Edukira joan

Bilbao Basket

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Basket Bilbao Berri» orritik birbideratua)
Bilbao Basket Berri
Ezizena Beltzezko gizonak
Ligak LEB Oro
Sorrera 2000
Historia Bilbao Basket
(2000–gaur egun)
Bazkideak 6.000 inguru
Pabiloia Bilbao Arena
(10.100 leku)
Kokapena Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria
Taldearen koloreak Beltza eta zilarra
         
Lehendakaria Predrag Savović
Entrenatzailea Álex Mumbrú
Txapelketak 1 LEB Oro
1 LEB Plata
1 Copa LEB Plata
Maskota Armiarma
Webgunea www.bilbaobasket.biz
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan

Surne Bilbao Basket Bilboko (Bizkaia) saskibaloi talde profesionala da, gaur egun ACB ligan dagoena.[1] Bilbao Arena kirol jauregian du egoitza.

2000. urteko martxoaren 7an sortua,[2] ordurako desagertutako Caja Bilbao taldea ordezkatu zuen. Bilboko hiriak urte askoan izandako saskibaloi tradizioa berreskuratzeko asmoarekin eratua, Bizkaiko erakunde publikoen laguntza izan zuen, bai eta bestelako hainbat erakunderena ere, Bilboko Athletic Klubarena esaterako.

Bilbao Basket taldeko jokalariak partida batean.

Hasierako denboraldian, LEB-2 mailan jokatzen hasi zen, eta bigarren denboraldian, 2001-2002an, igoerako kanporaketa jokatu ostean, zilarrezko mailara (LEB-1 liga) igotzea lortu zuen. Azkenik, 2003-2004 denboraldian Bilbao Basketek urrezko mailara, ACB Liga, igo egin zen[1]. Taldearen izena, bere babesle garrantzitsuena den, Lagun Aro aseguru etxearengandik jaso zuen. Taldeak dituen bestelako babesleen artean, FEVE, El Correo, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia daude.

2006-2007 denboraldirako Iurbentia izeneko eraikuntza-enpresa bihurtu zen babesle nagusia. Hala ere ez zen luzaro iraun[3] eta 2009ko uztailaren 24an Bizkaiko Foru Aldundiak ordezkatu eta Bizkaia Bilbao Basket hartu zuen izena. Akordio hori zela eta, taldeak egoitza tradizionala zuen La Casilla pabilioia utzi eta Bilbao Exhibition Centre eraikinean dagoen Bizkaia Arena hartu zuen pabilioitzat[4]. Azkenik, 2010 urtetik aurrera Miribilla auzoan dagoen Bilbao Arenan jokatu ohi duelarik.

2009/10 denboraldia seigarrena izango da ACB Ligara igo zenetik. Denboraldiaz-denboraldia taldea koskortu egin da Ligan.

Taldea gaur egun

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Bilbao Basketek ACB Ligan jokatzen du, liga honetako aurrekontu txikienetarikoa duelarik. Taldeak normalki Etxetxuko udal pabilioian jolasten zuen, baina 2005-06 denboraldian, Saski Baskoniaren aurka Bizkaia Arenan jolastu zuen, Bilbao Exhibition Centreren pabilioian alegia. Partiduan 12.500 ikusle izan ziren, eta Saski Baskonia taldea garaitzea lortu zuten.

BEC bertan eta 2007ko urtarrilaren 6an Bilbao Basketek Saski Baskonia taldearen aurka jokatu eta ACB Ligako partida batean izandako ikusle gehien izan zituen, hau da, 15.414[5].

Bilbao Basketek bere etxeko norgehiagokak, Etxetxuko Udal pabiloian jokatzen zituen, pabilioiak guztira 5.200 ikuslerentzako edukiera dauka[6]. Dena den, 2006an, Miribillako auzoan 10.000 ikusleentzako pabiloi berria eraikitzeko erakundeen arteko akordioa sinatu zen. Pabilioi berriarekin batera Miribillako auzoaren kiroldegi berria eraiki zen, eta lanak 2010. urterako amaitu zituzten.

2008/09 denboraldian lehendabizikoz Europa mailako txapelketan parte hartzea lortu zuen: Eurocupen hain zuzen ere. Bertan Final Eight jokatu[2] eta finalaurrekoan kanporatu zuten.

