Nabila Espanioly
Nabila Espanioly | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | נבילה אספניולי |
Jaiotza | Nazaret, 1955 (68/69 urte) |
Herrialdea | Israel Palestina |
Hezkuntza | |
Heziketa | Haifako Unibertsitatea Hanburgoko Unibertsitatea Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra |
Hizkuntzak | arabiera hebreera ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Hadash (en) |
Nabila Espanioly, arabiarrez نبيلة إسبنيولي (Nazaret, 1955eko maiatzaren 6a) ekintzailea, feminista eta pedagogoa da, 48ko palestindar edo arabiar-israeldarra deitzen den belaunaldikoa. Zenbait elkarte feministatan lan egin ohi du. Bakearen eta Berdintasunaren aldeko Fronte Demokratikoaren aldetik Knéseterako hautagaia izan zen; eta Bakerako Mila Emakumeen artean izendatu zuten 2005 eta 2006 urteetan Bakearen Nobel sarirako.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1955eko maiatzaren 6an jaio zen Nazaret hirian, hamar kideko familia kristau batean. Nazareteko bigarren hezkuntzako institutuan graduatu ondoren, Gizarte Lana ikasi zuen Haifako Unibertsitatean eta Jerusalemgo Hebrear Unibertsitatean, eta Mendebaldeko Alemanian Psikologia Klinikoa ere ikasi zuen.
1987an bere jaioterrira itzuli zen. Lehen haurtzarorako programak garatzen aritu zen, 1989an, emakume-talde batekin batera, Nazareteko Haurtzaindegien Institutuko Al-Tufula (Haurtzaroa) ikastetxe pedagogikoa sortu zuen arte. Orduz geroztik, zentro horren zuzendaria izan da.
Urte horietan, lehen haurtzaroari, prestakuntzari, hezkuntzari eta orientabide pedagogikoari buruzko liburuak idatzi eta argitaratu zituen, eta gai horiei buruzko zenbait argitalpen arabiarretan parte hartu zuen. Palestinako emakumeen errealitate politiko eta sozialari buruzko dozenaka artikulu argitaratu ditu arabieraz, hebreeraz, ingelesez eta alemanez.
Aktibismo feminista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espanioly aktibista da Isha L'Ishan (Emakumearengandik emakumearengana), Haifako zentro feminista-arabiarra.[1]
2010. urtean, erakunde horrek eta beste erakunde batzuek Atida proiektua ezarri zuten, emakume arabiarrak lan-merkatuan sartzea eta haien bizi-baldintzak hobetzea helburu zuena.
2011. urtean, Emakumearen Nazioarteko Egunean omenaldia egiteko, Women Deliver erakundeak mundu osoan inspiratzaileak eta eragina zuten 100 emakume hautatu zituen; besteak beste, Nabila Espanioly, emakumeen eta haurren bizitza hobetu zuelako.[2]
Aktibismoa orokorrean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espaniolyk bere ibilbidean hainbat zeregin izan ditu. Israelgo gutxiengo arabiarrarentzako eta Israelen eta palestinarren arteko bakerako eskubide zibilen arloan lan egin zuen. Israelgo Funts Berriko (IFZ) zuzendaritza-batzordeko kidea izan zen eta Giza Eskubideen Batzordeko (HRC) lehendakari izendatu zuten Shatil batzarrean, IFZk gizartea aldatzeko ekimena.[3] Israelgo arabiarren berdintasun-eskubideetarako Mossawa zentroaren sortzaileetako bat izan zen, eta presidente kargua bete zuen. 2024an, Israelgo Bake eta Berdintasunerako Fronte Demokratikoko ekintzailea da.
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2005 eta 2006 urteetan, Bakearen aldeko mila emakumeetako bat izendatua izan zen Bakearen Nobel sarirako hautagai bezala.
- 2011. urtean, Emakumearen Nazioarteko Egunean omenaldia egiteko, Women Deliver erakundeak undu osoan inspiratzaileak eta eragina zuten 100 emakumeen artean hautatu zuen, emakumeen eta haurren bizitza hobetzeagatik.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Isha L’Isha – Haifa Feminist Center - End Slavery Now» endslaverynow.org.
- ↑ a b «An Unwavering Advocate for Girls and Women» Women Deliver.
- ↑ «New Israel Fund (NIF)» New Israel Fund (NIF).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- https://www.facebook.com/nabila.espanioly
- https://nabilaespanioly.wixsite.com/nabila-espanioly/bio
- https://www.spacewar.com/2003/030901184423.jjkw8zmd.html
- http://www.altufula.org/en/home
- http://www.altufula.org/en/category/2/Nazareth-Nurseries-Institute
- http://isha2isha.com/english/
- http://docstore.ohchr.org/SelfServices/FilesHandler.ashx?enc=6QkG1d%2FPPRiCAqhKb7yhsgA84bcFRy75ulvS2cmS%2F%2BjfEjPNRJxGsm7MKwQ6Y7%2FxSxBNrcz85VIcHgteANID8NyGVcExIX2UVTZsOIlrBR3OGrAv68pJEJdWDggrQVbXHJq2pWrZUVrL90dmujp8DA%3D%3D
- https://www.annalindhfoundation.org/members/al-tufula-nni
- https://www.kavlaoved.org.il/ar/%d7%a2%d7%95%d7%91%d7%93%d7%99%d7%9d-%d7%91%d7%97%d7%a7%d7%9c%d7%90%d7%95%d7%aa-%d7%a4%d7%95%d7%a1%d7%98-%d7%91%d7%93%d7%99%d7%a7%d7%94/
- https://yodaat.org/ar/item/publications/1000066.0
- http://english.shatil.org.il/our-mission/ artxibatua.