Kåre Willoch
Itxura
Kåre Isaachsen Willoch (Oslo, 1928ko urriaren 3a - ibidem, 2021eko abenduaren 6a) norvegiar politikaria izan zen. Norvegiarko 30. lehen ministroa izan zen 1981etik 1986ra.
Ekonomia ikasi zuen Osloko Unibertsitatean eta Schleswig-Holsteingo Norvegiako okupazio tropetan parte hartu zuen gerra amaitzean. Alderdi Kontserbadoreko kide izan zen eta diputatu izan zen 1958 eta 1959 artean. Bere alderdiaren buru izan zen 1970 eta 1974 artean. 1981eko urritik 1986ko maiatzera Norvegiako lehen ministroa izan zen. Bere gobernuan, estatu-monopolioak desegin zituen eta neurri araugabetzaileak sustatu zituen. Bere azken urteetan ezaguna egin zen giza eskubideen eta ingurumenaren babesaren alde egiteagatik.