Martxoaren 26
Itxura
Martxoaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita bosgarren eguna da, 86.a bisurteetan. 280 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1978 – Francoren diktadura ondorengo lehen Aberri Eguna ospatu zen Hego Euskal Herrian.
- 1980 – Txomin Olhagarai eta Ramuntxo Arruiz Iparretarrakeko kideak hil ziren prestatzen ari ziren lehergailuak eztanda eginda. Suprefetaren emaztearen autoari lehergailua jartzen ari zirela gertatu zen, Baionako ospitaleko aparkalekuan.
- 1985 – Ramon Basañez Jauregi Ziburun tirokatu zuten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1636 – Utrechteko Unibertsitatea sortu zen, Herbehereetako unibertsitaterik zaharrenetako eta handienetakoa.
- 1707 – "Batasunaren Akta" lege bihurtu zen, Ingalaterra eta Eskozia estatu bakarrean batuz.
- 2010 – 100 pertsona zeramatzan gerraontzi hegokorearra hondoratu zen Itsaso Horian Ipar Koreako uretatik gertu.
- 2024 - Kargaontzi battek Francis Scott Key zubiarekin talka egin eta berau erorrarazi zuen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1993 – 8. Korrikari hasiera eman zitzaion Iruñean, apirilaren 4an Bilbon amaitu zelarik.
- 1995 – Martxoaren 17an Donibane Garazin hasitako 9. Korrikari amaiera eman zitzaion Gasteizen.
- 2009 – 16. Korrikari hasiera eman zitzaion Tuteran, apirilaren 5ean Gasteizen amaitu zelarik.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1955 – Captain Lightfoot filma estreinatu zen, Douglas Sirkek zuzendu eta Rock Hudson eta Barbara Rush aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1997 – The Devil's Own filma estreinatu zen, Alan J. Pakulak zuzendu eta Harrison Ford eta Brad Pitt aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1954 – C. Walton Lillehei estatubatuar kirurgialariak lehen aldiz pertsona bati bihotza irekita ebakuntza egin zion.
- 2008 – Atapuercako aztarnategian Europan inoiz aurkitutako Homo baten hezurrik zaharrenak aurkitu zituzten.
- 2015 – Periscope, streaming transmisioaren bitartez bideoak egiteko softwarea atera zuten iPhonentzako. Androidentzako bertsioa urte bereko maiatzaren 26an atera zen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1944 – Frantziako errugbi txapelketaren finala: U.S.A.Perpignan taldeak Aviron Bayonnais 20-5 menderatu zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1949ko Bost Nazioen Txapelketa: Irlandak bigarren urtez jarraian txapelketa eskuratu zuen.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1716 – Dominique Cabarrus, lapurtar bankari eta armadorea (h. 1799).
- 1764 – Francisco de Paula Escudero, nafar militar eta politikaria (h. 1831).
- 1809 – Jose Juan Santesteban, gipuzkoar musikaria eta konposatzailea (h. 1884).
- 1898 – Jose Andia, euskal atleta.
- 1903 – Antonio Arrue, euskal idazlea (h. 1976).
- 1909 – Paco Bienzobas, euskal herritar futbolaria (h. 1981).
- 1925 – Joxe Lasa Apalategi, apaiza, euskal idazlea eta euskaltzalea (h. 1983).
- 1933 – Iñaxi Etxabe, gipuzkoar bertsolaria (h. 2020).
- 1937 – Roberto Morales, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1950 – María José Bozal, UPNko nafar politikaria.
- 1954 – Jose Martin Martinikorena, Martinikorena, esku huskako nafar pilotari ohia.
- 1959 –
- Juan Mari Atutxa Egiraun, bizkaitar idazlea.
- Patziku Perurena, euskal idazle eta pentsalaria.
- 1962 – Luis Maria Lopez Rekarte, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1967 – Julen Salaberria, nafar pilotari ohia.
- 1969 – Xabier Gezuraga, bizkaitar argazkilari eta espeleologoa, zeruko irudietan eta labar-artearen interpretazioan espezializatua.
