Edukira joan

Babes publikoko etxebizitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Babes ofizialeko etxebizitza» orritik birbideratua)
Barra Kodearen eraikina, babes ofizialeko etxebizitzetarako eraikia Donostian.

Babes publikoko etxebizitza[1] (BPE) edo babes ofizialeko etxebizitza[2] (BOE; gaztelaniaz: Vivienda de Protección Oficial) Hego Euskal Herriko administrazioek araututako etxebizitza mota bat da, tamaina, ezaugarriak eta prezioa erregulatuta dituena[3]. Helburua da merkatuko etxebizitza ohikoan garestiegietara sarbiderik ez duten herritarrei etxea edukitzeko aukera erraztea, ongizate estatuaren zerbitzu gisa.

Honako ezaugarriak izan ohi dituzte[3]:

  • Etxebizitza jaso eta abantaila fiskal edota ekonomikoak lortu ahal izateko aurrezarritako baldintza batzuen araberakoa da.
  • Ohiko eta behin betiko bizitza izatera bideratuta dago.
  • Gehienezko azalera mugatua dago.
  • Salerosketarako muga jakin batzuk dituzte jabeek, behin eskuratutakoan. Etxeak BOE izaten jarraitzen duen bitartean, administrazioak du etxearen salmenta prezioa erabakitzeko eskumena, eta erosteko lehentasuna ere badu.

Mota desberdineko etxebizitzak daude: dministrazioak kudeatzen daituenpromozio publikokoak, eta romozio pribatukoak ere bai. Alokairu arauturako sortzen diren etxebizitzak ere badaude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hirigintza Zuzenbidea Hiztegia] [2018] eta [Arkitektura hiztegia] [2022]
  2. Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009] eta [Arkitektura hiztegia] [2022]
  3. a b «Gaztebizz - Gazte Informazioa - Etxebizitza - Zer da BOE bat?» www.gaztebizz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]