Edukira joan

Ehiztariak elurretan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ehiztariak elurretan
Jatorria
Sortzailea(k)Pieter Bruegel Zaharra
Sorrera-urtea1565
IzenburuaJäger im Schnee (Winter)
MugimenduaNorthern Renaissance (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak117 (altuera) × 162 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea eta paisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daLabours of the months (en) Itzuli
Iconclass23F42
Kokapena
LekuaKunsthistorisches Museum
BildumaKunsthistorisches Museum
InbentarioaGG_1838
JabeaNicolaes Jonghelinck (en) Itzuli, Archduke Ernest of Austria (en) Itzuli, Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa, Archduke Leopold Wilhelm of Austria (en) Itzuli eta Kunsthistorisches Museum
Argumentu nagusiawinter landscape (en) Itzuli

Ehiztariak elurretan nederlanderaz: Jagers in de Sneeuw, 1565eko Pieter Bruegel Zaharra flandriar artistaren margolan bat da. Taula gaineko oleoa da, 117 cm-ko altuera eta 162 cm-ko zabalera du. Gaur egun, Viena hiriko Kunsthistorisches Museumean ikusgai dago.

Margolan hau holandar margolariak egindako Hilabetekariak edo Urtaroak izenez ezagutzen den zikloaren parte da. Gaur egun, ohol gaineko bost xafla kontserbatzen diren arren, pentsa liteke hamabi hilabeteak errepresentatuko liratekeen bukatu gabeko seriea litzatekeela.

1565ean burututako lana da Niclaes Jonghelick-en enkarguz, eta behekaldeko erdigunean sinatuta eta datatuta dagoela antzeman daiteke. Gaur egun, Vienako Kunsthistorisches museoan aurki daiteke artistaren bestelako lanez osatutako gela batean.

Obren egituraketa eta antolaketa oinarrizkoak bihurtzen dira Brueghelen lanetan, tokiko kolore indartsuen erabilerarekin, hala, irudikatutako figura guztiek orokorrean hartzen duten izaera Boscoren pertsonaia endemoniatuen eraginaren ondorio da. Brueghelen gaitasun piktorikoa handitzen doan heinean, bolumenaren gabeziatik askatzen da, lerrotasunetik eta koloreak gailendu egiten dira marrazkiaren aurrean, espazioaren kontzepzio osoa lortuz. Figuren dimentsioak handitu egiten dira eta irekita geratzen den espazioa sortzea lortzen du. Bestalde, egitura eta mugimendua jada ez dira plano lau batean kokatzen, sakontasuna landuz zabaldu egiten baitira.[1]

Gaia (zikloa)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrean aipatu bezala margo hau Brueghelek egindako ziklo baten parte izanik, beste lau margolanekin bat egiten du. “Egun Lainotua, Egun Tristea”, “Uzta lantzen”, “Lastoa Batzen”, “Ehiztariak elurretan” eta “Andanaren itzulera”. Genero pinturan oinarritzen diren bost konposizio hauekin Herbereetako giroa adierazten du paisaiaren eta holandarren figuren bitartez. Urtaro bakoitzaren menpean izanik, zeregin ezberdin baten lanketaren beharra emanez.

Egun lainotsua, egun tristea
Uzta lantzen
Lastoa lantzen
Andanaren itzulera

Artistak paisaia gai nagusi duen lehen adibideetan, fondo soil batekin adierazten dira giroa definitzeko helburuarekin. Bere estiloa garatuz joan zen heinean, paisaiek tendentzia manierista antzeko bat hartzen dute, hau da, lehen planoa erdikotik nabarmenki aldentzen da eta era berean hirugarrenak erdikoarekin perspektiba ezberdina izatea lortzen du, unitate espazial desberdinak lortuz baina orokorrean gaia borobiltzeko balio duten batasun bat erantsiz.

Bere obretan adierazten diren ekintzak esanahi edo baliorik handienak dituzten momentuak dira. Kasu honetan, ehiztariak untxi bakar bat ehizatzetik itzulian daude, beraien irteera baliozkoa izan dela adierazteko edo animalia hil horrekin beraien burua zilegiztatzeko. Txakurrak akituta irudikatzen ditu, dardaraz hotz eta burua makur. Eskumaldean, talde bat errepresentatzen da txerria sutan erretzeko helburuz, landa guneko egunerokotasunaren seinale. Gainera, lehen planoan agertzen diren lau zuhaitz biluziek konposizio zehiar eta diagonala osatzen laguntzen dute perspektiban txikitzen doazen heinean. Lehen planoan sakontasuna esleitzen dio margoari, ikusleak paisairen bi alde ikusteko gaitasuna izango balu bezala.

Behekaldean errepresentatzen den herrixkarantz zuzentzen dira, urmael izoztu horretan patinatzaileekin batzeko asmoz. Xehetasunen lanketaren bidez, urtegi horretan figura beltzen taldeak somatu daitezke elurrari lotutako kirol ezberdinak praktikatzen.

Urmaelaren bestaldeko espazio guztiak argi uzten du margolariaren sakontasunaren kontzepzioaren gaitasuna. Deitaileekin, mendikateak, elizaren zinborrioa edo tximiniako sua itzaltzen saiatzen diren etxe horretako figurak islatzeko gai delako.