2010-2011 izan zen taldearen urterik onena. Bizkaia Bilbo Basket bihurtu zen, aldundiarekin 1,9 milioi euroko babes akordioa sinatuta. Bilbo Arenan jokatzen hasi zen sasoi horretan, eta lanek izan zuten bi urteko atzerapenaren ondoren, aldundiak 45 milioi euroko pabiloi bat eraiki zuen Miribilla Bilboko auzoan, 10.000 eserlekuz eta kiroldegi batez ere hornitua. Sasoi hartan ligako txapeldunorde izan zen, Bartzelonaren aurka 3-0 galdu zuen finalean, eta Euroligarako sailkatu zen. 2011-2012a ere gozoa izan zen, 11 milioi euroko aurrekontua eta CSKA Moskuren aurka galduriko Euroligako final-laurdenetako kanporaketa. Bilbo Basket Europako elitean zen, baina aurrerantzean ezer ez zen berdina izango.[7]

2012-2013 urtean hasi ziren arazo larriak. Bizkaiko Foru Aldundiak 1,9 milioi euroko babesa kendu zuen, eta taldeak Eurokopako finala galdu zuen. Irabazi izan balu, Euroligarako sailkatuko zen berriz. Baina ez zuten behar adina diru, eta Bizkaiko Aldundiak 5,2 milioi euroko erreskatea egin behar izan zuen ekainean. Ogasunarekin zituen zorrak barkatu, eta hainbat publizitate kontratu aurreratu zituen. Gerora, Jose Luis Bilbao orduko Bizkaiko ahaldun nagusia ikertua izan zen laguntza haiengatik, baina fiskaltzak kasua artxibatu zuen aurtengo otsailean.[7]

Taldeak kostuak murriztu beharra zeuzkan 2013-2014rako, baina ez zuen lortu. Onarturiko aurrekontua diru sarrera errealak baino askoz handiagoa izan zen. Jokalariak, ogasuna, zuzendaritzako kideak... Hartzekodunak asko ziren. 2014ko urtarrilean, Gorka Arrinda kontseilariak jakinarazi zuen 1,5 milioi euro behar zituela jokalarien soldata ordaintzeko. Jokalariek ere greba mehatxua egin zuten. Taldeak ez zuen babesle sendorik. Krisi hark akzioak saltzera behartu zuen Gorka Arrinda. Mezua argia zen: hura taldean zegoen bitartean zaila izango zen Bizkaian babesleak aurkitzea.[7]

2014ko udan, eta zorrak tarteko, ACB ez zion ligan izena ematen utzi Bilbo Basketi. Beste taldeek neurria berretsi zuten bileran —ACBko egutegia Bilbo Basket gabe ere zozkatu zuten—, baina, azkenean, Espainiako Kirol Auzitegiaren ebazpen batek Bilbo Basket onartzera behartu zuen ACB. Bilboko taldeak bideragarritasun plan zorrotza jarri zuen martxan, jokalari, hartzekodun eta Ogasunarekin zituen zorrak apurka kitatuz joateko.[7]

Aurrekontu murrizketa kirol mailan sumatu zen, eta aurreko bi sasoietan (2015-2016 eta 2016-2017) 10. postuan bukatu zuen. 2015-2016an, halere, ikusle gehien bildu zuen ACBko pabiloia izan zen Miribilla. Arazo ekonomikoak zuzentzeko bidean zeudela zirudien, baina, 2016ko udan, milioi bat euroko mailegua eskatu behar izan zion Caja Rural bankuari.[7]

2017-2018 sasoia izan da okerrena kirol mailan, eta bulegoetan ere gogorra izan da. Ia sei milioi euroko zorra zuen taldeak, hirutik gora Ogasunarekin atzeraturiko ordainketak ziren, eta hiru soldata zor zaizkie jokalariei. LEBera jaistean, taldeak 1,4 milioi jasoko zituen jaitsiera funtsetik.[7]

Diru-sarrera horri esker, talde lehiakorra egin ahal izan zuten LEB mailan eta urte txukuna egin. Mumbruk, bere lehen urtean entrenatzaile bezala, hartu zuen taldearen gidaritza eta ondo atera zitzaion. Denboraldian zehar taldea ondo joan zen eta bigarren postua lortu eta gero, playoffetarako sailkatu ziren. Final laurdenetan Palentzia hartu zuten mendean eta ondoren Bilbao Arenan jokatutako Final Fourrean taldeak igoera lortu zuen Melilla eta Palma garaituz.[8]

Ikus zerrenda: «Bilbao Basketeko jokalariak»

Bere partaide izan diren artean aipagarri dira, Txus Bidorreta, maila guztiak igotzea lortu dituen entrenatzailea; Javi Salgado kapitaina, taldean zegoen bilbotar bakarra, Santutxukoa. Eta Fred Weis, 2005eko Eurobasketean Frantziarekin brontzezko domina eskuratu zuen jokalaria. Horrez gain, Fred Weis 2005-2006 denboraldian erasoan errebote gehien hartu zituen ACB Ligako jokalaria izan zen, eta aldi berean tapoi jartzailerik nabarmenena.

