Lazzaretto Nuovo
Lazzaretto Nuovo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte eta Lazareto |
Azalera | 0,0872 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°27′25″N 12°23′09″E / 45.456811°N 12.385735°E |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Ur-gorputza | Veneziako urmaela |
Lazzaretto Nuovo (euskaraz: «Lazareto Berria») Veneziako uhartea da. Veneziako urmaelan, San Erasmo kanalaren sarreran dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan beneditarren monasterioa izan zen. 1468an Veneziako Errepublikaren senatuaren dekretu batek izurritea mugatzeko erakundearen egoitza eta ospitalea bihurtu zuen. Erakunde mota hori ondoren mundu osoan zabaldu zen. Uhartean, hirian sartu aurretik, susmagarriak izan zitezkeen salerosgaiak biltzen ziren aztertuak izateko. 1576an emandako izurritean ere gaixotasunaren zantzuak zituztenak ospitale horretan aztertzen zuten eta, gaixotasuna baieztatu ondoren, Lazzaretto Vecchiora eramaten zituzten. Napoleonnen okupazioan gotorleku militarra bihurtu zen. Armadak 1975ean utzi zuen.
Gaur egun berreskuratzen ari da eta, dagoeneko, urtean 15.000 bisitari inguru izaten ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz)(Frantsesez):Informazio turistikoa.