Edukira joan

Bartzelonako Euskal Etxea

Koordenatuak: 41°23′04″N 2°10′55″E / 41.38456°N 2.18191°E / 41.38456; 2.18191
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bartzelonako Euskal Etxea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Koordenatuak41°23′04″N 2°10′55″E / 41.38456°N 2.18191°E / 41.38456; 2.18191
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1979
Arkitektura
Webgune ofiziala

Bartzelonako Euskal Etxea Kataluniako Bartzelona hiriburuko Ciutat Vella barrutian dauden El Born eta La Ribera auzoetan kokatzen da, Santa Maria del Mar elizatik hurbil. Bertan hiri honetako nahiz Kataluniako euskal diaspora bildu ohi da. Kultur Etxea Arc de Sant Vicenç kalean kokatua dago, jatetxea berriz Placeta Montcada plazan.

Urtean zehar hiri guztian euskal kultura, musika nahiz euskararen inguruko jarduera, ikastaro eta kontzertuak antolatu ohi ditu.

Bartzelonako Euskal Etxea 1979. urtean jaio zen, bertako euskaldun eta katalanak elkartzeko leku bat sortzeko nahiarekin. Orduz geroztik Katalunian euskal kultura hedatuz lanean aritu da, horretarako ekintza-sorta ederra eskainiz: kontzertuak, antzerkia, euskara ikastaroak, liburu-aurkezpenak, hitzaldiak, euskal tradizioko jai nagusien ospakizunak (San Sebastian Eguna, Santa Ageda Eguna, Santo Tomas Eguna…), euskal musikaren instrumentu tradizionalen tailerrak, euskal dantzak

Gainera euskaldunak eta katalanak elkarrekin topatzeko lekua ere bada, hain zuzen ere jatetxearen atzean dagoen txokoari esker. Bertan zer edo zer edan ahal duzu prezio herrikoietan, Euskal Herriko egunkari eta aldizkariak irakurri, ETB Sat bitartez futbol eta pilota partiduak ikusi ahalko dituzu eta honetaz gain formatu txikiko ekitaldi kulturalez gozatu ahalko duzu (kontzertuak, antzerkia, hitzaldiak…).

2005ean abiatu zuten lehenengo aldiz Euskal Herrian ekoiztutako pelikulak proiektatzeko jaialdia, urtez urte antolatzen jarraitzen dutena. Sari nagusiak dira Urrezko txapela pelikularik onenari, Urrezko Txapela dokumentalik onenari eta Urrezko txapela-Azkue Fundazioa euskarazko pelikularik onenari.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]