- 1970 –
- Amaia Garbaio, nafar igerilari ohia.
- Juan Vallejo, arabar alpinista eta eskalatzailea, hainbat zortzimilako igo dituena.
- 1971 – Leire Arrieta, gipuzkoar historialaria, ikertzailea, unibertsitateko irakaslea eta idazlea.
- 1972 – Izaskun Oteo, bizkaitar saskibaloi-jokalari ohia.
- 1974 – Mikel Kortina, bizkaitar futbolari ohia.
- 1978 – Aitor Zulaika, gipuzkoar futbol entrenatzailea.
- 1980 – Iban Fagoaga, nafar futbolaria.
- 1981 –
- Naroa Intxausti, bizkaitar sopranoa.
- Xabier Ormazabal, gipuzkoar alpinista (h. 2004).
- 1982 – Mikel Arteta, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1987 – Iker Rodellar, gipuzkoar futbolaria.
- 1993 – Aitor Etxebarriazarraga, bizkaitar futbolaria.
- 1995 –
- Julen Irizar, gipuzkoar txirrindularia.
- Ibai Llanos, bizkaitar Interneteko-izar, youtuber eta esport-casterra da.
- 2004 - Lander Olasagasti, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1516 – Conrad Gessner, suitzar sendagile, naturalista, bibliografo eta filologoa (h. 1565).
- 1575 – Johann Carolus, historiako lehen egunkariaren editorea (h. 1634).
- 1794 – Julius Schnorr von Carolsfeld, alemaniar margolaria (h. 1872).
- 1824 – Julie-Victoire Daubié, frantziar kazetaria, frantziar unibertsitateetan lizentziatura lortzen lehen emakumea (h. 1874).
- 1847 – Annie Foore, herbeheretar idazlea (h. 1890).
- 1856 – William Massey, Zeelanda Berriko 19. lehen ministroa (h. 1925).
- 1859 – Alfred Edward Housman, ingeles aditu klasiko eta olerkaria (h. 1936).
- 1866 – Théodore Tissier, frantziar legelari eta politikaria (h. 1944).
- 1868 – Fuad I.a Egiptokoa, Egiptoko erregea (h. 1936).
- 1874 –
- Elisabeth Altmann-Gottheiner, Hochschule edo goi mailako eskola batean klasea eman zuen lehen emakume irakasle alemana (h. 1930).
- Robert Frost, estatubatuar olerkaria (h. 1963).
- 1875 – Syngman Rhee, Hego Koreako lehendabiziko presidentea (h. 1965).
- 1876 – Gilen Wiedekoa, Albaniako Printzerriko monarka (h. 1945).
- 1883 – Ethel Léontine Gabain, frantziar-ingeles artista (h. 1950).
- 1884 –
- Florence Ethel Johnson, australiar feminista, sindikalista eta hezitzailea (h. 1934).
- Augusta Van Buren, estatubatuar moto bidaiari aitzindaria (h. 1959).
- 1888 – María Bernaldo de Quirós, Espainiako lehen emakumea aeroplanoko nazioarteko pilotu titulua lortzen (h. 1983).
- 1893 – Palmiro Togliatti, italiar politikaria (h. 1964).
- 1894 – Viorica Ursuleac, errumaniar opera kantaria (h. 1985).
- 1898 – Rudolf Dassler, alemaniar kirol oinetakogilea, Puma kirol ekipamendu enpresaren sortzailea (h. 1974).
- 1904 – Emilio Fernández, El Indio, mexikar zinema zuzendari eta aktorea (h. 1986).
- 1905 – Victor Emil Frankl, austriar psikoanalista, logoterapiako psikoanalisi eskolaren sortzailea (h. 1997).
- 1907 – Louis Saguer, alemaniar-frantziar musikagilea (h. 1991).
- 1908 – Samuel Bronston, besarabiar jatorrizko estatubatuar zinema ekoizlea (h. 1994).
- 1909 – Irene González, galiziar futbolaria, Espainiako eta Galiziako futboleko lehen jokalaritzat hartua (h. 1928).
