4 × 400 metro erreleboak
4 x 400 m erreleboak edo errelebo luzea errelebo-lasterketa da, zeinetan taldea osatzen duten lau errelebolarietako bakoitzak 400 metro korritzen dituen . Lehenbiziko itzulia eta bigarrenaren aurreneko 100 metroak talde bakoitzak bere kaletik egin behar ditu, eta gainerako guztia kale librean.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]4 x 400 metroko errelebo-proba 4 × 100ekoaren oso antzekoa da, egin beharreko distantzian izan ezik. Lasterkari bakoitzak buelta osoa ematen dio aire libreko pistari, eta une horretan uzten dio lekukoa hurrengo taldekideari. Bai 4 x 100 bai 4 × 400 dira Joko Olinpikoetako atletismo programako errelebo probak.
Azelerazio eremurik ez izatea da 4 x 100 lasterketarekiko oinarrizko aldea; alegia, lekukoa hartu behar duen atletak transferentzia-eremuaren barnean azeleratu beharko du. Lehen atletak bere kalean egingo du lasterka, eta bigarren taldekideari emango dio lekukoa. Bigarren errelebista bere kalean ibiliko da lehen bihurgunearen bukaeraraino, eta hortik aurrera kale librea hartu ahal izanen du (noski, 1. kalera joko du, distantzia txikiagoa egiteko).
Hirugarren eta laugarren errelebista, normalean, 1. kalean kokatuko da, nahiz eta inguruabarren arabera (aurkariak oztopatzeko aukera, lehiakideak batera etortzea, etab.) beste edozein kaletan koka daitezke. Lau talde baino gehiago lehiatzen ez diren erreleboetan, lehenengo itzuliaren lehen kurba bakarrik egitea gomendatzen da. Kasu horretan, irteerako konpentsazioa 200 metro lauko baten antzekoa izanen da.
Arauak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deskalifikatzeko arrazoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]4 x 100-erako berberak, eta gainera:
-Hartzaileak eremua baino lehen hastea lasterketa
-200etik pasatzeko ordena ez gordetzea.
Karreretarako deskalifikatzeko gainerako arrazoiak aplikatu daitezke.
Lekukoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lekukoa berdina da 4 × 100 probarako.
Transferentzia- edo pase-eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lekukoaren pasea 20 m-ko eremu jakin batean egin behar da, transferentzia- edo pase-eremu deiturikoan. Pasea eremu horretan egiten ez bada, taldea deskalifikatu egingo da. Horretarako testigantza erabili behar da.
Errekorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IAAF Nazioarteko Atletismo Federazioaren arabera.[2][3]
Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundukoa | 2:54.29 | Ameriketako Estatu Batuak | Andrew Valmon, Quincy Watts, Butch Reynolds, Michael Johnson | Stuttgart, Alemania | |
Olinpikoa | 2:55.39 | Ameriketako Estatu Batuak | LaShawn Merritt, Angelo Taylor, David Neville, Jeremy Wariner | Beijing, Txina |
Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundukoa | 3:15,17 | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | Tatyana Ledovskaya, Olga Nazarova, Mariya Pinigina, Olga Bryzgina | Seul, Hego Korea | |
Olinpikoa | 3:15,17 | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | Tatyana Ledovskaya, Olga Nazarova, Mariya Pinigina, Olga Bryzgina | Seul, Hego Korea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 4 x 400 m erreleboak. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-9-26).
- ↑ «récord 4x400 metres relay outdoor men» www.iaaf.org.
- ↑ «récord 4x400 metres relay outdoor women» www.iaaf.org.