Edukira joan

JavaScript Object Notation

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

 JavaScript Object Notation
Jatorria
Sorrera-urtea2001
Aurkikuntza data2001
Aurkitzailea edo asmatzaileaDouglas Crockford
Ezaugarriak
Media motaapplication/json
Deskribapena
OinarrituaJavaScript
Honen eragina jaso duREBOL (en) Itzuli
json.org

JSON (JavaScript Object Notationen laburdura, alegia, JavaScript objetu-notazioa) datuen elkartrukerako formatu arina eta irekia da. Testu hutsezko formatu hau datu egitura sinpleak hala nola atributu-balio bikoteak eta array asoziatiboak gordetzeko eta transmititzeko erabiltzen da (objektu izena hartzen dute). JSON formatua sareko konexio baten bidez datu egituratuak serializatzeko eta transmititzeko erabiltzen da. Batez ere zerbitzari baten eta web aplikazio baten arteko datuak trukatzeko erabiltzen da, XML-ren alternatiba izanik. Ajax aplikazioetan maiz erabiltzen da.

JSON JavaScript-etik eratorri bazen ere hizkuntza horretatik independentea da, eta programazio-lengoaia moderno askok JSON formatuko datuak sortzeko eta analizatzeko kodea dute. JSON fitxategi-izenek .json luzapena erabiltzen dute.

JSON formatua RFC 4627ean zehaztu zuen lehenengo aldiz Douglas Crockfordek. JSON formatuaren Interneteko MIME mota ofiziala application/json da. JSON fitxategiaren luzapena .json da.

'HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak' liburua.[1][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pereira Varela, Juanan. (2021). «HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  2. Pereira, Juanan. (2022). Github - juananpe/html5liburua - HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak. (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]