- 1911 –
- J. L. Austin, ingeles filosofoa (h. 1960).
- Bernard Katz, Alemanian jaioa britainiar sendagile eta biofisikaria, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2003).
- Tennessee Williams, estatubatuar antzerkigilea (h. 1983).
- 1913 –
- Paul Erdős, hungariar matematikaria (h. 1996).
- Jacqueline de Romilly, frantziar humanista izan zen, helenista, itzultzaile, saiakeragile eta akademikoa (h. 2010).
- 1914 – Roque Esteban Scarpa, txiletar idazlea (h. 1995).
- 1915 – Seán Ó hEinirí, uste denez irlanderazko azken hiztun elebakarra (h. 1998).
- 1916 –
- Christian Boehmer Anfinsen, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (h. 1995).
- Sterling Hayden, estatubatuar aktore eta idazlea (h. 1986).
- 1925 – Pierre Boulez, frantziar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 2016).
- 1926 – Magdalena Mouján, argentinar matematikaria (h. 2005).
- 1930 –
- Sandra Day O'Connor, estatubatuar epaile eta legelaria (h. 2023).
- Lolita Torres, argentinar aktorea eta kantaria (h. 2002).
- 1931 – Leonard Nimoy, estatubatuar aktore eta zinema-zuzendaria, Star Trek telesailean Mr. Spock pertsonaia antzezteagatik ezaguna (h. 2015).
- 1934 – Alan Arkin, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, musikari eta abeslaria.
- 1935 – Mahmoud Abbas, Palestinako presidentea.
- 1938 – Anthony James Leggett, britainiar fisikaria, 2003ko Fisikako Nobel Saria.
- 1940 –
- James Caan, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- Nancy Pelosi, estatubatuar politikaria.
- 1941 –
- Richard Dawkins, britainiar idazle, biologo ebolutibo, dibulgatzaile eta etologoa.
- Lella Lombardi, italiar auto-pilotua, 1 Formulan parte hartu duten bost emakumeetako bat (h. 1992).
- 1942 – Erica Jong, estatubatuar idazle eta poeta, emakumeen sexualitateari buruzko liburuengatik ezaguna.
- 1943 – Bob Woodward, estatubatuar ikerketa-kazetaria.
- 1944 – Diana Ross, estatubatuar aktore eta abeslaria, The Supremes taldeko abeslaria.
- 1948 –
- Steven Tyler, estatubatuar abeslari, musikari eta konposatzailea, Aerosmith taldeko liderra.
- Richard Tandy, ingeles teklatu-jotzailea, Electric Light Orchestra taldeko kidea (h. 2024).
- 1949 – Patrick Süskind, alemaniar eleberrigile, antzerkigile, saiogile eta gidoigilea.
- 1950 – Martin Short, kanadar-estatubatuar aktore, umorista, abeslari, gidoigile, idazle eta ekoizlea.
- 1951 – Carl Wieman, estatubatuar fisikaria, 2001eko Fisikako Nobel Saria.
- 1952 –
- Didier Pironi, frantziar 1 Formulako gidaria (h. 1987).
- Pedro J. Ramírez, espainiar kazetari eta idazlea.
- Gary Ruvkun, estatubatuar biologoa, 2024ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1953 – Elaine Chao, Estatu Batuetako Garraioko idazkaria.
- 1954 – Zdravko Zemunović, serbiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1956 – Park Won-soon, Seulgo alkatea (h. 2020).
- 1957 - Shirin Neshat, irandar-estatubatuar bideo-artista eta argazkilaria.
- 1958 –
- Elio de Angelis, italiar 1 Formulako gidaria (h. 1986).
- Alar Karis, Estoniako presidentea.
- 1960 – Isabel Mozún, espainiar atleta ohia, altuera-jauzian aditua.
- 1961 – Amanda Simpson, estatubatuar politikaria.
- 1962 –
- Juri Gidzenko, ukrainar jatorriko errusiar kosmonauta.
- John Stockton, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1963 –
- Amparo Larrañaga, espainiar aktorea.
