Bartolome Olaetxea
Itxura
Bartolome Olaetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gautegiz Arteaga, 1723 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 1795 (71/72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa |
Bartolome Olaetxea edota Bartholome Olaetxea (Arteaga Derio, Derio, Bizkaia, 1723 – 1795) XVIII. mendeko euskal idazle eta apaiz bizkaitarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laukarizko erretore eta Bilboko erietxeko kapilau izan zen.
Cristinauben doctrina idatzi zuen 1775ean. Bizkaieraz idatzitako kristau ikasbidea da. Argitaraldi ugari eta zabalkunde handia izan du. Bertso hauei buruz zera dio Luis Villasantek: “Hain bertso biziak dira Chaho liluratuta eta txundituta utzi zutela, honek Europako herri literaturetan zail zela horrelakorik aurkitzen esaten digularik, benetako obra ederrak direla, maisu-lana, chef d’oeuvre bat direla azpimarratuz” (1991, XXIII. or.); eta haren euskarari buruz: “en un vizcaíno enteramente popular” (Villasante 1979, 123. or.).
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cristinauben doctrina (1763, Thomas Robles ta Navarro)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.