Edukira joan

C bitamina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azido askorbiko» orritik birbideratua)
C bitamina
Formula kimikoaC6H8O6
SMILES kanonikoa[CH(O)[CH]1OC(=O)C(=C1O)O&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
SMILES isomerikoa
OC[C@H](O)[C@H]1OC(=O)C(O)=C1O
MolView[CH(O)[CH]1OC(=O)C(=C1O)O 3D eredua]
Motatetronic acid (en) Itzuli eta DL-ascorbic acid (en) Itzuli
EstereoisomeroaD-ascorbic acid (en) Itzuli, erythorbic acid (en) Itzuli eta L-isoascorbic acid (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua192 °C
Masa molekularra176,032087976 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaAscor L 500 (en) Itzuli
Rolafree radical scavengers (en) Itzuli, Antioxidatzaile eta Bitamina
Identifikatzaileak
InChlKeyCIWBSHSKHKDKBQ-JLAZNSOCSA-N
CAS zenbakia50-81-7
ChemSpider10189562
PubChem54670067
Reaxys3549814
Gmelin29073
ChEBI506552
ChEMBLCHEMBL196
ZVG40250
EC zenbakia200-066-2
ECHA100.000.061
CosIng74328
RxNorm1151
Human Metabolome DatabaseHMDB0000044
KNApSAcKC00001179
UNIIPQ6CK8PD0R
NDF-RTN0000146025
KEGGC00072
PDB LigandASC

C bitamina, azido askorbiko izenaz ere ezaguna, gizakiak batik bat barazkien, esnearen eta fruta zitrikoen bidez lortzen duen bitamina bat da.

Oso apurkorra da, beroak, argiak eta lehortzeak suntsitzen baitute. Horregatik, kontserbek eta esne esterilizatuak ez dute.

Animalia eta landare ugarik ekoizten dute: bide anaboliko horien molekula aitzindaria glukosa da. Gizakiak, aldiz, ezin du sintetizatu, eta dietaren bitartez lortzen du.

Bitaminaren gabezia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abitaminosi edo bitamina honen faltak, eskorbuto izeneko gaixotasuna eragiten du. Gainera, "askorbiko" izena, gaixotasun honetatik datorkio C bitaminari.

Bitamina honen landare-iturri garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A bitamina bezala, C bitamina ere bitamina antioxidatzailea da eta erradikal askeen eraginagandik babesten du gorputza, horrela, zahartzaro goiztiarra eragotziz. Gainera, beste mineral eta bitamina batzuen absortzioa errazten du (esaterako, burdinarena), Alzheimerra eta arteriosklerosia bezalako gaixotasunetatik babesten du, hortz eta hortzoien garapenean parte hartzen du, zaurien orbaintza-prozesuan eta kolagenoaren eraketan ere, bihotzeko gaixotasunetatik babesten du... Linus Paulingek egindako aurkikuntzek C bitaminak gorputzaren immunitate-sistema indartzen zuela eta gripetik babesten zuela zioten, baina 1990etik aurrera eginiko ikerketek hori guztia ezeztatzen dute.

Bitamina horren eguneroko dosia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago batere argi zein den gorputzak behar duen bitamina horren kopurua. Izan ere, gizakiak beste edozein primatek baino 50 aldiz gutxiago behar du. Hainbat erakunderen arabera, honela izango litzateke: Erresuma Batuko Food Standards Agencyk dioen eguneko 40 miligramoko kopurutik, Robert Cathcartek dioen gehienezko 200.000 miligramoko kopurua arte. Azken horrek dosia igotzen du, pertsonari beherakoa egiten zaion arte. Orduan, beherakoa eragiten ez duen gehienezko dosia gomendatzen du. Baina, berez, ohituraz 60 miligramoko dosia gomendatzen da eguneko.

Beste erabilera batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produktu enbasatu askoren kontserbarako gehigarri gisa ere erabiltzen da. Kasu horretan, edukiontzian E 330 jartzen du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]