- Berta Piñan, asturiar idazlea.
- 1969 – Almir de Souza Fraga, brasildar futbolari ohia.
- 1970 –
- Martin McDonagh, irlandar-ingeles antzerkigile, zinema gidoilari eta zuzendaria.
- Araceli Segarra, kataluniar alpinista, mendigoizale eta modeloa, Everest mendia igo zuen Espainiar Estatuko lehenbiziko emakumea.
- 1972 – Mar Sodupe, espainiar aktorea eta zuzendari laguntzailea.
- 1973 – Larry Page, Google bilatzailearen sortzaileetako bat.
- 1979 - Hiromi Uehara, japoniar jazz konpositorea eta piano-jotzailea.
- 1980 – Miguel Urbán, espainiar ekintzaile eta politikaria, Podemos-Ahal Dugu alderdiaren fundatzaileetakoa.
- 1983 –
- Toni Elías, kataluniar motoziklismoko pilotua.
- Karina Maruyama, japoniar futbolari ohia.
- 1984 – Aderounmu Adejumoke, nigeriar aktorea (h. 2024).
- 1985 –
- Jonathan Groff, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Keira Knightley, ingeles aktorea.
- 1986 – Rüzgar Erkoçlar, turkiar aktore, disk jockey eta modelo ohia.
- 1987 – Borja Viguera, espainiar futbolaria.
- 1990 – Shiho Tomari, japoniar futbolaria.
- 1991 – Laia Soler, kataluniar gazte literaturako eta errealismo magikoko idazlea.
- 1992 – Stoffel Vandoorne, 1 Formulako belgikar pilotua.
- 1994 –
- Michael Olunga, kenyar futbolaria.
- Paige VanZant, estatubatuar arte martzial mistoetako borrokalaria, wrestling borrokalaria eta modeloa.
- 1996 – Ailen Valente, argentinar gimnasta artistikoa.
- 2002 - Inma Rubiales, espainiar idazlea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1324 – Maria Luxenburgokoa, Frantzia eta Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1304).
- 1774 – Juan Manuel Urbina, arabar militarra (j. 1715).
- 1904 – Ramos Azkarate, euskal idazlea (j. 1847).
- 1947 – Ignacio Tabuyo, gipuzkoar baritonoa (j. 1863).
- 1960 – José Iruretagoyena, nafar militarra (j. 1879).
- 1980an, Baionako suprefetaren autoaren azpian lehergailu bat jartzen ari zirela:
- Ramuntxo Arruiz, Iparretarrak erakunde armatuko nafar kidea (j. 1958).
- Txomin Olhagarai, Iparretarrak erakunde armatuko lapurtar kidea (j. 1958).
- 1986 – Perpetua Saragueta, euskal idazlea (j. 1905).
- 2010 – Enrique Villar, arabar politikari eta ingeniari agronomoa, Logroñon (j. 1939).
- 2018 – Xabier Erro, nafar mendigoizalea (j. 1946).
- 2019 – Javier Miranda, nafar enpresari eta Osasunako presidentea (j. 1954).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 922 – Mansur al-Hallaj, persiar poeta eta sufismoaren irakaslea (j. c. 858).
- 1091 – Wallada, andalustar poeta (j. 994).
- 1211 – Antso I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1154).
- 1350 – Alfontso XI.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea (j. 1311).
- 1566 – Antonio de Cabezón, espainiar musikagile eta organo-jotzailea (j. 1510).
- 1625 – Giambattista Marino, italiar olerkari barrokoa (j. 1569).
- 1726 – John Vanbrugh, ingeles arkitektoa eta idazlea (j. 1664).
- 1783 – Anna Rosina de Gasc, alemaniar erretratugilea (j. 1713).
- 1797 – James Hutton, britaniar geologoa (j. 1726).
- 1814 – Joseph Ignace Guillotin, frantziar mediku eta politikaria (j. 1738).
- 1827 – Ludwig van Beethoven, alemaniar musikagilea (j. 1770).
- 1892 – Walt Whitman, estatubatuar idazlea (j. 1819).
