Edukira joan

Arte zinetikoa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Alexander Calder-en eskultura mugikorra

Arte Zinetikoa artelanaren mugimendua  elementu plastiko nagusitzat erabiltzen duen joera da. Pintura eta eskultura garaikidearen tendentzia artistikoetako bat da, mugimenduaren estetikan oinarritua.

Espresio artistikorako mugimendua  erabili zuten artistak lehenagotik egon baziren ere, 1950eko hamarkadaren erdialdean Arte Zinetikoa mugimendu gisa lehen aldiz estreinatu zen Parisko "Le Mouvement" erakusketan, eta hamar urte geroago arrakasta handia lortu zuen New York-eko Arte Modernoko Museoan egindako "The Responsive Eye" erakusketan.

Eskultura eta pintura zinetikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte zinetikoa nahiz optikoa mugimenduaren estetikan oinarritzen diren korronte artistikoak dira. Gehien bat eskultura lanak egiten dira dira, higikorrak diren elementuak erabilitzea errazagoa suertatzen baita.

Pinturaren esparruan, “OP Art” bezala ere deitua, mugimendua ilusio optikoen bidez helarazi daiteke,  gure begiek ezin baitituzte begiratu aldi berean bortizki kontrajarrita koloreztatuta dauden bi gainazal. Kasu honetan Victor Vasarely bere irudietan efektu optikoak eragin zituen koloren erabileraren bidez eta korronte artistiko honen errepresentate nabarmenetako bat kontsideratzen da.

Artistek euren obrei mugimendua eman nahi izatea ez zen inondik ere gauza berria. Italiako futuristek argi eta garbi utzi zuten beren manifestuetan mugimendua eta lastertasuna funtsezko elementuak zirela eta artelanetan sartu beharrekoak zirela.

Arte zinetikoaren lehenengo adierazpenak 1910eko hamarkadan aurki ditzakegu, mugimendu futuristarekin eta Marcel Duchampek eginiko obra batzuekin batera. Aurrerago, 1930eko hamarkadan, frantses margolari eta marrazkilari honek hiru dimentsioko obra motordunak egin zituen, ikusleak mekanismo baten bidez martxan jar zitzakeenak. Hala, beraz, XX. mendearen lehenengo erdian artista batzuk beren obrei mugimendua ematen ahalegindu ziren. Hala ere, ezin da esan arte zinetikoa egin zutenik, mugimendua ez baitzen obraren helburu nagusia.

Alexander Calderen eskultura mugikor edo "mobil"-etako bat.

Beranduago, Alexander Calderek haizearen bidez mugitzen ziren eskulturak sorrarazi zituen, metalezko pieza txikiak alanbre baten bidez elkar loturik daudelarik. Izan ere, 1954an arte zinetikoa adierazpena modu ohikoago batean erabitzeari ekin zioten horrelako eskulturak izendatzeko, haizearen, gizakien edo bestelako mugimenduaren biden eraginez mugitzen direnak, hain zuzen ere. Hala ere, terminoa 1920an sortu eta lehenengo aldiz erabili zen Naum Gaboren Manifestu Errealistan, bere lehen obra zinetikoa sorrarazi zuen garaian, hain zuzen ere.

Arte zinetikoa oso erabilia izan zen 1960ko hamarkadaren erdialdetik, 1970eko hamarkadaren erdialdera arte. Bauhaus Eskolaren bitartez ezarri zen guztiz arte plastikoen ikaskuntzan eta panoraman, diseinu modernoaren hezkuntzan ezinbestekoa bilakatuz.[1]

Mugimenduaren ezaugarriak eta motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arte zinetikoa
Arte zinetikoa

Haren sorreraren oinarriak teknologiaren eta zientzia optiko zein matematikoen garaiko hobekuntza dago. Hortaz erlazio zuzena du hauen hobekuntza eta erabilpenarekin.[1]

Hortaz, gaur egun, arte zinetikotzat hartzen da ikuslearen mugimendua eskatzen dituzten obrak. Mugimendua modu desberdinen bidez sor daiteke: efektu optikoen bidez, ikuspuntuaren arabera, argiak eraginda, etab.

Obrek eragiten duten mugimenduaren arabera arte zinetiko mota desberdinak desberdindu daitezke:

  • Egonkorrak: obra hauek elementu finkoak dituzte, horregatik ikusleak honen inguruan mugitu behar dira mugimendua ikusteko
  • Higikorrak: mugimendu erreala adierazten duten faktore desberdinek eraginda, egitrua denbora guztian aldatuz
  • Barneragarriak: espazio erreal batean dagoen egitura da, zeinetan ikusleak sartu behar diren mugimendua ikusteko bera mugitzen den bitartean

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Chen, Guang-Dah; Lin, Chih-Wei; Fan, Hsi-Wen. (2015). «The History and Evolution of Kinetic Art» International Journal of Social Science and Humanity 5 (11): 922–930.  doi:10.7763/ijssh.2015.v5.581. ISSN 2010-3646. (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]