Acanthaceae
Acanthaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Acanthaceae |
Azpibanaketa | |
Acanthaceae, landare dikotiledoneo loredunen familia.
Landare belarkarak edo zuhaixkak izan ohi dira. Hostoak bakunak, osoak, konposatuak, dekusatuak eta estipularik gabeak dira.
Loreak, berriz, pentameroak, zigomorfikoak eta hermafroditak dira; androzeoa 2-4 lorezil didinamok osatzen dute; ginezeoa, aldiz, bi karpelo elkartuk.
Kolore deigarriko braktea bat izan ohi dute lore bakoitzaren azpian. Espezie batzuetan, braktea handia eta ikusgarria izaten da. Infloreszentziak zima-erakoak eta luku-erakoak izaten dira. Kaliza ezkila-formakoa edo ezpainbikoa izan ohi da.
Fruitua bi gelaxkako kapsula dehiszente bat da. Espezie gehienetan, haziak kako-formako txorten txiki bati lotuak egon ohi dira, haziak kapsulatik ateratzen dituen txorten bati lotuak.
Leku tropikal eta subtropikaletan bizi dira. Lau bizileku nagusiak Indonesia eta Malaysia, Afrika, Brasil eta Erdialdeko Amerika dira. Ia habitat guztietan aurki ditzakegu familia honetako espezieak, oihan itxi eta irekietan, sastrakadietan, belardi eta haran hezeetan, kostaldean, zingira inguruetan eta mangladietan.
Familiako espezie batetik, Acanthus mollis edo akantotik, datorkio izena familiari. Lurralde epeletako lorategietan landatzen den espezie bat da. Antzinako Grezian, landare horren hostoak izan ziren inspirazio-iturri kapitel korintoarrak apaintzeko.
Akantoaren familiakoak 256 genero eta 2.770 bat espezie dira. Genero gehienak talde hauetan multzokatuta daude:
- Acanthoideae subfamilia:
- Acantheae tribua
- Ruellieae tribua
- Andrographinae azpitribua
- Barleriinae azpitribua
- Justiciinae azpitribua
- Ruelliinae azpitribua
- Nelsonioideae subfamilia
- Thunbergioideae subfamilia
Genero hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Germplasm Resources Information Networkaren (GRIN) arabera 265 genero ditu.
|
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Family: Acanthaceae Juss., nom. cons.. in: Germplasm Resources Information Network. Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila 2003-01-17.
- ↑ Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» (PDF) Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121. doi: ..