- 1900 – Joaquín Fernández Aiarragarai, espainiar arkitektoa (j. 1821).
- 1902 – Cecil Rhodes, britainiar enpresaburua (j. 1853).
- 1920 – Samuel Colman, estatubatuar margolaria, Hudson Ibaiaren Eskolako kidea (j. 1832).
- 1923 – Sarah Bernhardt, frantziar antzerki eta film-aktorea (j. 1844).
- 1924 - Widad Hamdi, egiptoar aktorea, 600 pelikula baino gehiagotan protagonista izandakoa (j. 1924).
- 1926 – Constantin Fehrenbach, Alemaniako kantzilerra (j. 1852).
- 1931 – Fra' Galeas von Thun und Hohenstein, Maltako Ordenako 75. Printze eta Maisu Nagusia (j. 1850).
- 1940 – Spiridon Louis, greziar urketari eta korrikalaria, lehenengo Olinpiar Joko modernoen maratoiaren irabazlea (j. 1873).
- 1943 – Leonard Darwin, britainiar politikari, militar eta ekonomialaria, eugenesiaren defendatzailea (j. 1850).
- 1945 – David Lloyd George, britainiar politikaria, Erresuma Batuko Lehen Ministroa (j. 1863).
- 1957 – Édouard Herriot, Frantziako lehen ministroa (j. 1872).
- 1959 – Raymond Chandler, estatubatuar eleberrigilea (j. 1888).
- 1962 – Augusta Savage, estatubatuar eskultorea (j. 1892).
- 1969 – John Kennedy Toole, estatubatuar idazlea (j. 1937).
- 1973 – Noël Coward, ingeles antzerkigile, musikagile, zinema eta antzeki zuzendari, aktore eta abeslaria (j. 1899).
- 1979 – Jean Stafford, estatubatuar eleberrigile eta ipuingilea (j. 1915).
- 1980 – Roland Barthes, Euskal Herriarekin lotura handia izan zuen frantziar idazle, filosofo, literatura-kritikari eta semiologoa (j. 1915).
- 1983 – Anthony Blunt, britainiar artearen historialaria eta espioia, Cambridge bostetako bat (j. 1907).
- 1984 – Ahmed Sékou Touré, lehendabiziko Gineako presidentea (j. 1922).
- 1987 – Eugen Jochum, alemaniar orkestra-zuzendaria (j. 1902).
- 1991 – Henri Lhote, frantziar etnologo eta esploratzailea (j. 1903).
- 1992 – Rihei Sano, japoniar futbolaria (j. 1912).
- 1994 – Whina Cooper, zeelandaberritar irakasle, historialari eta ekintzailea (j. 1895).
- 1995 – Ko Takamoro, japoniar futbolaria (j. 1907).
- 2001 – Brenda Helser, estatubatuar igerilaria (j. 1924).
- 2002 – Odile Schweisguth, frantziar sendagilea, Europan onkologia pediatrikoaren aitzindaritzat hartua (j. 1913).
- 2004 – Takeshi Kamo, japoniar futbolaria (j. 1915).
- 2005 – James Callaghan, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1912).
- 2008 – Manuel Marulanda, Tirofijo, urte luzez FARCeko buru izandako gerrillaria, mundu osoan egon den gerrilaririk zaharrena (j. 1930).
- 2011 – Diana Wynne Jones, britainiar idazlea (j. 1934).
- 2015 – Tomas Tranströmer, suediar idazle, olerkari eta itzultzailea, 2011ko Literaturako Nobel Saria (j. 1931).
- 2020 – Michel Hidalgo, frantziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1933).
- 2021 – Ursula Happe, alemaniar igerilaria (j. 1926).
- 2023 –
- María Kodama, argentinar idazle, itzultzaile eta literatura-irakaslea (j. 1937).
- Virginia Norwood, estatubatuar fisikari, militar eta ingeniaria (j. 1927).
- 2024 – Richard Serra, estatubatuar eskultore minimalista (j. 1938).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Brauli, Goiko/Goikone eta Sara.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |