia, antropologia eta politika arloak jorratuz. Horrez gain, zenbait aldizkari eta komunikabidetan parte hartu du, hala nola Gara, Público, Archipiélago, Viento Sur, El Viejo Topo, Eldiario.es eta interneteko Rebelion.org eta Cuartopoder webgunetan.
Boloniako Prozesuaren aurka konpromiso sendoa hartu du. Hain justu, ikasle-mugimenduek bere ezarpenaren kontra egindako jarduera kritiko gehienetan parte hartu du, bai eta komunikabide nagusietan gaiari buruz egimdako eztabaidetan ere. Horri dagokionez, Boloniako Plana liburua argitaratu zuen eta Bolonia ez da existitzen liburuaren aitzinsolasa idatzi zuen. Bertan, irakaskuntza merkantilizatzearen aurkako borrokarekin konprometitutako ikasleen artikuluak biltzen dira.
Bolibartar Iraultzaren eta Hugo Chávezen, Venezuelako presidentearen, politikaren defendatzaile nagusieetako bat izan da eztabaida publikoan. Horrek atxikimendu eta kritika gogorrak ekarri dizkio.[3][4]
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eduardo Fernández Rubiño politikariaren aita da. Azken hau, Filosofia ikasketak egin zituen bere fakultatean eta ostean, Podemosen hasi zen lanean. Beranduago, Más Paísen sartu zen eta alderdi honi esker senatari eta legebiltzarkide ibili da.
Fernández Liriak salatu du 2006. urteaz geroztik BBVA Fundazioak ez dituela argitaratu urte horretako uztailean egin zituen Udako Unibertsateko ponentziak. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak urtero egiten dituen El Escorialen udako ikastaroak baina fundazioak ez ditu Liriaren formakuntzak argitara eman nahi.[5]
2016ko apirilean Populismoaren alde liburua aurkeztu zuen Pablo Iglesias Turrión, Luis Alegre Zahonero eta Emma Ingalarekin batera. Ekitaldian, istilu bat izan zen Pablo Iglesiasen eta Álvaro Carvajal El Mundo kazetariaren artean, eta komunikabideek horren berri eman zuten arratsaldean bertan.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste, liburu hauek argitaratu ditu:
- Sin vigilancia y sin castigo. Una discusión con Michel Foucault (Madrid: Libertarias, 1992) ISBN 84-7954-042-7
- El materialismo (Madrid_ Síntesis, 1998) ISBN 84-7738-565-3
- Geometría y tragedia. El uso público de la palabra en la sociedad moderna (Hondarribia: Hiru, 2002) ISBN 84-89753-70-9.
- ¿Para qué servimos los filósofos? (Madrid: Catarata, 2012). ISBN 978-84-8319-760-8.
- En defensa del populismo (Madrid: Catarata, 2016) ISBN 978-8490971246.
- Marx 1857. El problema del método y la dialéctica (Madrid: Akal, 2019) ISBN 978-84-460-4793-3.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EL ORDEN DE 'EL CAPITAL'. POR QUÉ SEGUIR LEYENDO A MARX - Sinopsis. Editorial AKAL
- ↑ Otra Vuelta de Tuerka - Pablo Iglesias con Carlos Fernández Liria
- ↑ Así 'babeaban' Luis Alegre y Carlos Fernández Liria por el chavismo. Periodista Digital
- ↑ Hugo Chávez y los medios. Me tiene frito
- ↑ Asturbulla: Los diez mandamientos y el siglo XXI: El artículo que no quiso publicar la Fundación BBVA
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artículos de opinión en la sección "Dominio Público" del diario Público
- Entrevista a Carlos Fernández Liria en Youkali
- Entrevista a C. Fernández Liria "coautor del libro Educación para la Ciudadanía" Attac Madrid
- WordPress.com: Carlos Fernández Liria
- Dialnet. Portal de difusión científica. Carlos Fernández Liria
- El País-La Comunidad. Vídeo: Carlos Fernández Liria expulsado en directo de la Cadena Ser
- Artículo de Opinión sobre la expulsión de Carlos Fernández Liria del Programa "La Ventana" de la Cadena SER por Santi Peña.
- Reseña de El orden de El Capital de Manuel M. Navarrete para Insurgente.org
- Video: Debate con el profesor Juan Bautista Fuentes sobre Chesterton