2022/2023 denboraldiko taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bizkaia Arena pabiloia, Bilbao Basket - FC Barcelona, 2007ko Superkopan.
RETAbet Bilbao Basket taldeko jokalariak
Jokalariak Entrenatzaileak
Pos. # Herr. Abizena eta izena Alt. Pis. Adina
Esk. Espainia Alonso, Francis 1.91 m &0000000000000028.00000028 ((1996-05-25)1996(e)ko maiatzak 25)
H.-pib. 57 Espainia Galan, Alejandro 2.07 m &0000000000000025.00000025 ((1999-09-12)1999(e)ko irailak 12)
Esk. 0 Ameriketako Estatu Batuak Goudelock, Andrew 1.91 m &0000000000000035.00000035 ((1988-12-07)1988(e)ko abenduak 7)
Antol. 12 Suedia Håkanson, Ludvig 1.90 m &0000000000000028.00000028 ((1996-03-22)1996(e)ko martxoak 22)
Antol. Serbia Radičević, Nikola 1.96 m &0000000000000030.00000030 ((1994-04-25)1994(e)ko apirilak 25)
Heg. 8 Espainia Reyes, Álex 2.02 m &0000000000000030.00000030 ((1993-12-17)1993(e)ko abenduak 17)
Esk. 7 Espainia Rigo, Tomeu 1.93 m &0000000000000027.00000027 ((1997-05-08)1997(e)ko maiatzak 8)
Heg. 23 Ameriketako Estatu Batuak Walker, David 1.98 m &0000000000000030.00000030 ((1993-11-24)1993(e)ko azaroak 24)
Pib. 1 Ameriketako Estatu Batuak Withey, Jeff 2.13 m &0000000000000034.00000034 ((1990-03-07)1990(e)ko martxoak 7)
H.-pib. Ameriketako Estatu Batuak Kyser, Michale 2.08 m &0000000000000032.00000032 ((1991-11-26)1991(e)ko azaroak 26)
Heg. Espainia Rabaseda, Xavi 1.96 m &0000000000000035.00000035 ((1989-02-24)1989(e)ko otsailak 24)
Entrenatzaile nagusia
  • Espainia Jaume Ponsarnau

Oharrak
  • (C) Kapitaina
  • Zauritua Zauritua


Kirol Ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Liga ACB Kopa Superkopa Europa Besterik
2000-01 LEB 2: 13.a
2001-02 LEB 2: 1.a LEB 2: 1.a
2002-03 LEB 1 LEB 1: 2.a
2003-04 LEB 1: 1.a LEB 1: final 1/2
2004-05 ACB, 14.a
2005-06 ACB, 15.a
2006-07 ACB, 10.a
2007-08 ACB, 6.a final 1/2 2.a
2008-09 ACB, 8.a Eurocup: final 1/2
2009-10 ACB, 9.a final 1/4 Eurocup: final 1/2
2010-11 ACB, 2.a final 1/4
2011-12 ACB, 6.a final 1/2 Euroliga: final 1/4 Euskal Kopa, 2.a
2012-13 ACB, 6.a final 1/4 Eurocup: 2.a Euskal Kopa, 1.a
2013-14 ACB, 14.a final 1/2
2014-15 ACB, 4.a final 1/4
2015-16 ACB, 10.a final 1/2
2016-17 ACB, 10.a
2017-18 ACB, 17.a (jeitsi) Euskal Kopa, 1.a
2018-19 LEB Oro, 2.a (igo) LEB Kopa: 2.a Euskal Kopa, 1.a
2019-20¹ ACB, 6.a final 1/4 Euskal Kopa, 2.a
2020-21 ACB, 17.a Euskal Kopa, 2.a
2021-22 ACB, Euskal Kopa, 1.a
  • ¹ 2019-20 denboraldian COVID-19 pandemiaren erruz fase erregularra eten eta azken fase bat jokatu zen. Bilbao Basket A taldeko 6.a izan zen.

Behe mailatan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • LEB Oro (1): 2003-04
  • LEB Oro Kopa (0): finalista 2003 eta 2019an
  • LEB Plata (1): 2001-02
  • LEB Plata Kopa (1): 2001-02

Nazioartean: 0

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian: 3

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteak Izena Herrialdea
2000-2001 Txutxo Sanz  Euskal Herria
2001 Pedro Zorrozua  Euskal Herria
2001-2010 Txus Bidorreta  Euskal Herria
2010-2013 Fotis Katsikaris  Grezia
2013-2014 Rafa Pueyo  Euskal Herria
2014-2016 Sito Alonso  Espainia
2016-2017 Carles Durán  Katalunia
2017-2018 Veljko Mršić  Kroazia
2018 Jaka Lakovič  Eslovenia
2018-2022 Àlex Mumbrú  Katalunia
2022-egun Jaume Ponsarnau  Katalunia

Kirol-lagunarteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubak egun zazpi kirol-lagunarte ditu. Lehendabizikoa "Hirukoa" izan zen[11], gero "Bidorreta" eta "Javi Salgado" sortu zuten. Frédéric Weisek "2.18" izenekoa eta Marko Banicek berea ere izan zituzten. Azken biak "La Casilla" eta "Erandioko Bilbao Basket" dira.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]