Tangart
Tangart-a (tangarra)[1] edo tanga (tangia)[2] landa-eremuan erabili izandako ontzi mota bat da, helduleku bakarrarekin.
Erabilpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edatekoa denean, orokorrean handia eta zilindro forma zakarrekoa da, normalean metalezkoa (zilarra, peltrea) baina beste materialak ere arruntak izan dira, hala nola zura, zeramika edo larrua.[3] Tangarrek estalki bat ere izan dezakete, eta beirazko hondoak dituztenak ere ohikoak dira.
Itsasoan, tangarrak marinelek ontzien barrena urez husteko erabili ohi izan duten tresna da. Tradizionalki egurrezkoa,[4] XX. mende erditik aurrera, plastikoa ere erabili izan da (leungarri ontzi erdibitu bat berrerabiliz, adibidez).[5]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tangarra ("tankard" eta "tanke" erdarazko hitzen jatorri berekoa) jatorriz egurrezko edozein ontziri esaten zitzaion (XIII. Mendean). Geroago hartu zuen edateko ontziaren esanahia.[3] Lehen tangak zurez eginak ziren, upelaren antzekoak, eta ez zuten estalkirik. Galesen, 2000 urteko zurezko tangart baten aztarnak aurkitu dira. [6] [7]
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zipreko tangart zuria, K. a. 1600–1150 ingurukoa
-
Estalkidun zeramikazko tanga txikia
-
Estainuzko tangarra.
-
Beirazko tanga modernoa.
-
XIX. mendeko Norvegiako tangarra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ZULUAGA, Domingo, 2009. Ibarrangelu, kantu eta kontu. Labayru Ikastegia, Ibarrangeluko Udala, Bilbao Bizkaia Kutxa, Bilbao. p.272 https://argitalpenak.labayru.eus/fso/item/document/43/Ibarrangelu%20kantu%20eta%20kontu.pdf
- ↑ Orotariko Euskal Hiztegia (15. lib.: subaga-usuztatu) p.149 https://www.euskaltzaindia.eus/dok/oeh/15lib_subaga-usuztatu.pdf[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b «Tan bark - Tawed | British History Online» web.archive.org 2011-05-25 (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
- ↑ «Gerardo López de la Monjaren zenbait argazki santurtziar (1855-1945)» Bolintxi 2019-10-30 (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
- ↑ Barrutia, Eneko. (2016-08-28). «arrantzalien fonotekie: Bizkaiko arrantzaleen hiztegia S-Z» arrantzalien fonotekie (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
- ↑ Tankard Blog
- ↑ Langstone tankard