Zuhaitzen arrrama biluziek, bat egiten dute pertsonaien orban beltzekin. Baina hori ez da nahikoa elurraren zuriaren eta zeruko edo urmaeleko berde zurbilaren aurka egiteko. Margolan osoan gailentzen diren bi koloreak dira, izaera berezia erantsi eta paisaia horren esanguratsu egiten dutenak. Pigmentu zuriak indarra ematen dio obra piktorikoari zurrunago bilakatuz. Holandako negu hotz eta abailduaren adierazpena da, nekazal gune batean urtaro gogor eta trakets hori melankoniaz igarotzeko prestatzen dabiltzan nekazariak irudikatuz, baliabiderik ez eta ehizan gutxi irabazita itzulian datozen gizon eta txakur nekatuak dira. Kontrajarri egiten dira urmaelean dantzan eta jolasean dabiltzan horiekin, aisialdirako denbora badaukatela eta ustiatzen dakitela adieraziz, umearen xalotasunaren seinale elurrez estalitako Holanda horretan.

Xehetasuna

Brueghelek urteko garai bereizi batekin jolastu zuen, non imagina kalitate atenporal batean dagoen kokaturik.

Koloreen erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturaren inguruko ikuspegian Patinirri testigua hartu eta perfekzionatu egin zuela esan daiteke. Obra aberastu zuten kromatikoki eta jarraikortasun bat lortzen duen sakontasuna ematen dioten hiru planoren bitartez, trantsizio aberats eta anitzak lortzen ditu.

Margolanak joko kromatiko zailak adierazten ditu, zuri purua errepresentatzeko era dela eta. Hala ere, Brueghelek alternatiba paralelo bat aurkitu zuen. Etxeen eta zuhaitzen koloreek ikuslea erdiko planora zuzentzen dute eta hau kromatikoki oso ondo adierazita aurkitzen da izoztutako urmaeleko gainazal berde grisaren bitartez, fondorantza suge eran zabaltzen dena. Hotzaren argia, zuri puruaren erabilerak zuhaitz biluzien eta figuren gris-beltzarekin kontrastean geratzen da eta hoztasun hori nabarmendu egiten da sakotasuna helarazten duen zeru eta urmael urdinarekin.

Paisaia, natura errepresentatzeko bidetzat hartzen du Brueghelek. Pintura generoa eta egunerokotasunaren irudikapena lantzerakoan, bere margoak izaera dokumental-historikoak bihurtuz garaiko holandarren bizimodua erakusten dutelako era batean.

Brueghel Zaharra eta Paisaiaren generoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pieter Brueghelen estilo piktorikoa guztiz kontrajartzen da bere garaiko izaera italiarraren aurrean, baina nekazarien ohitura horietan mugatu nahi zuten gaitegi eta formetatik haratzago joan zen. Garaiko gizon intelektuala izanik, gai erlijiosoak giro holandar horretan sartzeko gaitasuna izan zuen. Paisaian oinarritutako artea handitu zuen serie honen bitartez eta Patinirren tradizioan oinarrituz, bere aurrekarietatik gailendu zen naturaren kontzepzioa errepresentatzerako orduan, bai eta espazio horietan bizidunak txertatzerako orduan. (G. Marlier, en La Siècle de Bruegel, 1963).

Gaiaren laikotzea ematerakoan, argumentu erlijiosoa desagertzen denean hausazko eta axolagabea bihurtzen da aitzakia.

Brueghelen obretan “elementuei” egiten zaizkien aipamen sinbolikoak, gizakiaren eta animalien jatorri berdinekoak izan daitezkeenak, guztiz desagertuko lirateke. Paisaia generoa margozten lehen artista “modernoa” izan dela esan daiteke, pasadizo sakratuak koadroaren zati txikiena hartuz, non “gaiak” ez duen garrantziarik hartzen, baizik eta zati natural baten errepresentazioak. (M. Brion, L´oeil, l ´espirit et la main du peintre, 1966).

Eta hala, Pieter Brueghel Zaharra XVI. mendeko margolaririk iraultzaileneetako bat kontsideratzen da, gaitegiaren, formaren eta estiloaren aldetik. Paisaia irudikapenetan ordea ez da berriz adierazkortasun berdinez errepresentatuko XIX. mendera arte. Erabilitako paleta kromatikoak eta egunerokotasuna errepresentatzeko izaera horrek ez du berriz, beste belaunaldirik jasoko artegintzaren historian.

Brueghelen eragina zinemagintzan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brueghelen pintura honek zinemagintzan ere bere agerraldiak izan dituela aipatu behar da. Andrei Tarkovskyren Andrei Rubliov (1966) filmeko sekuentzia batzuk margolan honen paisairen adierazpenean oinarritzen dira eta zuzendari berdinaren Solaris (1972) filmean pertsonaia nagusiak aurkitzen diren bulegoaren atzekaldean era dekoratiboan agertzen da margolana. Hala ere, beste sekuentzia baten berriz ere erreferentzia egiten zaio kameraren lehen planora hurbilduz eta xehetasunak erakustea ahalbideratuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Parlavecchia, Paolo: Enciclopedia del Arte, 2.liburuki, Ediciones Rueda, 2002, Madril, 34.or.

Kanpo Loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bianconi, Piero.: La obra pictórica de Brueghel, editorial Noguer, 1968, 14.or.
  • Martínez, Rosa.: Historia del Arte: Renacimiento y Manierismo, Oceano-Instituto Gallach, Bartzelona, 1508.or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]