Atalo III.a
Atalo III.a | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pergamo, K.a. 170 |
Heriotza | Pergamo, K.a. 133 (36/37 urte) |
Familia | |
Aita | Eumenes II.a |
Ama | Stratonice of Pergamon |
Ezkontidea(k) | Berenice (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Atalidar dinastia |
Jarduerak | |
Jarduerak | subiranoa |
Atalo III.a Filomentor (antzinako grezieraz: Ἄτταλος Γ΄, «Ama maite duena») (K.a. 171-K.a. 133) Pergamoko atalidar dinastiako azken erregea izan zen, K.a. 138 eta K.a. 133 bitartean gobernatuz.
Atalo II.aren oinordekoa izan zen, honekin zuen harremana, harremanik izan bazuen, ezezaguna delarik. Atalo III.ak ez zuen interes handirik jarri Pergamoko gobernuan, eta, bere denbora, medikuntza, botanika eta lorezaintza ikasten eman zuen, baita beste gai batzuetan ere. Ez zuen semerik, ezta oinordeko propiorik ere izan, eta, bere testamentuan, bere erresuma Erromatar Errepublikari utzi zion.[1] Tiberio Grakok, Pergamoko altxorra, publikoki erromatar guztiei banatzea eskatu zuen, baina Senatuak muzin egin zion.
Pergamon, ez zuten, guztiek, gogo onez onartu erromatar domeinua. Aristonikok, Ataloren anaia eta aurretik errege izan zen Eumenes II.aren semea zela adierazi zuena, klase baxuetan matxinada bat antolatu zuen. Matxinada, K.a. 129an menderatua izan zen, eta Pergamoko erresuma, Erroma, Pontoko Erresuma eta Kapadoziaren artean banatu zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Hansen, Esther V.. (1971). The Attalids of Pergamon. Ithaca, New York: Cornell University Press ISBN 0-8014-0615-3..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atalo III.a |